Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

JOSE MARIA LOJENDIO Agintariekin harreman ona Jose Maria Lojendio Irure 1910eko urriaren 10ean Donostian jaio zen. 1954. urtean izendatu zuten euskaltzain, eta 1963ko otsailean euskaltzainburu. Hamar hilabetez baino ez zen izan euskaltzainburu, urtea amaitu arte alegia, zenbait lekutan 1966ra arte buru izan zela argitaratu den arren. Buruzagitza utzi ondoren ere Euskaltzaindian jarraitu zuen lanean. 1978ko uztailean hartu zuen parte, azkenengoz, Euskaltzaindiaren batzarrean. 1979ko abenduaren 30ean hil zen, eritasun luze baten ondorioz. Inazio Maria Etxaide zenak utzitako hutsunea betetzeko aukeratu zuten Lojendio euskaltzainburu. Aurreko urteko azaroan hil zen Etxaide, artean euskaltzainburu zela, eta 1963ko apirilaren 5eko batzarrean aukeratu zuten Lojendio: bederatzi euskaltzainek eman zioten botoa berari, eta boto bana jaso zuten Koldo Mitxelenak, Antonio Arruek eta Louis Dassancek. Aktan jasota gelditu zen Lojendiok kargua nola onartu zuen: “Lojendio jaunak adierazi du bera dala kargu ortarako meritu gutxiena daukana; baiña Euskaltzaindiak bere naia ain garbi agertu duen ezkero, azkenean onartu du izendapena, eta beraz, euskaltzainburu egiñik gelditu da”. Euskaltzaindiarentzat itxirik zeuden hainbat ate zabaltzeko esperantzan izendatu zuten euskaltzainburu Lojendio. Eskuindar integrista zen eta, legegizona izanik, harreman ona zuen garaiko agintariekin, besteak beste foru aldundiekin. Anaia bat diplomazialaria zuen, politikari ezaguna; eta beste anaia bat, apaiza, Elizaren hierarkian ondo kokatuta zegoen, Valle de los Caídos-eko basilikako abadea zenez. Lojendio buru zela utzi zion Euskaltzaindiak bilera guztiak Donostian egiteari, Lojendioren beraren proposamenez. Bera izendatu ondokoa Donostian egin zuten, apirilean, baina hurrengoak Beloken eta Gernikan egin zituzten. Bera euskaltzainburu zen bitartean izendatu zituzten euskaltzain oso Jean Diharce Xabier Iratzeder, Alfontso Irigoien, Piarres Larzabal, Jose Maria Satrustegi, Antonio Zabala, Antonio Labaien, Juan San Martin eta Jean Haritxelhar. Karguan jarraitu nahi ez Aukeratu zutenean, bozketa egin aurretik, euskaltzainburu berriaren aginte muga 1963ko bukaera izango zela zehaztu zuten euskaltzainek eta, horrenbestez, urtea bukatzear zenean, abenduaren 27ko batzarrean, agintaldia bukatu zitzaiola ohartarazi zuen Lojendiok. Euskaltzaindia barne arautegia aldatzekotan zenez, arautegia berritu bitartean karguan jarrai zezan eskatu zioten euskaltzainek aho batez, baina kargua uzteko borondateari eutsi zion Lojendiok. 1964an, 1965ean eta 1966an, artean Lojendioren ordezkorik izendatu ez zutenez, batzarrera etorritako euskaltzainen artean zaharrenak hartu ohi zuen euskaltzainburuaren lekua. 1964an aktak inork ez zituen izenpetu, baina 1965 eta 1966ko bileretako aktak euskaltzain zaharrenek izenpetu zituzten, idazkariarekin batera, euskaltzainburuorde tituluarekin: Louis Dassance, Aingeru Irigarai, Manuel Lekuona eta Piarres Lafitte izan ziren jarduneko buru, urte haietako batzarretan, baita Lojendiok bileran parte hartzen bazuen ere. 1966ko abenduaren 30ean Manuel Lekuona euskaltzainburu izendatu zutenean bukatu zen behinbehinekotasuna. Euskaltzainburu izandakoak Jose Maria Lojendio Euskaltzaindiaren Batzar Aretoko koadroa 119

Jose Maria Lojendio 120 EUSKALTZAINAK Legelari Lojendiok lanean jarraitu zuen Euskaltzaindiaren barruan, buruzagitza utzi ondoren ere. Legelaria zen ikasketez eta lanbidez —Gipuzkoako Adin Txikikoen Auzitegiko presidentea zen—, eta Euskaltzaindiaren lege arazo gehienetan bera aritzen zen, Antonio Arruerekin batera, hori ere legegizon izaki. Besteak beste, arautegia gaurkotzeko eta berritzeko lan handia egin zuten Lojendiok eta Arruek, eta Gipuzkoako Diputazioarekin izandako harremanak beraiek bideratzen zituzten. Noizbait euskaltzainburu gisa ere agertu behar izan zuen, hala nola Espainiako Hezkuntza ministroari eskutitz ofiziala bidali zionean Akademiak, bere sinadurarekin joan baitzen gutuna, azken euskaltzainburua bera izan zenez hala egiteko eskatu ziolako batzarrak. Hezkuntza sisteman euskararen irakaskuntza sartzeko proposamena egin zion Euskaltzaindiak Espainiako Gobernuari, 1966ko azaroaren 15ean bidalitako gutun haren bidez: euskara irakasgai izan zedila, eskola pilotu batzuetan hezkuntza elebiduna eman zedila, eta irakasle eskolatan irakasleak trebatzeko hizkuntza, literatura eta gramatika sailak sor zitezela, Euskaltzaindiaren gidaritzapean. Eskaria aztertuko zutela erantzun zuten, idatziz, Ministeriotik. Gipuzkera hutsaren alde Euskara batuari buruzko eztabaidan Lojendiok izan zuen parte-hartzearen lekuko da Arantzazun 1968an egindako biltzarrera bidali zuen txostena (“Batasunari batzuk agurka eta beste batzuk aurka. Arantzazuko Batzarrera eldu ziren txostenen berri”, Euskera, 1968). Gipuzkera proposatu zuen Lojendiok, “idatz-izkeraren batasunerako”. Hara bere txosteneko pasarte bat: “Batasun billa gabiltza. Aldez aurretik, ontzat ematen ditut, zuek artutako erabakiak eta nere iritzia jakin nai izan ezkero, orra bera: Idatz-izkeraren batasunerako, Giputz euskalkira jo bear genuke danok. Gipuzkera idatzi, alegia. Ez gipuzkera osatu batean. Gipuzkera utsez baizik”. Valladoliden lizentziatu zen Zuzenbidean, eta doktoregoa Madrilen eta Parisen osatu zuen. Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegiko kidea izan zen, baita Luistar Euskal Idazle Bazkunaren sortzaile eta lehen idazkaria ere. 1930ean sortua, euskal idazleen arteko lehenengo bilgunea izan zen luistarren babesean sortutako elkartea. Gerra aurretik artikuluak argitaratu zituen Junior, Gure mutillak, Argia eta El Pueblo Vasco aldizkarietan, Bidasoro, Matia Polloe eta Mazkelet goitizenekin. Gerra ondoren, Egan, Euskera eta Arantzazu aldizkarietan argitaratu izan zituen idazlanak.

JOSE MARIA LOJENDIO

Agintariekin harreman ona

Jose Maria Lojendio Irure 1910eko urriaren 10ean Donostian jaio zen. 1954. urtean

izendatu zuten euskaltzain, eta 1963ko otsailean euskaltzainburu. Hamar hilabetez

baino ez zen izan euskaltzainburu, urtea amaitu arte alegia, zenbait lekutan

1966ra arte buru izan zela argitaratu den arren. Buruzagitza utzi ondoren ere Euskaltzaindian

jarraitu zuen lanean. 1978ko uztailean hartu zuen parte, azkenengoz,

Euskaltzaindiaren batzarrean. 1979ko abenduaren 30ean hil zen, eritasun luze baten

ondorioz.

Inazio Maria Etxaide zenak utzitako hutsunea betetzeko aukeratu zuten Lojendio

euskaltzainburu. Aurreko urteko azaroan hil zen Etxaide, artean euskaltzainburu

zela, eta 1963ko apirilaren 5eko batzarrean aukeratu zuten Lojendio:

bederatzi euskaltzainek eman zioten botoa berari, eta boto bana jaso zuten Koldo

Mitxelenak, Antonio Arruek eta Louis Dassancek. Aktan jasota gelditu zen Lojendiok

kargua nola onartu zuen: “Lojendio jaunak adierazi du bera dala kargu

ortarako meritu gutxiena daukana; baiña Euskaltzaindiak bere naia ain garbi

agertu duen ezkero, azkenean onartu du izendapena, eta beraz, euskaltzainburu

egiñik gelditu da”.

Euskaltzaindiarentzat itxirik zeuden hainbat ate zabaltzeko esperantzan izendatu

zuten euskaltzainburu Lojendio. Eskuindar integrista zen eta, legegizona izanik, harreman

ona zuen garaiko agintariekin, besteak beste foru aldundiekin. Anaia bat

diplomazialaria zuen, politikari ezaguna; eta beste anaia bat, apaiza, Elizaren hierarkian

ondo kokatuta zegoen, Valle de los Caídos-eko basilikako abadea zenez.

Lojendio buru zela utzi zion Euskaltzaindiak bilera guztiak Donostian egiteari, Lojendioren

beraren proposamenez. Bera izendatu ondokoa Donostian egin zuten,

apirilean, baina hurrengoak Beloken eta Gernikan egin zituzten. Bera euskaltzainburu

zen bitartean izendatu zituzten euskaltzain oso Jean Diharce Xabier Iratzeder,

Alfontso Irigoien, Piarres Larzabal, Jose Maria Satrustegi, Antonio Zabala, Antonio

Labaien, Juan San Martin eta Jean Haritxelhar.

Karguan jarraitu nahi ez

Aukeratu zutenean, bozketa egin aurretik, euskaltzainburu berriaren aginte muga

1963ko bukaera izango zela zehaztu zuten euskaltzainek eta, horrenbestez, urtea

bukatzear zenean, abenduaren 27ko batzarrean, agintaldia bukatu zitzaiola ohartarazi

zuen Lojendiok. Euskaltzaindia barne arautegia aldatzekotan zenez, arautegia

berritu bitartean karguan jarrai zezan eskatu zioten euskaltzainek aho batez,

baina kargua uzteko borondateari eutsi zion Lojendiok.

1964an, 1965ean eta 1966an, artean Lojendioren ordezkorik izendatu ez zutenez,

batzarrera etorritako euskaltzainen artean zaharrenak hartu ohi zuen euskaltzainburuaren

lekua. 1964an aktak inork ez zituen izenpetu, baina 1965 eta

1966ko bileretako aktak euskaltzain zaharrenek izenpetu zituzten, idazkariarekin

batera, euskaltzainburuorde tituluarekin: Louis Dassance, Aingeru Irigarai, Manuel

Lekuona eta Piarres Lafitte izan ziren jarduneko buru, urte haietako batzarretan,

baita Lojendiok bileran parte hartzen bazuen ere. 1966ko abenduaren

30ean Manuel Lekuona euskaltzainburu izendatu zutenean bukatu zen behinbehinekotasuna.

Euskaltzainburu izandakoak

Jose Maria Lojendio

Euskaltzaindiaren Batzar Aretoko

koadroa

119

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!