Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Aurreneko sortarauetan “yayotzez eta izkuntzaz euskaldunak” izan zitezela esaten da. Beste zehaztasunik gabe. Lehenbiziko promozioa osatu zenean, 1920an, alegia, tartean izan ziren uko eta heriotzek eragindako egoera birmoldatu eta gero, Bizkaiko eta Gipuzkoakoak hiruna ziren, bina Nafarroa eta Lapurdikoak, Arabako bat eta Paristik zetorrena bestea. Euskalkien planteamenduen zera horrek nahiko huts egiten du hasieran bertan ere, are eta gehiago galdetuko bagenu zein euskalki ordezkatzen zuten Urkixo, Campion edo Olabidek, hirurak euskaldun berriak. Berariaz hautsi zuen idatzi gabeko lege hori Krutwigek, 1949an hainbat izen bestelako irizpideekin proposatu zituenean. Bederatzi izango ziren euskalkietako ordezkariak, erdiak. Gaur egungo Euskaltzaindian euskalkiek badute bere ordezkapena, eta euskalgintzako beste jardun-molde batzuek ere bai berea. Hamalau dira euskalkien irizpidez hautatuak eta hamar bestelakoez. Honela zehazten dute barne-erregelek 4. puntuan: A. Art. Euskaltzain osoak: 4.1. Euskaltzain osoek, sortzez edo jatorriz, Euskal Herri guztikoak izan behar dute, euskalki guztiek Euskaltzaindian beren ordezkaria izan dezaten. Horretarako hautagaiak euskaran edo euskal literaturan adituak izango dira. 4.2. Euskaltzainak hautatzeko garaian euskalkien ordezkaritza kontuan hartuko da, banaketa honen arabera: Arabak, bat; Bizkaierak, hiru; Gipuzkerak, hiru; Nafarrerak, hiru; Behenafarrera-lapurterak, hiru; Zubererak, bat. 4.3. Beste hamar euskaltzainak euskalki irizpide hau kontuan hartu gabe hautatuak izan daitezke. Nolanahi ere, euskalki bateko ordezkariek ezin dezakete kopuru orokorraren herena gaindi. Ez arauez baina bai ohituraz, Euskal Herriko zazpi herrialdeak ordezkatuta egon dira euskaltzain osoen artean, salbu eta 1942-1977 urteetan, Arabak Olabide hil ondoren eta H. Knörr izendatu arte ez zuela izan. Eta urte askotan gainera euskaltzainen heriotzean, bere jaioterriaren probintzia bereko euskaltzain berria izendatzen zen. Krutwigen heriotzaren ondoren, 1998an, apurtu zen guztiz ohitura hori. Betikotasuna “Les immortels” esaten zaie frantses akademikoei, ez ironiarik gabe. Richelieu kardinal eta politikaria izan zen Akademia frantsesaren sortzailea, eta horrek 1635ean Akademiari eman zion seiluan “À l’immortalité” jartzen du. Hortik dator gainerakoa, makina bat irri eta zirto tartean. Euskaltzaindiaren kondairan eztabaidarako gaia izan da betikotasuna. Hilezkorrak al dira euskaltzain osoak? Betiko hautatuak? Ukorik egin al dezakete? Baja emateko eskubiderik ba ote dute? Erakundetik kanpora egotz al daitezke? Behin aukeratuta Euskaltzaindiak “betikotzat” hartzen ote ditu beti? Kontua da euskaltzainen zerrendan badirela baja emandakoak, uko egin dutenak, eta beste. De facto-ko egoerak aparte, gai horrek badu bere isla arautegietan. Euskaltzainak historian 139

140 EUSKALTZAINAK Izendapenak Historian zehar egin izan diren izendapenak agertzen dira laukian, hamarnaka urtez emanda. Izendapen politika, kuantitatiboa behintzat, atzeman daiteke. Euskaltzain osoen kasuan ez da horren nabaria, hutsarteak betez egiten baitira izendapenak arrunki. Salbuespenak ikusten dira laukian: hasieran bateratsu izendatu zirenak, gerra ondoren Krutwigek proposatu zituenak (18ko kopurua osatuz), geroago belaunaldi erreleboari dagokiona (24ko kopurua), eta oraintsu arautegi berrituen ondorengoa. Ohorezko eta urgazleen izendapenak une jakinetan egin ohi dira, kopuru aldetik mugarik gabe. Euskaltzainen izendapenak hamarkadaka Egin dezagun errepaso arin bat. Noiz aldarrika daitezke hutsarteak? Hau da, noiz aukera daiteke euskaltzain bat (kopuru handitzeak salbuetsirik)? Euskaltzain oso bat hiltzen delarik bakarrik ala gehiagotan? 1920ko arautegian bi modutara amaitzen da euskaltzainaren bizitza akademikoa: heriotzagatik edo lankidetzaren ezinagatik. 1954ko arautegian kausa bat bakarra agertzen da: heriotza. 1971n eta 1976an, bietan, heriotzak bakarrik uzten du kargua libre. 1974ko barne erregeletan berriro agertzen dira hastapeneko bi motiboak, heriotza eta lankidetza ezintasuna. Villasanteren ustez, arautegiaren aurka dago puntu hau. Eta gaur? Baldintzatua bada ere, utz liteke euskaltzain oso izatea. Ezindurik behar du, eta uzteko gogoa adierazi. Eta, gainera, Euskaltzaindiak onartu. 80 70 60 50 40 30 20 10 58.1. Nahiz bizi guztirako izendatua izan euskaltzaina, bere burua euskaltzain osoari dagozkion eginkizunak betetzeko ezindurik ikusten badu, bere gogoz utz dezake euskaltzain oso izatea. Euskaltzaindiak hiru hilabeteko epea emango dio, dituen arrazoiak adierazteko, eta gero erabakiko du onartzen duen ala ez. Onetsia delarik, hurrengo bilkuran iragarriko du euskaltzainburuak hutsartea. 58.2. Euskaltzain oso izatea utzi ondoren euskaltzain ohorezko izendatuko da, euskaltzain ohien zerrendan. 1918-1927 1928-1937 1938-1947 1948-1957 1958-1967 1968-1977 1978-1987 1988-1997 1998-2009 Osoak: 88 Ohorezkoak: 82 Urgazleak: 315 Guztira: 485

Aurreneko sortarauetan “yayotzez eta izkuntzaz euskaldunak” izan zitezela esaten

da. Beste zehaztasunik gabe.

Lehenbiziko promozioa osatu zenean, 1920an, alegia, tartean izan ziren uko eta heriotzek

eragindako egoera birmoldatu eta gero, Bizkaiko eta Gipuzkoakoak hiruna

ziren, bina Nafarroa eta Lapurdikoak, Arabako bat eta Paristik zetorrena bestea. Euskalkien

planteamenduen zera horrek nahiko huts egiten du hasieran bertan ere,

are eta gehiago galdetuko bagenu zein euskalki ordezkatzen zuten Urkixo, Campion

edo Olabidek, hirurak euskaldun berriak.

Berariaz hautsi zuen idatzi gabeko lege hori Krutwigek, 1949an hainbat izen bestelako

irizpideekin proposatu zituenean. Bederatzi izango ziren euskalkietako ordezkariak,

erdiak.

Gaur egungo Euskaltzaindian euskalkiek badute bere ordezkapena, eta euskalgintzako

beste jardun-molde batzuek ere bai berea. Hamalau dira euskalkien irizpidez

hautatuak eta hamar bestelakoez. Honela zehazten dute barne-erregelek 4.

puntuan:

A. Art.

Euskaltzain osoak:

4.1. Euskaltzain osoek, sortzez edo jatorriz, Euskal Herri guztikoak izan behar

dute, euskalki guztiek Euskaltzaindian beren ordezkaria izan dezaten. Horretarako

hautagaiak euskaran edo euskal literaturan adituak izango dira.

4.2. Euskaltzainak hautatzeko garaian euskalkien ordezkaritza kontuan hartuko

da, banaketa honen arabera: Arabak, bat; Bizkaierak, hiru; Gipuzkerak, hiru;

Nafarrerak, hiru; Behenafarrera-lapurterak, hiru; Zubererak, bat.

4.3. Beste hamar euskaltzainak euskalki irizpide hau kontuan hartu gabe hautatuak

izan daitezke. Nolanahi ere, euskalki bateko ordezkariek ezin dezakete kopuru

orokorraren herena gaindi.

Ez arauez baina bai ohituraz, Euskal Herriko zazpi herrialdeak ordezkatuta egon dira

euskaltzain osoen artean, salbu eta 1942-1977 urteetan, Arabak Olabide hil ondoren

eta H. Knörr izendatu arte ez zuela izan. Eta urte askotan gainera euskaltzainen

heriotzean, bere jaioterriaren probintzia bereko euskaltzain berria izendatzen

zen. Krutwigen heriotzaren ondoren, 1998an, apurtu zen guztiz ohitura hori.

Betikotasuna

“Les immortels” esaten zaie frantses akademikoei, ez ironiarik gabe. Richelieu kardinal

eta politikaria izan zen Akademia frantsesaren sortzailea, eta horrek 1635ean

Akademiari eman zion seiluan “À l’immortalité” jartzen du. Hortik dator gainerakoa,

makina bat irri eta zirto tartean.

Euskaltzaindiaren kondairan eztabaidarako gaia izan da betikotasuna. Hilezkorrak

al dira euskaltzain osoak? Betiko hautatuak? Ukorik egin al dezakete? Baja emateko

eskubiderik ba ote dute? Erakundetik kanpora egotz al daitezke? Behin aukeratuta

Euskaltzaindiak “betikotzat” hartzen ote ditu beti?

Kontua da euskaltzainen zerrendan badirela baja emandakoak, uko egin dutenak,

eta beste.

De facto-ko egoerak aparte, gai horrek badu bere isla arautegietan.

Euskaltzainak historian

139

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!