26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Jean Haritxelhar

EKONOMIA

128

EUSKALTZAINAK

“Villasanteren eta nire denboran

ez gara aberats izan, eta behar

zen dirua bilatu eskuin eta ezker”

Ibarretxerekin

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako

lehendakaria eta Jean Haritxelhar

euskaltzainburua

Bergarako Biltzarrera arte, esan nahi duzu.

Bai, Bergaran ni nintzen Biltzarra kudeatzeko. Villasante zen egiazko mahaiburu,

baina nahiago zuen gibelean egon, eta ni nintzen elkarrizketak gidatzeko, hitza

emateko… Lehendabiziko eguna ikaragarria izan zen. Kontra zirenak aritu ziren gogor,

eta beste batzuk haien kontra. Ez zen aise behar bezala kudeatzea. Bukatu zelarik,

gaueko bederatziak ziren… Nekatua nintzen. Eta erran nion Jose Luis Lizundiari:

“Hemendik goiti segitu behar bada horrela, nik galde egiten dut beste

norbait ere aritu dadin nire ordez”. Erran zidan: “Ez, gizona, ez. Ez zaitela inketa.

Bihar ez dute ezer esango, gauza zientifikoetan sartuko baitira”. Eta hala izan zen!

Erran nahi baita, zientifikotasuna ez zela gero Euskerazaintza sortuko zuten horiengan.

H-ri buruzko eztabaidan zuzenean parte hartu zenuen?

Beti h-ren banderaren eramailea ni izan nintzen! Bildu nituen hemengoak, eta egin

genuen txosten bat elkarrekin. Komiki batean erraten zuten: “Haritschelhar, segi

horrela eta ez gal zuk dauzkazun hiru h horiek” [barrez].

Hasieratik ikusi zenuen Mitxelenak hartutako bidea zela jarraitu beharrekoa?

Bai. Eta denek. Maisu gisa agertzen zen Mitxelena. Jakituria ikaragarria zuen.

Manuel Lekuonaren ordez euskaltzainburu Luis Villasante hautatu zenutenean,

Lekuona Arantzazuko erabakiekin guztiz ados ez egoteak izan zuen zerikusirik,

ezta?

Ados zen alde batetik, baina ez osoki ados. Duda-mudan egon zen. Eta hori ikusi

zelarik, aldatu zen. Baina Manuel Lekuona errespetu handiz hartzen genuen.

Luis Villasante buru zelarik, zertan aldatu zen Euskaltzaindia?

Villasante izan da euskaltzainburu handia. Berarekin sortu ziren bost batzordeak,

Bergarako Biltzarraren ondoren: hiztegigintza, gramatika, atlasa, onomastika eta,

azkenik, literatura. Osoki aldatu zen Euskaltzaindia. Hartu zuen beste bide bat, bai

ikerketen aldetik eta bai administratiboki.

Zu zeu Gramatika batzordean buruorde, Euskararen Lekukoak batzordean buru

eta Hizkuntz Atlasaren proiektuko arduradun izan zinen.

Bai, horiek guztiak egin ditugu orduan. Ez dut uste sekula Euskaltzaindiak hainbeste

lan egin zuen, nola orduan eta orain.

Euskaltzainburu izendatu zintuzten 1988ko abenduaren 30ean. Zergatik zu?

Villasantek ukan zuen istripu bat mendian, eta ikusten zuen pixka bat flakatua zela.

Eta egun batez erran zidan: “Zuk beharko duzu nire segida hartu”. Erran nion:

“Baina… ahal dea? Posible dea frantses batek ukan dezan kargu hori?”. Zeren, ordura

arte, beti Hegoaldekoak ziren. Erran zidan: “Ikusiko dut, eta erranen dizut”.

Hortik bizpahiru hilabeteren buruan, iritsi zitzaidan eta erran: “Denek onartuko zaituzte”.

Ni ez ninduten euskaltzainek arduratzen, baizik eta administrazioek eta horiek

guztiek.

Zer asmorekin hartu zenuen kargua?

Jarraipena. Argi eta garbi erran nuen, kargu aldaketa egin zelarik. Jadanik urratua

zen bidean segitu nuen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!