26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jose Maria Lojendio

120

EUSKALTZAINAK

Legelari

Lojendiok lanean jarraitu zuen Euskaltzaindiaren barruan, buruzagitza utzi ondoren

ere. Legelaria zen ikasketez eta lanbidez —Gipuzkoako Adin Txikikoen Auzitegiko

presidentea zen—, eta Euskaltzaindiaren lege arazo gehienetan bera aritzen

zen, Antonio Arruerekin batera, hori ere legegizon izaki. Besteak beste, arautegia

gaurkotzeko eta berritzeko lan handia egin zuten Lojendiok eta Arruek, eta Gipuzkoako

Diputazioarekin izandako harremanak beraiek bideratzen zituzten.

Noizbait euskaltzainburu gisa ere agertu behar izan zuen, hala nola Espainiako Hezkuntza

ministroari eskutitz ofiziala bidali zionean Akademiak, bere sinadurarekin

joan baitzen gutuna, azken euskaltzainburua bera izan zenez hala egiteko eskatu

ziolako batzarrak. Hezkuntza sisteman euskararen irakaskuntza sartzeko proposamena

egin zion Euskaltzaindiak Espainiako Gobernuari, 1966ko azaroaren 15ean

bidalitako gutun haren bidez: euskara irakasgai izan zedila, eskola pilotu batzuetan

hezkuntza elebiduna eman zedila, eta irakasle eskolatan irakasleak trebatzeko

hizkuntza, literatura eta gramatika sailak sor zitezela, Euskaltzaindiaren gidaritzapean.

Eskaria aztertuko zutela erantzun zuten, idatziz, Ministeriotik.

Gipuzkera hutsaren alde

Euskara batuari buruzko eztabaidan Lojendiok izan zuen parte-hartzearen lekuko

da Arantzazun 1968an egindako biltzarrera bidali zuen txostena (“Batasunari batzuk

agurka eta beste batzuk aurka. Arantzazuko Batzarrera eldu ziren txostenen berri”,

Euskera, 1968). Gipuzkera proposatu zuen Lojendiok, “idatz-izkeraren batasunerako”.

Hara bere txosteneko pasarte bat: “Batasun billa gabiltza. Aldez aurretik,

ontzat ematen ditut, zuek artutako erabakiak eta nere iritzia jakin nai izan ezkero,

orra bera: Idatz-izkeraren batasunerako, Giputz euskalkira jo bear genuke danok.

Gipuzkera idatzi, alegia. Ez gipuzkera osatu batean. Gipuzkera utsez baizik”.

Valladoliden lizentziatu zen Zuzenbidean, eta doktoregoa Madrilen eta Parisen

osatu zuen. Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegiko kidea izan zen, baita Luistar

Euskal Idazle Bazkunaren sortzaile eta lehen idazkaria ere. 1930ean sortua, euskal

idazleen arteko lehenengo bilgunea izan zen luistarren babesean sortutako elkartea.

Gerra aurretik artikuluak argitaratu zituen Junior, Gure mutillak, Argia eta El Pueblo

Vasco aldizkarietan, Bidasoro, Matia Polloe eta Mazkelet goitizenekin. Gerra ondoren,

Egan, Euskera eta Arantzazu aldizkarietan argitaratu izan zituen idazlanak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!