26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hitzaurrea

Zer da Euskaltzaindia, zer egin du orain arte, zer egiten ari da orain eta zer egiteko

asmoa du hemendik aurrera. Galdera horiei erantzuteko ahaleginaren emaitza da

esku artean duzun liburua. Euskaltzaindiari argazkia, azken batean, Euskararen

Akademiaren sorreraren 90. urteurrenean ateratakoa.

Euskaltzaindia gaur egun zer den ulertzeko lehenik iraganean zer izan den ulertu

behar denez, Akademiaren historian igeri egin dugu liburuaren lehen ataletan,

baina ez ikerketa historikoa egiteko, ezta oraindik idatzi gabe dagoen Euskaltzaindiaren

historia ofiziala idazteko ere, baizik eta istorio laburren bidez Akademiaren

90 urteen berri modu arinean emateko. Kazetari lana da, ez historiagile

lana. Kontakizuna da, ez azterketa ezta txostena ere.

Euskararen akademia sortzeko asmoari buruzko lehen aipamen ezaguna Jose Paulo

Ulibarri Galindezena dela irakurriko duzu istorio horietako aurrenekoan, 1832an

adiskide bati idatzi zion eskutitzean bertsotan proposatu baitzuen “ogueta lau guizon”

behar zirela “izentau”, “euzkeraren ganean eguiteco aleguin au”. Eta gutun

hartatik abiatuta, istorioz istorioz, agiriz agiri eta argazkiz argazki, Euskaltzaindiaren

historian esanguratsuenak izan diren gertaeretan barrena, gaur egungo eraldaketa

garaira arte iritsi ahal izango da irakurlea.

Berritze prozesuaren erdian harrapatu du Euskaltzaindia bere sorreraren 90. urteurrenak,

eta eraldatze horren nondik norakoak ere jaso ditugu urteurrenaren

karietara egindako liburu honetan. Euskaltzainek beraiek hartu dute hitza horren

berri emateko, Andres Urrutia euskaltzainburuarengandik hasita. Elkarrizketa luzean

Euskararen Akademiaren gaur egungo errealitatearen azterketa egin du euskaltzainburuak,

eta etorkizunean bultzatu nahi duen ildoaren arrastoa eman, eragin

nahi dituen aldaketen zergatien azalpena emateaz gain. Zuzendaritzako

gainerako kideen iritzi laburragoek osatzen dute atal hau, hala nola Beñat Oihartzabal

euskaltzainburuordearen, Xabier Kintana idazkariaren, Jose Luis Lizundia diruzainaren,

Andoni Sagarna Iker sailburuaren eta Andres Iñigo Jagon sailburuaren

gogoetek. Euskaltzainburu izandakoen atalean, aurreko bost euskaltzainburuen

biografien aldamenean, Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohiaren lekukotza ere

jaso dugu, elkarrizketa bidez.

Gaur egungo Akademiaren argazki osoa eta zehatza nahi duenak batzordeen, egitasmoen

eta lantaldeen atalera jo behar du. Hor ikusten da Euskaltzaindia zertan

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!