26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

MANUEL LEKUONA

Hiru urteko hutsartearen ondoren

Manuel Lekuona 1894ko otsailaren 9an jaio zen, Oiartzungo Etxetxiki baserrian.

Akademia 1919an sortu zenetik izan zen euskaltzain laguntzaile, 1950. urtean

izendatu zuten euskaltzain oso, eta 1966tik 1970era izan zen euskaltzainburu.

Bera euskaltzainburu zenean egin zen, beraz, Arantzazun 1968ko Biltzar erabakigarria,

euskararen batasunerako bidean mugarri izan zen bilkura.

Hiru urteko hutsartearen ondoren hautatu zuten Euskaltzaindiko presidente Lekuona,

Jose Maria Lojendiok 1963. urtearen bukaeran kargua utzi zuenetik beste

inor ez baitzuten aukeratu, 1966ko abenduaren 30ean bozketa egin zuten arte. Lekuonari

14 boto eman zizkioten, Lojendiori hiru, eta Joxe Migel Barandiaran,

Koldo Mitxelena eta Luis Villasanteri, bana.

Gatazkaren erdian

Garai gatazkatsuak egokitu zitzaizkion Lekuonari Akademiaren buruzagitzan, batasunerako

lehenengo urratsak ez baitziren errazak izan. Euskaltzaindiak Arantzazun

hartutako bidetik gerora aldendu egin bazen ere, euskara idatziaren batasunaren

aldekoa zen Lekuona, Arantzazuko Biltzarraren hasieran eta bukaeran

euskaltzainburu gisa egin zituen hitzek adierazten dutenez. “Min oiek gora-beera,

egin-beharreko lana [da], batasun-lana. Ebakuntza bat, operazio bat egin bear danean,

min izaten da; bañan operazioa, egin-bearreko gauza izan oi-da askotan, biziari

laguntzeko, bizirik irauteko”, adierazi zuen sarrera hitzaldian. Eta Biltzarraren

bukaeran, ortografia batuari buruzko ondorioak onetsita zeudenean: “‘Batasuna

egina dago’ esango da. Esan dezagun obeto: ‘Batasunerako bidea ebakia dago’.

Gure billera oiek ez dute, bidea ebaki, bidea autsi besterik egin. Batasuna bera

egin, orain egin behar da, ibillian, joanean, praktikan: idaztean eta Ikastoletan azken-itz

oiek beteaz, azken-itz oien neurrian idatziaz eta erakutsiaz. Zuena da, beraz,

lana, batez ere: Idazleona, Andereñoona”.

Bidearen hasiera besterik ez zen, Lekuonak iragarri zuenez, eta hurrengo urteetan

Euskaltzaindiaren batzarretan ere agerian gelditu zenez. Arantzazun onartutako

irizpideei buruz ez zuten denek irakurketa bera egiten, eta “h”-ri buruzko

auziak eztabaida iturri izaten jarraitu zuen. Manuel Lekuona

euskaltzainburuak berak, “h”-rik gabe idazten jarraitu zuen, eta 1970eko urtarrilaren

30ean Arantzazun onartutako irizpideak berrikusteko gogoa agertu zuen.

Batzarreko aktan horrela dago jasota: “Euskaltzain-buruak txosten bat irakurri

du, bere hiru urteko burutzaren kontuemanez. Batasunari buruz gertatu diranei

adierazpenak Euskaltzaindiak ez dituela gauzak por decreto bezala eman behar,

normativo baizik. Eta Euskaltzaindiak neutral izan behar duela holako gauzetan.

Mitxelena jaunaren iritziaz gainera, beste iritzi gehiago ere entzun beharra

zegoela. Batasunak oinarri zabala eta denbora eskatzen dituela eta abar. Ondoren

zenbait eztabaida sortu da”.

Baina Lekuona gutxiengoan zegoen, Arantzazuko bidea berrikusi nahi horretan.

Urte bereko uztailaren 29ko batzarrean egiaztatu zen hori, Akademiaren buruzagitza

berritzeko bozketak egin zirenean. Bozketa egin aurretik, Arantzazuko Biltzarraren

bukaeran irakurritako agiria “bertan ziren jaun euskaltzain osoen artean

harturiko erabakia zela” berresteko eskatu zuen Mitxelenak. Eztabaida luzearen ondoren,

Mitxelenaren proposamena onartu egin zen, baina Lekuonaren ñabardurarekin:

“Azkenean denak onhartzen dute Mitxelenaren proposamendua, bakarrik

Euskaltzainburu izandakoak

Manuel Lekuona

Euskaltzaindiaren Batzar Aretoko

koadroa

GARBI EDO MORDOLLO, EGIN

1967ko urtarrilaren 27an

euskaltzainburu aukeratu

zutenean Manuel Lekuonak

egindako hitzak honela jaso

zituen, aktan, idazkariak:

“Leenbizi, Lekuona jaunak,

Euskaltzaindiko buruzagitzaren

aulkia artzen duelarik itz berezi

batsuek esan ditu

batzarkideentzat, bere

izendatzeagatik eskerrak

emanaz, eta Euskaltzaindiaren

zer-egiñari buruz zerbait esanaz.

Euskaltzaindiak bi zeregin dituala

esan zuan: ikaskuntzakoa, eta

babesle edo aldezlea. Euskerak

ere, bere aldetik, bi auzi dituala:

bizi izatea, ta garbi izatea.

Euskaltzaindiak, Euskeraren

biziari lagunduko dio, bere zati

aldezlearen bidez batez ere:

lagundu; bañan egin, erriak egin

bear du, guztiok egin bear dugu:

garbi edo mordollo, egin. Egiten

degun arte, Euskera biziko da”.

121

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!