Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

tera. Baina gerra giroa zela eta, fraidegaiei etxera itzultzeko agindu zieten. Gernikako bonbardaketa zuzenean bizitzea egokitu zitzaion, familiarekin gordeleku batean babes hartuta. Hurrengo hilabetean Zarautza itzuli zen, fraide jantziak hartu zituen; handik Burgosera urtebetez soldadutza egitera, 1939an atzera Arantzazura, gero Oliteko komentura ikasketekin jarraitzera eta, azkenik, Comillasera, Teologia ikasketak egitera. Comillasen apaiztu zen, 1945ean. Eta handik bi urtera, ikasketa guztiak amaitutzat emanda, Arantzazura itzuli zen, Teologia irakasle jardutera. Eta lan horretan jardun zuen, 1978 arte. Comillasen hasitako tesia Arantzazun bukatu zuen, 1951n: La Sierva de Dios Mª Angeles Sorazu, Concepcionista Franciscana (1873-1921). Estudio místico de su vida. Erlijioari buruzko beste hamaika lan ere argitaratu zituen Villasantek. Artikuluak, oso ugariak, Arantzazu aldizkarian plazaratu zituen gehienak. Eta liburuen artean daude Kristau fedearen sustraiak. Jainkoa (1962), Kristau fedearen sustraiak. Jesukristo (1969), Kristau fedearen sustraiak. Eliza (1984) eta Kristau Fedea. Teologi-saileko azalpena (1986). Villasantek erlijioari buruzko lanei ematen zien garrantziaren lekuko dira bere hitz hauek: “Euskal Herriari eman diodan gauzarik ederrena eta baliotsuena erlijioaz idatzi dudana da”. Euskal literaturako klasikoen ezagutzara ere bideratu zuen Villasantek bere ikerketa grina. Euskaltzaindian sartu berritan hasi zen egile klasikoen azterketan sakontzen, hala nola Añibarro, Bonaparte, Beobide anaiak, Etxeberri, Etxepare, Larramendi, Leizarraga, Mogel, Txomin Agirre… baina, batez ere, Axularren aztertzaile fin eta zorrotza izan zen. Idazlan ugari plazaratu zituen Gero-ren egileari buruz: “Despojo sistemático de la lengua de Axular” (1956, 1957, 1959, 1961), Euskal gizonak: Pedro Axular (1959), Gero (Después). Introducción, edición y traducción (1965), Axular. Mendea. Gizona. Liburua (1972) eta Axular-en Hiztegia (1973)—. Euskararen Lekukoak bilduman ere bost liburu apailatu zituen: Etienne Lepeyre, Pierre Guillaume de Lavieuxville-Harosteguy eta Juan Antonio Mogel egileen liburu bana, eta Aita Juan Mateo Zabalaren bi liburu. Euskal literaturaren historiari buruz zuen ezagutza sakonaren lekuko da, gainera, Historia de la Literatura Vasca (1961) lana, ordura arteko osoena. Villasanteren idazlanen zerrenda ez da orrialde hauetan errenditzeko modukoa. Jose Antonio Arana Martijak Iker 6 omenaldi liburuan Villasanteren bio-bibliografia plazaratu zuenean, 1992an, 744 idazlan argitaraturen zerrenda eman zuen. Eta beste zenbait lan ere argitaratu zituen Villasante nekaezinak hurrengo urteetan, 2000. urtean heriotzak eraman zuen arte. Luis Villasante (1920-2000) Euskaltzain: 1950-2000 Euskaltzainburu: 1970-1988 Idazlanetako batzuk: “Despojo sistemático de la lengua de Axular” (Euskera, 1956, 1957, 1959, 1961), Euskal gizonak: Pedro Axular (1959), Gero (Después). Introducción, edición y traducción (1965), Hacia la lengua literaria común (1970), La declinación del vasco literario común (1972), Axular. Mendea. Gizona. Liburua (1972) eta Axular-en Hiztegia (1973), Palabras vascas compuestas y derivadas (1974), Sintaxis de la oración compuesta (1976), Estudios de sintaxis vasca (1978), Sintaxis de la oración simple (1980) eta La H en la ortografía vasca (1980). Euskaltzainburu izandakoak Omenaldia Villasanteri Korrikak bere 10. edizioan omenaldia egin zion Villasanteri. 1997ko martxoaren 23an, Villasantek egin zuen Arantzazun lehen kilometroa. 125

126 EUSKALTZAINAK Jean Haritxelhar Euskaltzaindiaren Batzar Aretoko koadroa BERRIKUNTZA “Villasante izan da euskaltzainburu handia, berarekin osoki aldatu zen Euskaltzaindia” Jean Haritxelhar. Euskaltzainburu ohia Jean Haritxelhar, 1923ko maiatzaren 13an Baigorrin jaioa, ez da adinez euskaltzainik zaharrena, baina bai Akademian denbora gehien daramana: 1962an izendatu zuten euskaltzain oso, Jules Moulier Oxobi-ren ordez, Jose Maria Lojendio euskaltzainburu zen garaian. Handik lau urtera, Manuel Lekuona buru izendatu zutenean, Haritxelhar izendatu zuten buruorde. 22 urte egin zituen euskaltzainburuorde, lehenengo lau urteak Lekuonarekin, eta hurrengo hemezortziak Luis Villasante buru zela. 1988ko abenduaren azkenean utzi zion buruorde izateari, buruzagitza hartzeko: Villasanteren ordezkoa aukeratzeko bozketan, 18 boto jaso zituen Haritxelharren hautagaitzak, bi boto Alfontso Irigoienentzat izan ziren, eta boto bat zuri izan zen. 16 urte egin zituen euskaltzainburu, 2005ean lekukoa Andres Urrutiak hartu zion arte. Guztira 38 urte egin ditu, beraz, Euskaltzaindiaren zuzendaritzan, beste inork baino gehiago, Resurreccion Maria Azkuek berak 31 egin baitzituen buru. Zuzendaritza ardurarik gabe da orain, baina Euskaltzaindian lanean jarraitzen du, besteak beste Literatura Ikerketa batzordeko buru. Euskaltzain emeritua da, 75 urtetik gora dituzten euskaltzain guztiak bezala. Irakaslea izan da, lanbidez. 1952tik 1959ra Agen-eko Lizeoan aritu zen, eta 1962an Bordeleko Unibertsitatean hasi zen: 1969ra arte gaztelera irakasle, eta 1969tik 1986ra euskal hizkuntza eta literatura katedradun. Aldi berean, 1962tik 1988ra hain zuzen, Baionako Euskal Erakustokiko zuzendari ere izan zen, baita Baigorriko auzapez ere, 1971tik 1980ra. Sari eta omenaldi ugari jasotakoa da: 1988an doctor honoris causa izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak, 2004. urtean Manuel Lekuona Saria eman zion Eusko Ikaskuntzak, eta 2005ean Manuel Irujo Saria jaso zuen. Euskaltzaindiak omenaldia egin zion 2008an, Baigorrin egindako ekitaldiaren bidez eta Iker 21 argitalpenaren bidez. Gogoan duzu euskaltzain aukeratu zintuztetela esan zizuten eguna? Bai. 1962a zen. Baionako Euskal Erakustokiko zuzendaria nintzen, eta egun batez iritsi zitzaidan Piarres Lafitte erranez: “Orain euskaltzain oso zara”. Eta erran nion: “Ni? Ez dut ezer egin nik! Guti egin dut”. Eta berak: “Baina eginen duzu!”. Hala gertatu zen. Egun berean ere hartu zuten Jean Diharce, Xabier Iratzeder. Nolakoa zen orduko Euskaltzaindia? “Jadanik urratua zen bidean segitu nuen” Biltzen ginen, elkarrekin mintzatzen ginen, baina ez zen horrelako helburu zehatzik. Beste aro batean ginen. Hor ezagutu ditut orduko euskaltzainak: Koldo Mitxelena maisua, Jose Maria Lojendio, Manuel Lekuona, Ramon Maria Labaien, Aingeru Irigarai, Antonio Arrue, Luis Villasante, Piarres Lafitte, Louis Dassance, Guillaume Epherre… Sartu eta lau urtera izendatu zintuzten euskaltzainburuorde. Nolatan? Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako diputazioen ezagutza bazuen, baina nahi zuten baita ere Frantzian ezagutua izan. Orduan, 1966an, sortu zuten eus-

126

EUSKALTZAINAK

Jean Haritxelhar

Euskaltzaindiaren Batzar Aretoko

koadroa

BERRIKUNTZA

“Villasante izan da euskaltzainburu

handia, berarekin osoki

aldatu zen Euskaltzaindia”

Jean Haritxelhar. Euskaltzainburu ohia

Jean Haritxelhar, 1923ko maiatzaren 13an Baigorrin jaioa, ez da adinez euskaltzainik

zaharrena, baina bai Akademian denbora gehien daramana: 1962an izendatu

zuten euskaltzain oso, Jules Moulier Oxobi-ren ordez, Jose Maria Lojendio

euskaltzainburu zen garaian.

Handik lau urtera, Manuel Lekuona buru izendatu zutenean, Haritxelhar izendatu

zuten buruorde. 22 urte egin zituen euskaltzainburuorde, lehenengo lau urteak

Lekuonarekin, eta hurrengo hemezortziak Luis Villasante buru zela. 1988ko

abenduaren azkenean utzi zion buruorde izateari, buruzagitza hartzeko: Villasanteren

ordezkoa aukeratzeko bozketan, 18 boto jaso zituen Haritxelharren hautagaitzak,

bi boto Alfontso Irigoienentzat izan ziren, eta boto bat zuri izan zen. 16

urte egin zituen euskaltzainburu, 2005ean lekukoa Andres Urrutiak hartu zion

arte.

Guztira 38 urte egin ditu, beraz, Euskaltzaindiaren zuzendaritzan, beste inork

baino gehiago, Resurreccion Maria Azkuek berak 31 egin baitzituen buru. Zuzendaritza

ardurarik gabe da orain, baina Euskaltzaindian lanean jarraitzen du, besteak

beste Literatura Ikerketa batzordeko buru. Euskaltzain emeritua da, 75 urtetik gora

dituzten euskaltzain guztiak bezala.

Irakaslea izan da, lanbidez. 1952tik 1959ra Agen-eko Lizeoan aritu zen, eta 1962an

Bordeleko Unibertsitatean hasi zen: 1969ra arte gaztelera irakasle, eta 1969tik

1986ra euskal hizkuntza eta literatura katedradun. Aldi berean, 1962tik 1988ra hain

zuzen, Baionako Euskal Erakustokiko zuzendari ere izan zen, baita Baigorriko auzapez

ere, 1971tik 1980ra.

Sari eta omenaldi ugari jasotakoa da: 1988an doctor honoris causa izendatu zuen

Euskal Herriko Unibertsitateak, 2004. urtean Manuel Lekuona Saria eman zion

Eusko Ikaskuntzak, eta 2005ean Manuel Irujo Saria jaso zuen. Euskaltzaindiak

omenaldia egin zion 2008an, Baigorrin egindako ekitaldiaren bidez eta Iker 21 argitalpenaren

bidez.

Gogoan duzu euskaltzain aukeratu zintuztetela esan zizuten eguna?

Bai. 1962a zen. Baionako Euskal Erakustokiko zuzendaria nintzen, eta egun batez

iritsi zitzaidan Piarres Lafitte erranez: “Orain euskaltzain oso zara”. Eta erran nion:

“Ni? Ez dut ezer egin nik! Guti egin dut”. Eta berak: “Baina eginen duzu!”. Hala gertatu

zen. Egun berean ere hartu zuten Jean Diharce, Xabier Iratzeder.

Nolakoa zen orduko Euskaltzaindia?

“Jadanik urratua zen bidean segitu nuen”

Biltzen ginen, elkarrekin mintzatzen ginen, baina ez zen horrelako helburu zehatzik.

Beste aro batean ginen. Hor ezagutu ditut orduko euskaltzainak: Koldo Mitxelena

maisua, Jose Maria Lojendio, Manuel Lekuona, Ramon Maria Labaien,

Aingeru Irigarai, Antonio Arrue, Luis Villasante, Piarres Lafitte, Louis Dassance, Guillaume

Epherre…

Sartu eta lau urtera izendatu zintuzten euskaltzainburuorde. Nolatan?

Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako diputazioen ezagutza bazuen, baina

nahi zuten baita ere Frantzian ezagutua izan. Orduan, 1966an, sortu zuten eus-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!