26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

lantaldeak prestatzen dituen zerrendak jasotzen

dituen batzordeari izena aldatu zitzaion

1997. urtean: Euskara Batuko batzordea beharrean,

Hiztegi Batua (2. itzulia) batzordea.

2009an Urkiolako Barne Jardunaldietan aldaketa

garrantzitsuagoa erabaki da, ordea: forma

bakoitzari buruzko azken erabakia osoko batzarrean

hartu beharrik ez izateko, Hiztegi Batua

(2. itzulia) batzorde ahaldundua sortu da.

Hemendik aurrera batzorde horrek izango du

azken hitza.

EEBS

Jose Antonio Aduriz da Euskara Batuko lantaldearen

arduraduna, 1996tik —aurretik Ibon

Sarasola izan zen buru—, eta Pello Salaburu izan da oraintsu arte Hiztegi Batua (2.

itzulia) batzordeko burua, 1995etik —aurretik, Luis Villasante eta Patxi Altuna—.

2009tik aurrera, Iker sailburuari dagokio Hiztegi Batua (2. itzulia) batzorde ahaldunduaren

ardura nagusia.

Hiztegi Batuko lantaldea

Arduraduna: Jose Antonio Aduriz. Kideak: Irene Arrarats, Luis Baraiazarra,

Jean Louis Davant, Antton Gurrutxaga, Koro Navarro, Paskual Rekalde,

Andoni Sagarna, Miriam Urkia, Xarles Bidegain.

Hiztegi Batuko lantaldearen egiteko nagusia euskara batuaren oinarrizko

hiztegia bideratzea da. Idazleek-eta batu dituztenak bere hartan berretsiz eta,

batasunik ez dagoenean, batasun hori nola lor litekeen ikusiz: idazleen

erabilerak ezagutzea dago oinarrian, tradizioko ondarea eta orainagoko

ekarriak ezagutzea, eskura izan diren corpus biak (OEH eta EEBS) aztertuz

eta irizpide lexikologikoak talde-lanean zehaztuz, adostuz eta formalizatuz.

Euskaltzaindiak hiztegigintzan orain arte egin dituenetan, bi alderdi

nabarmenduko nituzke: aparteko lekua dagokio Orotariko Euskal Hiztegiari,

euskarazko ondarearen bilduma guztiz aberatsa jaso baitu eta hori izango baita

ondoko lanen oinarri sendo eta ezin baztertuzkoa. Bestalde, modu

nabarmenean eragin dio euskara batuak gaur duen itxurari, horren norabidea

adierazi duten formak proposatuz, 1968ko Batasunaren Hiztegia-rekin hasi eta

oraingo Hiztegi Batua arte.

Hartutako bidetik jarraituz, eta corpus berriez baliatuz, adi egon beharko du

Euskaltzaindiak idazleen jokabideari, izango baita zuzendu beharrekorik, edo

argitu beharreko zalantzarik eta ekarpen baliozko eta aberasgarririk. Beren

adierazpideak etengabe berritu behar dituzte idazleek, eta horiek galbahetzea

izango da Euskaltzaindiaren egiteko nagusia, forma egokiak berretsiz eta

euskara batuaren bidea zein den seinalatuz, horretan dihardutenen lagungarri.

Iker saila Hiztegigintza

Orotariko Euskal Hiztegiaren corpusak testu historikoak biltzen

dituen bezala, Egungo Euskararen Bilketa-lan Sistematikoa (EEBS)

egitasmoak XX. mendeko testuak bildu ditu. Hiztegi Batuaren lanak

bi corpus horietan oinarritzen ari dira, hain zuzen. 1986tik 1991ra

bitartean, EEBSk bi milioi hitzeko corpusa bildu zuen. 1991n

azpibatzordeak lan nagusia amaitutzat eman zuen, baina corpus

estatistikoa etengabe eguneratzen jarraitzen du Euskaltzaindiak,

UZEIrekin lankidetzan. Gaur egun, XX. Mendeko Euskararen Corpus

Estatistikoa izena du, eta eskuragai dago Euskaltzaindiaren

webgunean. Andres Urrutia izan zen EEBS azpibatzordeko buru.

Jose Antonio Aduriz

Hiztegi Batua lantaldeko

arduraduna

173

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!