Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

kaltzainburuorde delako hori, Frantziarentzat pentsatuta, han ere erakusteko zer zen Akademia. Ni ez nintzen han egun hartan, baina pentsatzen dut Lafittek proposatu zuela nire izena. Arantzazuko Biltzar famatuaren garaian buruorde zinen, beraz. Egiazko iraultza izan zen Euskaltzaindian 1968an, hala nola izan zen Frantzian, maiatzean. Urte hasieran Bilbon egin genuen batzarrean, Euskaltzaindiaren urrezko ezteiak behar bezala ospatu behar zirela erran zuen Gabriel Arestik, orduan biltzen baikinen bai euskaltzain osoak eta bai urgazleak, eta proposatu zuen behar zela zerbait egin euskara batuari buruz. Berehala onartua izan zen. Urrian egin zen Arantzazuko kongresu famatua... ezagutu ez dudana! Ez zinen han? Ez nintzen! Zergatik? Beste iraultzarengatik! Maiatzeko iraultzarengatik. Lizeoko katedrak ukaiteko oposizioak izaten dira Frantzian maiatzean, baina ahozko frogak ez ziren egin, eta irailean egin ziren. Ni epaimahaian nintzen. Hamabost egun egin behar izan nituen Parisen, etxera iritsi nintzen nekatua, emaztea eta haurrak hor ziren… eta deliberatu nuen ez nintzela joaten ahal Arantzazura, ez zela posible berriro denen uztea. Erran nahi baita, lan gehiegi nuela: unibertsitatean, Euskal Erakustokian, Euskaltzaindian… Pena emango dizu Arantzazun egon ez izanak, ezta? Bai, alde batetik. Eta ez, bestetik, ikusiz han zer egin zen: Mitxelenak behar bezala prestatua zuen, hartuz ere 1964an Baionan bildutako idazleek egina zutena, baina aktak-eta ikusiz, han izan ziren elkarrizketak ene ustez ez ziren hain hein handikoak izan. Baina, gero, zinez parte hartu dut hurrengo hamar urteetako segida horietan. Euskaltzainburu izandakoak 75. urteurrena Euskaltzaindiaren 75. urteurrenari hasiera Oñatiko Unibertsitatean eman zitzaion, herri aginteekin batean, 1993ko urriaren batean. AITORTZA “Onura publikoko erakundearen aitortza François Bayrouri eta Alain Lammassoureri esker ukan genuen” 127

Jean Haritxelhar EKONOMIA 128 EUSKALTZAINAK “Villasanteren eta nire denboran ez gara aberats izan, eta behar zen dirua bilatu eskuin eta ezker” Ibarretxerekin Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jean Haritxelhar euskaltzainburua Bergarako Biltzarrera arte, esan nahi duzu. Bai, Bergaran ni nintzen Biltzarra kudeatzeko. Villasante zen egiazko mahaiburu, baina nahiago zuen gibelean egon, eta ni nintzen elkarrizketak gidatzeko, hitza emateko… Lehendabiziko eguna ikaragarria izan zen. Kontra zirenak aritu ziren gogor, eta beste batzuk haien kontra. Ez zen aise behar bezala kudeatzea. Bukatu zelarik, gaueko bederatziak ziren… Nekatua nintzen. Eta erran nion Jose Luis Lizundiari: “Hemendik goiti segitu behar bada horrela, nik galde egiten dut beste norbait ere aritu dadin nire ordez”. Erran zidan: “Ez, gizona, ez. Ez zaitela inketa. Bihar ez dute ezer esango, gauza zientifikoetan sartuko baitira”. Eta hala izan zen! Erran nahi baita, zientifikotasuna ez zela gero Euskerazaintza sortuko zuten horiengan. H-ri buruzko eztabaidan zuzenean parte hartu zenuen? Beti h-ren banderaren eramailea ni izan nintzen! Bildu nituen hemengoak, eta egin genuen txosten bat elkarrekin. Komiki batean erraten zuten: “Haritschelhar, segi horrela eta ez gal zuk dauzkazun hiru h horiek” [barrez]. Hasieratik ikusi zenuen Mitxelenak hartutako bidea zela jarraitu beharrekoa? Bai. Eta denek. Maisu gisa agertzen zen Mitxelena. Jakituria ikaragarria zuen. Manuel Lekuonaren ordez euskaltzainburu Luis Villasante hautatu zenutenean, Lekuona Arantzazuko erabakiekin guztiz ados ez egoteak izan zuen zerikusirik, ezta? Ados zen alde batetik, baina ez osoki ados. Duda-mudan egon zen. Eta hori ikusi zelarik, aldatu zen. Baina Manuel Lekuona errespetu handiz hartzen genuen. Luis Villasante buru zelarik, zertan aldatu zen Euskaltzaindia? Villasante izan da euskaltzainburu handia. Berarekin sortu ziren bost batzordeak, Bergarako Biltzarraren ondoren: hiztegigintza, gramatika, atlasa, onomastika eta, azkenik, literatura. Osoki aldatu zen Euskaltzaindia. Hartu zuen beste bide bat, bai ikerketen aldetik eta bai administratiboki. Zu zeu Gramatika batzordean buruorde, Euskararen Lekukoak batzordean buru eta Hizkuntz Atlasaren proiektuko arduradun izan zinen. Bai, horiek guztiak egin ditugu orduan. Ez dut uste sekula Euskaltzaindiak hainbeste lan egin zuen, nola orduan eta orain. Euskaltzainburu izendatu zintuzten 1988ko abenduaren 30ean. Zergatik zu? Villasantek ukan zuen istripu bat mendian, eta ikusten zuen pixka bat flakatua zela. Eta egun batez erran zidan: “Zuk beharko duzu nire segida hartu”. Erran nion: “Baina… ahal dea? Posible dea frantses batek ukan dezan kargu hori?”. Zeren, ordura arte, beti Hegoaldekoak ziren. Erran zidan: “Ikusiko dut, eta erranen dizut”. Hortik bizpahiru hilabeteren buruan, iritsi zitzaidan eta erran: “Denek onartuko zaituzte”. Ni ez ninduten euskaltzainek arduratzen, baizik eta administrazioek eta horiek guztiek. Zer asmorekin hartu zenuen kargua? Jarraipena. Argi eta garbi erran nuen, kargu aldaketa egin zelarik. Jadanik urratua zen bidean segitu nuen.

kaltzainburuorde delako hori, Frantziarentzat pentsatuta, han

ere erakusteko zer zen Akademia. Ni ez nintzen han egun

hartan, baina pentsatzen dut Lafittek proposatu zuela nire

izena.

Arantzazuko Biltzar famatuaren garaian buruorde zinen,

beraz.

Egiazko iraultza izan zen Euskaltzaindian 1968an, hala nola izan zen Frantzian,

maiatzean. Urte hasieran Bilbon egin genuen batzarrean, Euskaltzaindiaren urrezko

ezteiak behar bezala ospatu behar zirela erran zuen Gabriel Arestik, orduan biltzen

baikinen bai euskaltzain osoak eta bai urgazleak, eta proposatu zuen behar zela zerbait

egin euskara batuari buruz. Berehala onartua izan zen. Urrian egin zen Arantzazuko

kongresu famatua... ezagutu ez dudana!

Ez zinen han?

Ez nintzen!

Zergatik?

Beste iraultzarengatik! Maiatzeko iraultzarengatik. Lizeoko katedrak ukaiteko oposizioak

izaten dira Frantzian maiatzean, baina ahozko frogak ez ziren egin, eta

irailean egin ziren. Ni epaimahaian nintzen. Hamabost egun egin behar izan nituen

Parisen, etxera iritsi nintzen nekatua, emaztea eta haurrak hor ziren… eta deliberatu

nuen ez nintzela joaten ahal Arantzazura, ez zela posible berriro denen uztea.

Erran nahi baita, lan gehiegi nuela: unibertsitatean, Euskal Erakustokian,

Euskaltzaindian…

Pena emango dizu Arantzazun egon ez izanak, ezta?

Bai, alde batetik. Eta ez, bestetik, ikusiz han zer egin zen: Mitxelenak behar bezala

prestatua zuen, hartuz ere 1964an Baionan bildutako idazleek egina zutena, baina

aktak-eta ikusiz, han izan ziren elkarrizketak ene ustez ez ziren hain hein handikoak

izan. Baina, gero, zinez parte hartu dut hurrengo hamar urteetako segida

horietan.

Euskaltzainburu izandakoak

75. urteurrena

Euskaltzaindiaren 75. urteurrenari

hasiera Oñatiko Unibertsitatean eman

zitzaion, herri aginteekin batean,

1993ko urriaren batean.

AITORTZA

“Onura publikoko erakundearen

aitortza François Bayrouri eta

Alain Lammassoureri esker ukan

genuen”

127

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!