Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Pasadizoak Gai honen inguruan pasadizoz josia dago Euskaltzaindiaren kondaira. Goiz hasi ziren kontuak. – Blaise Ademak ez zuen onartu izendapena. – Jose Agerre nafarrak bi bilkuretara bakarrik etorri ahal izan zuen. Lanagatik kanpora joan beharra izan zuen, Sevillara hain zuzen. Egia ala gezurra, “el que fue a Sevilla perdió su silla” esan omen zion Azkuek. Dakiguna da karguari uko egin ziezaion bultzatu zuela Zuzendaritzak. Eta halaxe egin zuen. Euskaltzain urgazle gisa gelditu zen. Kurioski, 1950ean, Krutwigek ez zuen nonbait ahaztua orduan gertatua eta ez gustuko, Damaso Intzaren ordez Agerre aukeratzea proposatu zuen. 1920an Intzak hain zuzen hartu zuen hark utzitako postua. Krutwigen proposamenak ez zuen aurrera egin. – 1941: Areiltzaren eskutik dator Euskaltzaindira Juan Irigoien. Behin-behinekotzat hartu zutela izendapena esan ohi da. Kontua da nola interpretatu 1941eko apirilaren 28ko esaldi hau: “Beraz, erabagiten dabe, bein-beineko ta oraingoz Euskaltzaindia jaun oneikaz eratua izan dedila: lengoak Azkue, Urkijo ta Intzagarai jaunak; barriak Gerra, Zamarripa, Irigoyen eta Oleaga jaunak; beste euskaltzainen izentatzea geroagorako utzirik”. Krutwigek zioen Euskaltzaindiak ez zuela behin betikotzat hartu Irigoien. Baina Irigoien jauna bizitza akademikoan esku hartzen ikusten dugu. – 1949an Espartza nafarrak dimisioa eman zuen, lan kargagatik eta bestelako eragozpenengatik. Urgazle gisa gelditu zen, eta Seminario de Rojasek hartu zuen haren aulkia. – 1962an Mirandek ez du onartu euskaltzain oso izatea. Urgazle diploma itzuli egiten du, gainera. Euskaltzaindiak dio urgazle betiko dela. – 60ko hamarkadaren erdialdera, Gorostiaga, Erkiaga eta Akesolo euskaltzain osoek Euskaltzaindiarekin harremanak bertan behera uzten dituztela esanez idatzi diote Euskaltzaindiari. Gorostiaga eta Erkiagarenak bere onera datoz. Baina Lino Akesolok ez du nahi aurrerantzean osoko izan (1963tik zen), nahiz eta prest dagoen urgazle eta liburuzain gisa jarraitzeko. – Iratzederrek eta Txomin Agirrek ere momenturen batean baja eman ote zuten, baina froga dokumentalik ez dugu aurkitu. – Badira aurretiazko ezezkoa eman dutenak, hots, ez dutela euskaltzain izan nahi: Txillardegik hori esan zuen, Jon Etxaidek lehenago esan zuen, eta bada gehiagorik. Adina eta ausentzia auzigai Bi eztabaida nagusik Euskaltzaindiaren kondaira aldenik alde zeharkatu dute, Guadiana bailiran. Bata, adina; eta bileretan ez agertzea, bestea. Gaur egun badirudi adinarena konponduta dagoela, baina ez da izan erraza honaino iristea. Adinagatik estatus berezi bat emateko saioak bat baino gehiago egon dira Euskaltzaindiaren historian. – 1971n arautegiak berritzean norbaitek proposatu zuen 80 urterekin “ohorezko” egin behar zela euskaltzain osoa, eta kito. Euskaltzainak historian HAUTATU GAZTE ETA ZAHARRENAK Hautagaiak euskaltzain oso izateko izendatu zutenean zer adin zuen? Historia osoan euskaltzain izendatu-uneko adinaren batez bestekoa 50,5 urte da. Batez bestekoaren azpitik 46 euskaltzain daude (%52). Eta batez bestekoaren goitik 42 (%48). Hautatu zaharrenak Juan Carlos Guerra: 81 urte Martin Landerretxe: 77 urte Joxe Migel Barandiaran: 76 urte Nikolas Ormaetxea Orixe: 69 urte Hautatu gazteenak Federiko Krutwig: 26 urte Jose Agerre: 30 urte Henrike Knörr: 30 urte Luis Villasante: 31 urte Jose Maria Satrustegi: 33 urte 141

142 EUSKALTZAINAK – 1986an ere hamalau sinadurek eskatu zuten gauza bertsua, baina orain 75 ur- terekin “ohorezko” egiteko, eskubideak murriztuz. – Urte berean, baina beranduago, adin handia edo osasun txarra tarteko, “eme- ritus” izendatzea proposatzen da, eta haren ordezkoa jartzea. Asistentziarik eza, bilkuretara ez etortzea, ez ote da baja emateko nahikoa motibo? Villasantek berak dio nahiko tentatuta egon zela 1968 ondoren hainbat euskaltzain osok boikota egin zionean Euskaltzaindiari, boikot aktiboa. Gutxi batzuk bakarrik biltzen omen ziren. – 1920an bertan agertu zitzaien arazoa nonbait, eta erabaki zuten urtean hogei alditik hamar batzarretara ez datorrena kanpoan utz dezakeela Euskaltzaindiak. Paperean gelditu omen zen, dio Villasantek. – Azkue bizi zela ere quorum arazoa bazuten. Azkuek bileran zegoen urgazle bati boto eskubidea emanda moldatzen omen zuen. Bidenabar esan, quoruma ez zen Azkueren kezka bakarra, Damaso Intzari zuzendutako gutunetan ikus daitekeenez euskaltzainek aportaziorik edo lanik ez egiteak ere kezkatzen zuen. – Gerra oste luzean areagotu egin zen ausentziena, ausentzia behartuak baitzeuden tartean, hala nola, Intza, Altube edo Olabide erbestera ihes eginda zeuden. Etxaide buru zela, printzipioei uko egin gabe, hots, euskaltzainaren izapidea inori kendu gabe, falta ziren haien ordezkoak izendatu zituzten. Horrelaxe aukeratuak omen dira Arrue eta Lojendio bera. Horiek osoen maila bera zuten, eta aulkien titularrek ez zuten lekua galtzen. Gaurko arautegietan ez da horrelakorik ageri, zera besterik, batzarretara joatea euskaltzain osoaren eginkizuna dela. Eta hilero egingo den ohiko barrengo bilkurara joatera behartua dagoela, eta joaterik ez badu ezin etorria agertu behar duela. Ez adinaren handia, ez “piper” nahiz joateari boikot egitea da aski motibo euskaltzain bati bere izapidea kentzeko, Villasanteren ustez. Euskaltzainburu zela ezezko biribila eman ohi zuen kasu guztietan. 1986an, kasurako. Berak egiten du galdera eta berak ematen erantzuna, muturreko kasu bat bere buruari jarrita: Eta orduan norbaitek euskaltzaingoari bere gogoz edo borondatez uko egiten badio, zer? Nik, egia esan, printzipioei leialtasuna gordetzeagatik, orduan ere ez nuke onartuko. Printzipioei leialtasuna gordetzeagatik, eta noraino eramango gaituen ez dakigun zirrikitu bat ez zabaltzeagatik. Malguagoa da egungo bidea, bai adinari dagokionean eta bai bestelakoetan. Emakumeak euskaltzain Euskaltzaindiko ekitaldietan 1923an Donezteben ospatu ziren Euskalegunetan agertzen da lehenengo emakumea: “... Iruñeko Instituto euskal-ikasguko ikasle dan Julia Fernández-Zabaleta andere azkarraren itzalditxoa...”, ekitaldi horretan ere parte hartu zuen “... Katalina Elizegi euskal idazle jatorra dan anderearen itzalditxoa ...”. Beraz, Euskaltzaindiko ekitaldi berean bi emakumeren hitzaldiak izan ziren 1923an. Gerra ostean ere bada emakumeen presentzia bileretan: 1956ko uztailaren 27ko bilkuran Concha Goiri eta Angeles Egidazu Bilboko laguntzaileen izenean, euskararen aldeko ekintzak Euskaltzaindiaren zuzendaritzapean izan daitezela eskatzen

142

EUSKALTZAINAK

– 1986an ere hamalau sinadurek eskatu zuten gauza bertsua, baina orain 75 ur-

terekin “ohorezko” egiteko, eskubideak murriztuz.

– Urte berean, baina beranduago, adin handia edo osasun txarra tarteko, “eme-

ritus” izendatzea proposatzen da, eta haren ordezkoa jartzea.

Asistentziarik eza, bilkuretara ez etortzea, ez ote da baja emateko nahikoa motibo?

Villasantek berak dio nahiko tentatuta egon zela 1968 ondoren hainbat euskaltzain

osok boikota egin zionean Euskaltzaindiari, boikot aktiboa. Gutxi batzuk bakarrik

biltzen omen ziren.

– 1920an bertan agertu zitzaien arazoa nonbait, eta erabaki zuten urtean hogei

alditik hamar batzarretara ez datorrena kanpoan utz dezakeela Euskaltzaindiak.

Paperean gelditu omen zen, dio Villasantek.

– Azkue bizi zela ere quorum arazoa bazuten. Azkuek bileran zegoen urgazle bati

boto eskubidea emanda moldatzen omen zuen. Bidenabar esan, quoruma ez

zen Azkueren kezka bakarra, Damaso Intzari zuzendutako gutunetan ikus daitekeenez

euskaltzainek aportaziorik edo lanik ez egiteak ere kezkatzen zuen.

– Gerra oste luzean areagotu egin zen ausentziena, ausentzia behartuak baitzeuden

tartean, hala nola, Intza, Altube edo Olabide erbestera ihes eginda

zeuden. Etxaide buru zela, printzipioei uko egin gabe, hots, euskaltzainaren izapidea

inori kendu gabe, falta ziren haien ordezkoak izendatu zituzten. Horrelaxe

aukeratuak omen dira Arrue eta Lojendio bera. Horiek osoen maila bera

zuten, eta aulkien titularrek ez zuten lekua galtzen.

Gaurko arautegietan ez da horrelakorik ageri, zera besterik, batzarretara joatea euskaltzain

osoaren eginkizuna dela. Eta hilero egingo den ohiko barrengo bilkurara

joatera behartua dagoela, eta joaterik ez badu ezin etorria agertu behar duela.

Ez adinaren handia, ez “piper” nahiz joateari boikot egitea da aski motibo euskaltzain

bati bere izapidea kentzeko, Villasanteren ustez. Euskaltzainburu zela ezezko

biribila eman ohi zuen kasu guztietan. 1986an, kasurako. Berak egiten du galdera

eta berak ematen erantzuna, muturreko kasu bat bere buruari jarrita:

Eta orduan norbaitek euskaltzaingoari bere gogoz edo borondatez uko egiten badio,

zer? Nik, egia esan, printzipioei leialtasuna gordetzeagatik, orduan ere ez

nuke onartuko. Printzipioei leialtasuna gordetzeagatik, eta noraino eramango

gaituen ez dakigun zirrikitu bat ez zabaltzeagatik.

Malguagoa da egungo bidea, bai adinari dagokionean eta bai bestelakoetan.

Emakumeak euskaltzain

Euskaltzaindiko ekitaldietan 1923an Donezteben ospatu ziren Euskalegunetan

agertzen da lehenengo emakumea: “... Iruñeko Instituto euskal-ikasguko ikasle

dan Julia Fernández-Zabaleta andere azkarraren itzalditxoa...”, ekitaldi horretan ere

parte hartu zuen “... Katalina Elizegi euskal idazle jatorra dan anderearen itzalditxoa

...”. Beraz, Euskaltzaindiko ekitaldi berean bi emakumeren hitzaldiak izan ziren

1923an.

Gerra ostean ere bada emakumeen presentzia bileretan: 1956ko uztailaren 27ko bilkuran

Concha Goiri eta Angeles Egidazu Bilboko laguntzaileen izenean, euskararen

aldeko ekintzak Euskaltzaindiaren zuzendaritzapean izan daitezela eskatzen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!