26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Inazio Maria Etxaide

118

EUSKALTZAINAK

telefoniari buruzko hainbat lan idatzi eta argitaratu zituen: Apuntes sobre telefonía

(1921), Medidas eléctricas y mecánicas (1924), Comunicaciones de Guipúzcoa (1925),

Disposiciones legislativas sobre Telefonía (1926), La corriente Telefónica (1927) eta Telefonoaren

sortze eta aurrerapena (1929).

41 urtez izan zen Gipuzkoako telefono sarearen arduradun nagusi, 1949an Diputazioa

arlo horretan eskumenik gabe geratu zen arte, Compañía Telefónica Nacional-ek

sarearen jabetza eta administrazioa hartu zituenean. Amorrazioa eta nahigabe

handia eragin zion erabaki hark Etxaideri, foru eskumenen defendatzaile

sutsu baitzen. Beste zazpi urte egin zituen Diputazioan lanean, 1954an erretiroa

hartu zuen arte.

Ordurako alargunduta, Euskaltzaindiari eguneko ordu guztiak eskaintzeko moduan

zen Etxaide. Yon Etxaide semeak halaxe adierazi zuen, 1984ko azaroaren

30ean aitaren jaiotzaren mendeurrenean Euskaltzaindiak eskaini

zion omenaldian: “Gure aitarentzat Euskaltzaindia izan zen bere

zahartzaro bizitzaren betegarri, haurrak hazi, emaztea galdu eta telefonotik

ostiko polit batez —baina ostikoa beti ostiko— bota zutenez gero.

Euskaltzaindia izan zen bere atsekabe eta samintasunaren eztigarri, eta

batez ere ogi-lanaro amaituz gero, berari eskaini zizkion gelditzen zitzaizkion

kemenak oro”.

Hizkuntzalari

Ordurako dozena bat urte zeramatzan euskaltzain, eta hiru urte euskaltzainburu.

Etxaide 1942an izendatu zuten euskaltzain, Juan Carlos Guerrak utzitako hutsunea

betetzeko. Bere sarrera hitzaldiaren izenburua “Jatorrizko euskeraren azterpenaldia

(ensayo sobre el primitivo euskera)” izan zen. Akademian sartu baino askoz lehenagotik,

euskarari buruzko hainbat idazlan argitaratu zituen: Tratado de

subfijación, Prefijación y Composición en el idioma Euskaro (1911), Tratado de Sintaxis

del idioma Euskaro (1912), El verbo vascongado (1923), Sobre el origen y parentesco

del pueblo Euskaro y su idioma (1935) eta Desarrollo de las conjugaciones Euskaras Perifrásticas

y Sintéticas, respetuosas y familiares (1943).

Heriotzak eraman zuen arte ez zituen utzi Euskaltzaindian hartutako lanak eta ardurak.

1954an, erretiroa hartu berritan osasun arazo larria izan zuen: enbolia bat

zela eta, ezkerreko hanka moztu behar izan zioten. Baina onik atera zen trantze hartatik,

hurrengo urtean berriro hasi baitzen Euskaltzaindiaren batzar eta ekitaldi guztietara

joaten. Eta halaxe jarraitu zuen, 1962ko udazkenera arte. 1962ko urriaren

26an zuzendu zuen, azkenengoz, Euskaltzaindiaren batzarra. Handik hiru astera hil

zen, ohean, Ategorrieta auzoko Villa Aldatzain etxean, azaroaren 14ko goizaldean.

Inazio Maria Etxaide (1884-1962)

Euskaltzain: 1942-1962

Euskaltzainburu: 1951-1962

Idazlanetako batzuk: Tratado de subfijación, Prefijación y Composición en el idioma

Euskaro (1911), Tratado de Sintaxis del idioma Euskaro (1912), El verbo vascongado

(1923), Sobre el origen y parentesco del pueblo Euskaro y su idioma (1935),

Desarrollo de las conjugaciones Euskaras Perifrásticas y Sintéticas, respetuosas y

familiares (1943).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!