26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

tera. Baina gerra giroa zela eta, fraidegaiei etxera itzultzeko agindu zieten. Gernikako

bonbardaketa zuzenean bizitzea egokitu zitzaion, familiarekin gordeleku batean

babes hartuta.

Hurrengo hilabetean Zarautza itzuli zen, fraide jantziak hartu zituen; handik Burgosera

urtebetez soldadutza egitera, 1939an atzera Arantzazura, gero Oliteko komentura

ikasketekin jarraitzera eta, azkenik, Comillasera, Teologia ikasketak egitera.

Comillasen apaiztu zen, 1945ean. Eta handik bi urtera, ikasketa guztiak

amaitutzat emanda, Arantzazura itzuli zen, Teologia irakasle jardutera. Eta lan horretan

jardun zuen, 1978 arte.

Comillasen hasitako tesia Arantzazun bukatu zuen, 1951n: La Sierva de Dios Mª Angeles

Sorazu, Concepcionista Franciscana (1873-1921). Estudio místico de su vida. Erlijioari

buruzko beste hamaika lan ere argitaratu zituen Villasantek. Artikuluak, oso

ugariak, Arantzazu aldizkarian plazaratu zituen gehienak. Eta liburuen artean daude

Kristau fedearen sustraiak. Jainkoa (1962), Kristau fedearen sustraiak. Jesukristo (1969),

Kristau fedearen sustraiak. Eliza (1984) eta Kristau Fedea. Teologi-saileko

azalpena (1986). Villasantek erlijioari buruzko lanei ematen zien garrantziaren

lekuko dira bere hitz hauek: “Euskal Herriari eman diodan

gauzarik ederrena eta baliotsuena erlijioaz idatzi dudana da”.

Euskal literaturako klasikoen ezagutzara ere bideratu zuen Villasantek

bere ikerketa grina. Euskaltzaindian sartu berritan hasi zen egile klasikoen

azterketan sakontzen, hala nola Añibarro, Bonaparte, Beobide

anaiak, Etxeberri, Etxepare, Larramendi, Leizarraga, Mogel, Txomin Agirre…

baina, batez ere, Axularren aztertzaile fin eta zorrotza izan zen.

Idazlan ugari plazaratu zituen Gero-ren egileari buruz: “Despojo sistemático

de la lengua de Axular” (1956, 1957, 1959, 1961), Euskal gizonak:

Pedro Axular (1959), Gero (Después). Introducción, edición y traducción

(1965), Axular. Mendea. Gizona. Liburua (1972) eta Axular-en Hiztegia

(1973)—. Euskararen Lekukoak bilduman ere bost liburu apailatu zituen:

Etienne Lepeyre, Pierre Guillaume de Lavieuxville-Harosteguy eta Juan Antonio

Mogel egileen liburu bana, eta Aita Juan Mateo Zabalaren bi liburu.

Euskal literaturaren historiari buruz zuen ezagutza sakonaren lekuko da, gainera,

Historia de la Literatura Vasca (1961) lana, ordura arteko osoena.

Villasanteren idazlanen zerrenda ez da orrialde hauetan errenditzeko modukoa.

Jose Antonio Arana Martijak Iker 6 omenaldi liburuan Villasanteren bio-bibliografia

plazaratu zuenean, 1992an, 744 idazlan argitaraturen zerrenda eman zuen. Eta

beste zenbait lan ere argitaratu zituen Villasante nekaezinak hurrengo urteetan,

2000. urtean heriotzak eraman zuen arte.

Luis Villasante (1920-2000)

Euskaltzain: 1950-2000

Euskaltzainburu: 1970-1988

Idazlanetako batzuk: “Despojo sistemático de la lengua de Axular” (Euskera, 1956,

1957, 1959, 1961), Euskal gizonak: Pedro Axular (1959), Gero (Después).

Introducción, edición y traducción (1965), Hacia la lengua literaria común (1970), La

declinación del vasco literario común (1972), Axular. Mendea. Gizona. Liburua

(1972) eta Axular-en Hiztegia (1973), Palabras vascas compuestas y derivadas

(1974), Sintaxis de la oración compuesta (1976), Estudios de sintaxis vasca (1978),

Sintaxis de la oración simple (1980) eta La H en la ortografía vasca (1980).

Euskaltzainburu izandakoak

Omenaldia Villasanteri

Korrikak bere 10. edizioan omenaldia

egin zion Villasanteri. 1997ko

martxoaren 23an, Villasantek egin

zuen Arantzazun lehen kilometroa.

125

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!