Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskaltzaindiak Frantzian ere aitormen ofiziala izan dezan aspalditik saiatu izan zara. Nondik nora? Euskaltzainburu izendatu nindutelarik jadanik hasia nintzen. Suprefetarekin mintzatzen nintzen. Frantzian ere behar genuen erakutsi Euskaltzaindia zer den, eta behar genuen sortu adar bat hemen. Azkenean, onartu zuen eta egin zen. Eta, emeki-emeki, guk ere hobeto ezagutarazi dugu hor ginela. Frantziako administrazioak Euskaltzaindia onura publikoko erakundetzat onartzea nola gertatu zen? François Bayrou eta Alain Lammassoure ministro zirelarik arduratu ziren horretaz, konbentzitu zuten Charles Pasqua Barne ministroa, eta Barne ministroak sinatu zuen. 1995ean izan zen. Onura publikoarena Bayrouri eta Lammassoureri esker ukan genuen. Gerora, 2008an, niri omenaldia egin didatelarik, denbora berean sinatu zen hitzarmena Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren artean, eta egun horretan prefeta ere hor zen. Bada hor aldaketa ikaragarri bat gertatzen ari dena orain. Baliabideen arloan ere onera aldatu da Euskaltzaindiaren egoera, ezta? Villasanteren eta nire denboran ez gara aberats izan, eta behar zen dirua bilatu eskuin eta ezker. Berrikitan sartua nintzelarik, 1989an, sinatu genuen hitzarmen bat Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta hiru diputazioekin. Baina, gerora, sinatu da gure aurrekontu arrunta Eusko Jaurlaritzak eta hiru diputazioek euren gain hartzen dutela. Ez da guti. Nire garaian prestatu zen, eta Urrutiak sinatu du. Orain ikusiko da segituko duten ala ez, baina nire ustez beharko dute segitu, zeren eta ez da Euskaltzaindiarekin jostatzen ahal. Hori da Euskaltzaindiaren indarra. Edozein izan dadin buru, guk kontsideratzen dugu buru dela, eta politikan zertan den igual zaigu. Buru da. Eta joaten gara Sanzen ikustera, nola joaten garen Ibarretxeren ikustera, eta Ardantza eta Garaikoetxea ikustera lehenago. Eta orain Euskaltzainburu izandakoak Hezkuntza ministroarekin Euskaltzaindiko Zuzendaritza Mariano Raxoi Espainiako Hezkuntza ministroarekin 1999ko irailaren 16an EUSKALTZAIN BERRIAK “Ez da sekula izan hainbertze euskaltzain unibertsitatetik etorriak, eta horiek daukate jakituria, nahi ala ez” Eusko Legebiltzarrean Legebiltzarreko euskal obren kopia digitalizatuak eskura eman zizkion Eusko Legegiltzarrak Euskaltzaindiari 2002ko apirilaren 18an. 129

ARO BERRIA 130 EUSKALTZAINAK “Egun batez, euskara batzeko lana bukatua izango delarik, beste Euskaltzaindi bat beharko dugu, beste bide bat hartuko du” Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin batzarra Paben, Nafarroako Parlamentuan, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak deituta egin zuen Euskaltzaindiak Batzar irekia 1993ko uztailaren 30ean. Mahaian bildu ziren: Javier Markotegi, Nafarroako Kultur eta Hezkuntza sailburua, Juan Cruz Alli Nafarroako gobernuburuaren izenean; Jean Haritxelhar, euskaltzainburua; François Bayrou, Kontseilu Orokorreko burua, eta Jose Antonio Ardantza, EAEko lehendakaria. Aretoan bildu ziren, besteak beste: J.A. Pradera, Bizkaiko diputatu nagusia; Eli Galdos, Gipuzkoako diputatu nagusia; Pedro Ramos, Arabako kultur diputatua, Alberto Ansola diputatu nagusiaren izenean; Mari Karmen Garmendia, Eusko Jarlaritzako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia; Jose M. Rodriguez Ochoa, Nafarroako Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia; Pierre Molères, Baionako apezpikua. Euskaltzainburuak azpimarratu zuen lehen aldiz biltzen zirela Euskaltzaindiari esker euskararen lurretako agintari nagusi guztiak. Euskaltzaindia berdin-berdin joanen da Patxi Lopezengana. Politikatik kanpo gaude, eta hori da gure indarra. Denboraren poderioz euskaltzainen ezaugarriak asko aldatu dira, ezta? Ez da sekula izan hainbertze euskaltzain unibertsitatetik etorriak. Horiek daukate jakituria, nahi ala ez. Garai batean bi ginen unibertsitatekoak: Mitxelena eta ni. Eta orain, 29 euskaltzainetatik, hamabostek bederen unibertsitatean lan egiten dute, edo lan eginak. Ez ditut besteak baztertzen batere, horiek ere beren jakituria baitute: ez dira unibertsitatekoak Joan Mari Torrealdai edo Mikel Zalbide, baina zerbait badakite! Edo Bernardo Atxagak eta guztiek. Emeki-emeki gero eta gehiago beharko dira idazleak sartu Euskaltzaindian. Euskaltzaindiak ukan du lan ikaragarria egiteko, euskara batua, eta horretarako beharrezkoa zen jakituria zuen jendea. Horrela egin da. Eta egun batez, lan hori bukatua izango delarik, beste Euskaltzaindi bat beharko dugu. Beste bide bat hartuko du.

Euskaltzaindiak Frantzian ere aitormen ofiziala izan

dezan aspalditik saiatu izan zara. Nondik nora?

Euskaltzainburu izendatu nindutelarik jadanik hasia nintzen.

Suprefetarekin mintzatzen nintzen. Frantzian ere

behar genuen erakutsi Euskaltzaindia zer den, eta behar

genuen sortu adar bat hemen. Azkenean, onartu zuen

eta egin zen. Eta, emeki-emeki, guk ere hobeto ezagutarazi

dugu hor ginela.

Frantziako administrazioak Euskaltzaindia onura publikoko

erakundetzat onartzea nola gertatu zen?

François Bayrou eta Alain Lammassoure ministro zirelarik

arduratu ziren horretaz, konbentzitu zuten Charles

Pasqua Barne ministroa, eta Barne ministroak sinatu

zuen. 1995ean izan zen. Onura publikoarena Bayrouri

eta Lammassoureri esker ukan genuen. Gerora, 2008an,

niri omenaldia egin didatelarik, denbora berean sinatu zen hitzarmena Euskararen

Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren artean, eta egun horretan prefeta ere

hor zen. Bada hor aldaketa ikaragarri bat gertatzen ari dena orain.

Baliabideen arloan ere onera aldatu da Euskaltzaindiaren egoera, ezta?

Villasanteren eta nire denboran ez gara aberats izan, eta behar zen dirua bilatu eskuin

eta ezker. Berrikitan sartua nintzelarik, 1989an, sinatu genuen hitzarmen bat

Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta hiru diputazioekin. Baina, gerora,

sinatu da gure aurrekontu arrunta Eusko Jaurlaritzak eta hiru diputazioek euren

gain hartzen dutela. Ez da guti. Nire garaian prestatu zen, eta Urrutiak sinatu du.

Orain ikusiko da segituko duten ala ez, baina nire ustez beharko dute segitu, zeren

eta ez da Euskaltzaindiarekin jostatzen ahal. Hori da Euskaltzaindiaren indarra.

Edozein izan dadin buru, guk kontsideratzen dugu buru dela, eta politikan zertan

den igual zaigu. Buru da. Eta joaten gara Sanzen ikustera, nola joaten garen

Ibarretxeren ikustera, eta Ardantza eta Garaikoetxea ikustera lehenago. Eta orain

Euskaltzainburu izandakoak

Hezkuntza ministroarekin

Euskaltzaindiko Zuzendaritza Mariano

Raxoi Espainiako Hezkuntza

ministroarekin 1999ko irailaren 16an

EUSKALTZAIN BERRIAK

“Ez da sekula izan hainbertze

euskaltzain unibertsitatetik

etorriak, eta horiek daukate

jakituria, nahi ala ez”

Eusko Legebiltzarrean

Legebiltzarreko euskal obren kopia

digitalizatuak eskura eman zizkion

Eusko Legegiltzarrak Euskaltzaindiari

2002ko apirilaren 18an.

129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!