26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

INAZIO MARIA ETXAIDE

Frankismo betean

Inazio Maria Etxaide 1884. urteko abenduaren lehenean jaio zen Donostian. Resurreccion

Maria Azkue 1951ko azaroan hil ondoren hartu zuen Euskaltzaindiko

buruzagitza, eta hil arte iraun zuen karguan, 1962ko azarora arte.

Garai zailetan egokitu zitzaion Etxaideri Akademiaren buruzagitza hartzea, frankismo

bete-betean, baina hainbat urrats eraginkor eman zuen Euskaltzaindiak

Etxaideren agintaldiaren 11 urteetan. Lehenengo pausoa erakundearen araudia

berriztatzea izan zen, 1954ko abuztuaren 27an onartua. Euskera agerkaria orduan

hasi zen berriro argitaratzen —1953an zenbaki bat, eta 1956tik urtero—, gerra garaitik

mutu egon ondoren. Gainera, Etxaide buru zenean hasi zen Akademia biltzar

irekiak egiten. Bera euskaltzainburu zela egin ziren lehenengo lau biltzarrak:

Arantzazun (1956), Bilbon (1958), Eibarren (1959) eta Donostian (1961).

Bertsolaritza txapelketak antolatzen ere orduan hasi zen Euskaltzaindia: 1958tik aurrera

antolatu zituen herrialdeetako hainbat txapelketa, eta Euskal Herriko lehenengo

txapelketa nagusia (1960) eta bigarrena (1962) ere Etxaide euskaltzainburu

zenekoak dira. Eta Euskaltzaindiak gaur egun ere antolatzen dituen literatura sariketek

Etxaideren garaian dute gerra osteko hasiera: 1954an antolatu ziren lehenengo

aldiz eleberri, ipuin eta biografia sariak.

Etxaidek hogei urte egin zituen euskaltzain, eta hamar urtetik gora Euskaltzaindiko

batzarretako mahaiburu. Batzar agirien arabera, dena den, urte batzuetan formalki

euskaltzainbururik ez zuen izan Akademiak.

Azkue 1951ko azaroaren 9an hil zen. Euskaltzaindiak hurrena egin zuen batzarreko

aktan, azaroaren 30ekoan, Etxaide mahaiburu ageri da. Hurrengo urte eta erdiko

batzarretan mahaiburu agertzen jarraitzen du, baina euskaltzainburuorde gisa. Eta

1953ko apirilaren 24ko aktan ageri da, lehenengo aldiz, euskaltzainburu. Baina

1955eko otsailaren 25eko batzarrean berriro euskaltzainburuorde sinatzen du. Euskaltzainburu,

formalki, 1957ko ekainaren 28an izendatu zuten.

Kristautasuna, telefonoa eta euskara

Kristau integrista zen Etxaide, integrista militantea. Donostiako Gazteria Integristako

buruzagia izan zen 1910etik 1914ra eta, Cruz y Verdad aldizkarian artikulu

ugari argitaratzeaz gain, hainbat liburu idatzi zituen, mugimendu eta ideologia integristaz:

Sobre la organización de las Juventudes Integristas (1911), Las Juventudes Integristas

y su labor interior (1914), El espíritu cristiano y el integrismo (1917), Apuntes

razonados sobre el Programa Integrista (1923), besteak beste.

Mugimendu integristaren barruan euskal ikasketak antolatu zituen, Ramon Intzagarairekin

batera, baita antzerki talde bat osatu ere, gizonezkoekin bakarrik, integristen

legera. Afizioz musikagile ere bazenez, euskal-eres-antzegintza ere sustatu

zuen, zarzuelaren tankerako euskarazko emanaldiak, alegia: Azienda Publikoa, Manuel

Lekuonaren letra eta Etxaideren beraren musikarekin, eta San Juaneko gereziyak,

Jose Beñaranen letra eta Etxaideren musikarekin.

Industria ingeniaria zen Etxaide lanbidez. 1907an Gipuzkoako Diputazioan hasi

zen lanean Katastro Industrialaren zerbitzuan, eta urte berean hasi zen berriro

euskara ikasten, haurtzaroan jasotako hizkuntza ahaztua baitzuen ordurako.

1909an Diputazioko Industria ingeniari izendatu zuten; izendapen horren barruan

zegoen Gipuzkoako telefono-sarearen zuzendaritza ere. Hurrengo urteetan,

Euskaltzainburu izandakoak

Inazio Maria Etxaide

Euskaltzaindiaren Batzar Aretoko

koadroa

Inazio Maria Etxaide

Euskaltzaindiaren Batzar Aretoko

bustoa

117

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!