26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

12

ari den. Eta hor nabari da argazkia ez dela finkoa, mugitzen ari dela. Batzorde klasikoek

lanean jarraitzen duten bitartean, egitasmo berriak jarri ditu abian Euskaltzaindiak,

erronka berriei bitartekorik egokienekin erantzuteko asmoz. Eta batzorde,

egitasmo nahiz lantalde guztien berri jaso dugu orrialdeotan, batzordeburu,

egitasmo zuzendari eta lantalde arduradun guztien hitzekin hornituta. Denek

eman dituzte norbere ardurapeko lanei buruzko argibideak, erantzun labur eta zehatzen

bidez.

Euskaltzainen galerian euskaltzain guzti-guztien berri ageri da, lehengoak eta oraingoak,

osoak, urgazleak nahiz ohorezkoak, 1919an Oñatin izendatu zituzten lehenengo

lau euskaltzainekin hasi eta 2008an izendatu duten azkeneraino. Guztira,

izandakoen eta direnen artean, 88 euskaltzain oso, 82 ohorezko eta 315 urgazle.

Euskaltzain osoak, hilak eta biziak, argazki eta fitxarekin ageri dira.

Eremu urriko beste hizkuntz akademiei buruzko berriak ez dira kasualitatez ekarriak.

Euskaltzaindiak bere pareko izan daitezkeen akademiekin elkarlana bultzatzea

du xede berrien artean, eta asmo horrekin zerikusia du kanpoko akademia zenbaiti

buruzko oinarrizko informazioa liburu honetan biltzeak.

Liburu hau Euskaltzaindiaren enkarguz egina da eta Euskaltzaindia da argitaratzailea,

baina mamiaren erantzukizuna —eta, beraz, baita akatsen eta hutsuneen

ardura osoa ere— egileona da. Ez da, beraz, erakundearen liburu instituzionala, ez

da Euskaltzaindiaren ahotsa hitz egiten duena.

Eskerrak eman behar dizkiogu Euskaltzaindiari berari, lan hau egiteko eskuak libre

utzi izanagatik, eta laguntza behar izan dugun guztietan ateak zabaltzeagatik. Eskerrak

baita ere euskaltzain guztiei, gure galdera eta argibide eskaerei erantzuteko

prestasunagatik, eta Euskaltzaindiko langileei, emandako laguntza guztiagatik, bereziki

Azkue Bibliotekako Josune Olabarria eta Nerea Altunari.

Joan Mari Torrealdai

Imanol Murua Uria

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!