26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

170

BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK

Koldo Mitxelena

Koldo Mitxelenaren gidaritzapean

hasi ziren Orotariko Euskal Hiztegia

egiteko lanak.

ZER DA OEH?

1932 bukaeran lanek aurreratuta behar zuten, Orixek “Iztegiaren aurreitz edo prologoa”

irakurri baitzuen azaroaren 17ko batzarrean, eta hiztegia non argitaratu

aztertzen hasi baitziren hurrengo urteko otsailean, baina lana bukatzeko zegoen,

batzarretan hitz sortak aztertzen jarraitu baitzuten. Eta horretan ari zirela etorri zen

gerra, eta gerrarekin, etena.

Gerraren ostean Euskaltzaindiak egin zuen lehenengo batzarrean, 1941eko apirilaren

28an, bukatu gabe utzitako hiztegi lanari berriro ekitea erabaki zuten, baita

horretarako batzordea izendatu ere: Azkuek, Juan Irigoienek eta Nazario Oleagak

osatu zuten taldea. Hasieratik hasi ziren berriro, A letratik, eta badirudi aurreko garaian

baino lan erritmo geldoagoz aritu zirela, hiztegi lanei buruzko aipamenak askoz

urriagoak baitira batzar agirietan. Batzordea izendatu eta bost urtera, 1946an,

B letra amaitu zutela jakinarazi zioten batzarrari batzordekideek eta, 1949an, F letraraino

iritsita zeuden.

Mitxelena gidari

Hiztegi deskriptiboa eta historikoa da Orotariko

Euskal Hiztegia (OEH), ez arauemailea. Helburua

euskararen hitz-ondarea jasotzea duenez, garai,

toki eta mota guztietako euskal hitz-ondarea bildu

du 16 liburukitan. Euskaldunak, mende eta

euskalkietan zehar, zein hitz eta esapidez baliatu

diren eta nola baliatu diren ahalik eta osokien eta

zehatzen azaltzea da hiztegiaren xedea. Ia

hirurehun liburutatik jasotako corpusetik lau

milioitik gorako hitz-altxorrean oinarritutako

hiztegia da.

Baina egitasmo hura ere ez zuten inoiz bururaino eraman. 1951n Azkue hil zenean,

euskaltzainburu ohiaren hiztegia berriro argitaratzea erabaki zuen Euskaltzaindiak

eta, handik lau urtera, Azkueren hiztegia osatu eta gaurkotzeko egitasmoa proposatu

zion Koldo Mitxelenak euskaltzainen batzarrari. Geroztik, Mitxelenarena izan

zen hiztegiaren ardura nagusia.

1959an Mitxelena hiztegiko idazketa lanak egiten ere hasi zen, urtarrilaren 29ko batzar

agiriaren arabera: “Orainarte Mitxelena jauna iztegirako gaia biltzen ibili da,

baiña asi da idazten”. 1967an hiztegiaren argitaratze kontuei buruz mintzatzen hasi

ziren batzarretan: hiru liburukitan plazaratzea proposatu zuen Mitxelenak, 25x15

zentimetroko formatuan. Eta hurrengo urtean batzorde bat izendatu zuten, hiztegia

non eta nola argitaratu aztertzeko. Argitaletxeek eskaintzak egiteko epea zabaldu zuten

eta, 1969an, Financiera Comercial del Libroren eskaintza onartu zuen Akademiak.

Baina urte berean, ustekabean, Jose Maria Martin Retanak La Gran Enciclopedia

Vasca argitaletxean argitaratu zuen Azkueren hiztegia, bi liburukitan. Euskaltzaindiak,

hiztegiaren jabetza baitzuen, protesta gogorra igorri zion Retanari, eta

auzitara jotzekotan ere egon zen, baina Akademiak garai hartan behar bezalako nortasun

juridikorik ez zuenez, ezin izan zion Retanaren esku hartzeari aurre egin.

Bitartean, Euskaltzaindia beste maila bateko hiztegigintzan ere aritu zen, alorrez

alorreko hiztegi eta izendegi espezializatu txikiak lantzen. 1960ko

hamarkadaren bukaeran hasi zen Euskaltzaindia alorrez alorreko

hiztegigintzan, hala nola geometria eta geografia, etxegintza, zuzenbide,

musika, arkitektura, matematika, zientzia-teknika,

banka, arte, administrazio eta merkataritza arloetako izendegiekin.

Merkatalgo izendegia-k (1974) eta Zortzi urte arteko ikastola

hiztegia-k (1975) ikusi zuten argia hurrengo hamarkadan.

Hogei urte talde lanean

Retanak Azkueren hiztegia berriro argitaratzeko egitasmoa zapuztu

zuen arren, Mitxelenak lanean jarraitu zuen Euskaltzaindiaren

hiztegi orokorraren egitasmoarekin. Baina ez zen pertsona

bakarrarentzako lana. 1982an “zuzendaritzarako laguna” izendatzea

erabaki zuen Euskaltzaindiak, eta Ibon Sarasolari eman

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!