26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LUIS VILLASANTE

Krutwigen eskutik

Luis Villasante 1920ko martxoaren 22an jaio zen, Ajangizko Errenteria auzoan.

1950eko otsailean izendatu zuten euskaltzain urgazle eta, urte bereko irailean,

euskaltzain oso, Julio Urkixo hilberriaren ordez. Handik hogei urtera euskaltzainburu

hautatu zuten, eta 18 urtez izan zen Akademiaren lemazain, euskara batua finkatu

zen garaian hain zuzen ere, 1988an Jean Haritxelharrek lekukoa hartu zion

arte.

Arantzazuko Apaiztegian teologia irakasle hiru urte zeramatzanean gerturatu zen

Villasante Euskaltzaindira, 1950. urte inguruan. Anjeles Sorazuren erlijio biziari buruzko

tesia argitaratzeko bidean zuela-eta Bilbora moldiztegira probak zuzentzera

joaten hasi zenean, Federiko Krutwigen Euskaltzaindirako sarrera hitzaldiaren berri

izan zuen, gaia erakargarria egin zitzaion —kulturako hitzak nola erabili euskaraz—

eta zuzenean Krutwigengana jo zuen. Haren bitartez hasi zen Villasante orduko

Euskaltzaindia ezagutzen eta Akademiako lanetan sartzen. Eta urtebete

nahikoa izan zen euskaltzain izenda zezaten. 1952ko maiatzaren 23an irakurri

zuen sarrera hitzaldia: “Literatur-euskara Laphurrtarr Klassikoaren gain eratua”.

“Literatur euskara” ez zen, azkenean, garai hartan Villasantek eta Krutwigek proposatu

bezala lapurtar klasikoan oinarrituta eratu, baina eratu, eratu zen, eta Villasantek

zerikusi handia izan zuen horretan, bai euskaltzain soil zenean eta bai,

batez ere, euskaltzainburu izan zenean.

Batasun bidean lemazain

1968ko Arantzazuko Biltzarrerako euskararen batasunari buruz aurrez prestatu zituzten

bost txostenetatik bi Villasantek egin zituen: txosten nagusia, ortografiari

buruzkoa, Koldo Mitxelenak egin zuen, batasunaren beharraren

zergatiei buruzko sarrera hitzaldia Manuel Lekuona euskaltzainburuak

prestatu zuen, Xalbador Garmendiak deklinazioari

buruzkoa ondu zuen, Anbrosio Zatarainek hitz berriei buruzkoa

eta, Villasantek, hitzen formei buruzkoa ez ezik, batasunari buruzko

bibliografia ere prestatu zuen.

Txosten guztiak onartu ziren, Mitxelenarenak eztabaida luzea

eragin bazuen ere, batez ere “h”-ren erabilerari buruzko atalak.

Euskara batua eratzeko bidean jarri zen horrela Akademia. “H”

zela eta ez zela eztabaida bizitu eta are gaiztotu ere egin zen, ordea,

hurrengo urteetan. Eta, 1970eko uztailaren 29an, Akademiako

karguak berritzea egokitu zenean, Arantzazun hartutako

bidean sakondu nahi zutenek Luis Villasante aukeratu zuten

euskaltzainburu, Manuel Lekuonaren ordez. 11 euskaltzainek

eman zioten botoa Villasanteri, hiruk Lekuonari, beste hiruk

Antonio Arrueri eta batek Joxe Migel Barandiarani.

Aro berri baten hasiera izan zen Villasanteren hautatzea. Batetik,

Arantzazun onartutako irizpideak oinarri hartuta, euskara

batua finkatze bidean egin beharreko lanak eta urratsak egiteari

ekin zion Euskaltzaindiak. Batasunaren aldeko konpromisoaren

eta lanaren lekuko dira 1970eko hamarkadan Luis Eleizalde

sailean Villasanteren beraren eskutik argitaratutako lanak:

Hacia la lengua literaria común (1970), La declinación del vasco li-

Euskaltzainburu izandakoak

EUSKALTZAINDIA ZERTARAKO

Luis Villasante

Euskaltzaindiaren Batzar Aretoko

koadroa

Luis Villasantek Maulen egindako ekitaldian hartu

zuen kargua, 1970eko azaroaren 25ean.

Euskaltzaindiaren egitekoaz jardun zuen bere

hitzaldiko pasarte honetan:

“Euskera zaindu eta lantzeko: Euskaltzaindia horra

zertarako den. Hau da hunen eginkizun bakarra. Ez

du beste politikarik. Euskera da beraren politika eta

bandera. Euskeraren ona, euskeraren iraupena eta

osasuna eragin, euskera gaur eguneko

eginkizunetarako tresna zalui eta egoki bihurtzea.

Hartarako behar diren bideak bilatu eta arauak

eman. Hain zuzen ere, bere egiteko nagusi hori

beteko baldin badu, ahal dela, alderdikerietatik

hastandu eta bere lan bereziari lotua egon behar

du. Eta bi erresumen mugen gainetik, euskaldun

guztien artean, mugaz hango eta hemengoen

artean, lokarri bat izan behar du. Eta ahal bada, eta

ahal diteken neurrian, guztiontzat literario

hizkuntza bat muntatzen bermatu eta enseiatu”.

123

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!