26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Manuel Lekuona

122

EUSKALTZAINAK

Lafitterekin

Piarres Lafitte eta Manuel Lekuona

Lekuona jaunak ohar bat ezartzen du esanaz Arantzazuko erabakia kontseilu erakoa

zela eta ez agindu erakoa, Labaien jaunak ere hori uste du”.

Luis Villasante aukeratu zuten euskaltzainburu batzar hartan. Euskaltzain izaten jarraitu

zuen Manuel Lekuonak 1987ko uztailaren 30ean hil zen arte, baina urrundu

egin zen Akademiaren bizitzatik, eta urte askoan ez zen batzarretara joan. Kardaberaz

Bazkuna berpiztu zuen 1970ean, eta handik bideratu zituen euskararen aldeko

bere lanak. 1924an sortu zuten Kardaberaz Bazkuna Gasteizko Seminarioan,

eta 1936ko gerrara arte iraun zuen bizirik, lehen aroan.

Gasteiz, Calahorra, Andoain, Oiartzun

Gasteizko Seminarioan ekin zion Manuel Lekuonak euskal kulturaren aldeko ibilbide

oparoari. 1916an hasi zen irakasle, 22 urterekin, eta 1936. urtera arte iraun

zuen bertan, gerrak ezkutura eta gerra osteak erbestera bidali zuten arte. Gai askotan

aritu zen irakasle, baina batez ere Euskal Literaturan eta Arkeologian sakondu

zuen. Garai honetako idazlanak hiru arlotan sailka daitezke: literatura irakaskuntzari

lotutakoak —Métrica vasca (1918), Poesía popular vasca (1930) eta Literatura oral

euskérica (1935)—, literatur kreazioak —Eun dukat eta Iesu Aurraren bizitza (1936)—

eta, azkenik, Anuario de Eusko-Folklore-n Oiartzuni buruz idatzitakoak.

Gerra urteak Lasarteko Brijiden Kaperau-Etxean egin zituen, ezkutaturik, eta hurrengo

14 urteak, 1956ra arte, Calahorran egin behar izan zituen, etxetik gutxienez

200 kilometrora aldentzeko zigorra ezarri ziotelako. Urte haietan historia lanetan

murgildu zen, artxibo zaharrak beste langairik ez zeukanez. Garai horretakoak

ditu Lasarteko Parrokiaren eta Komentuaren historiak, Calahorrako elizetakoak

eta Del Oyarzun antiguo idazlana. Calahorran zegoela izendatu zuten euskaltzain oso

—“Euskal-Toki izenetan Kurutzearen izena” izan zen bere sarrera hitzaldiaren izenburua—,

eta garai hartan prestatu zuen Gero liburuaren argitalpena, Akademiaren

babesean.

1956tik 1975era Andoain izan zuen bizileku. Ahozko literaturaren ikerkuntzan

eta bestelako gaietan ere ari zen bitartean, liturgi arloan lan handia egin zuen urtealdi

hartan: liturgia testu berriak euskaratzeko eginkizunean idazkari orokorra

izan zen. 1975ean jaioterrira itzuli zenez geroztik, Idazlan Guztiak prestatu eta argitaratzea

izan zuen lan nagusia. 11 liburukitan bildu zituen idazlan guztiak, eta

Kardaberaz Bazkunak argitaratu zituen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Lekuonak bere bizialdian landu zituen gaien ugaritasunaren erakusgarri dira 11 liburukiak.

Ahozko literaturaren ikerkuntzan eta arte-ezagutzan nabarmendu zen

beste ezertan baino gehiago, baina beste mila gai landu zituen bere idazlanetan,

hala nola etnografia, historia, euskerologia, antzerkia, haur-kantak edota gabon eta

eliz-kantak.

Manuel Lekuona (1894-1987)

Euskaltzain: 1950-1987

Euskaltzainburu: 1966-1970

Idazlanetako batzuk: Métrica vasca (1918), La poesía popular vasca (1930), Eun

dukat (1935), Literatura oral euskérica (1935), Zigor (1963), Literatura oral vasca

(1964).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!