Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

ekin indarberritu egin zen Akademia: Ipar Euskal Herriko euskaltzainak berriro deitzen hasteaz gain, euskaltzain berriak izendatu zituzten, hemezortziko taldea osatu arte. Odolberrituta Euskaltzaindia lehengoa izaten hasi zenean, hain zuzen, joan zen Azkue. 1951ko azaroaren 9an hil zen, 87 urte zituenean. Musikari, idazle, folklorista… Hizkuntzalari eta euskaltzain izan ez balitz ere, euskal kulturaren arloan izen handia izango luke Azkuek: idazle, hizlari, irakasle, musikagile, folklorista… Sormen eta bilketa lan izugarria egin zuen Azkuek bere bizialdian, eta ondare paregabea utzi, hainbat alorretako ikertzaileei. Lekeition jaio zen, 1864an. Ama mundakarra zuen eta aita, Eusebio Maria Azkue poeta, lekeitiarra. Itsas-ikasketak egin zituen herrian, 14 urterekin Bilbora joan zen batxilergoa ikastera, eta ondoren Gasteiza eta Salamancara teologia eta filosofia ikastera. 1888 urtean apaiztu zen. Urte berean, Bilboko Institutuko euskara erakusteko katedrarako lehiaketa irabazi zuen, besteak beste Sabino Aranari eta Miguel Unamunori gailenduta. Bilbo hartu zuen bizileku, geroztik. Bilboko Institutuan irakasle ari zelarik, haurrentzako euskarazko ikastaldiak ere antolatu zituen, aurrena Jardines kaleko ikastetxean, eta 1896tik aurrera, Balentin Berrio-Otxoa ikastetxearen sorkuntza bultzatuta. Euskal Izkindea gramatika ez ezik, irakurgaiak, ortografia proiektuak eta euskara ikasteko metodoak sortu eta argitaratu zituen, Institutuko ikasleentzat batik bat. Garai hartan bultzatu zituen euskarazko bi aldizkari ere: aurrena Euskalzale (1897-99), eta ondoren Ibaizabal (1902-03). Literatura lanik ere idatzi eta argitaratu zuen, garai hartan eta gerora: besteak beste, Bein da betiko (1893), Tsirristadak (1899), Ardi galdua (1918) edota Latsibi (bizi zen artean argitaragabea, Euskaltzaindiak 1989an argitaratua). 1904 urtean Azkuek irakaskuntza eta Bilbo utzi zituen, aldi baterako, eta Europan ibili zen bost urtez, lehenik Tours-en (Frantzia), bi urte luzetan moldiztegian bere hiztegi nagusia argitaratzeko probak zuzentzen, eta ondoren Belgikan eta Alemanian, musika ikasketak egiten. Ordurako beste hainbat konposizio eginak zituen musikagile gisa, hala nola Vizcaytik Bizkaira (1895), Eguzkia nora (1897), Sasi eskola (1897) eta beste hainbat, eta Alemaniatik etorrita bi opera konposatu eta taularatu zituen: Ortzuri (1911) eta Urlo (1914). Opera horiek, azkenak batik bat, ez zuten batere arrakastarik izan. Musikagile ez ezik musika biltzaile ere izan zen. Hiztegia egiteko herriz herri bilketa lanean ibili zen urteetan, kantuak, ohiturak, ipuinak, herri olerkiak eta folklorearekin zerikusia zuten bestelako hamaika kontu ere bildu zituen. Cancionero Popular Vasco izan zen bilketa lan horretako emaitza nagusietakoa, 1.800etik gora kanturen bilduma erraldoia, 1922 eta 1925 artean argitaratua. Euskalerriaren Yakintza izan zen bilketa lan emankor haren beste fruitua. 1932an hasi zen urte askoan bildutako materiala atontzen, eta 1935etik 1947ra bitartean argitaratu zituen Euskaltzainburu izandakoak BARRIZTU LEITEKELA USTE IZANIK Azkueri omenaldia Bi egunetako omenaldia egin zitzaion Azkueri Bilboko Arriaga antzokian: aurreneko zatia 1956ko abenduaren 30ean eta bigarrena 1957ko urtarrilaren 6an. 1941eko apirilaren 28an egin zuen Euskaltzaindiak gerra osteko lehenengo batzarra. Hara aktan nola jaso zituen Azkueren azalpenak: “Azkue jaunak batzar onen zioa ta elburua adierazoten ditu. Diño, igaroko jazoerak, euskaltzain biren eriotzeak eta beste batzuren erbesteratzeak izan dirala-ta, Euskaltzaindiaren batzarrak eta lanak eragotzita egon direala ia bost urte oneitan, noiz ta zelan barriz birrasi zitekeazan ikusten etzala. Baina ‘Junta de Cultura de la Excelentisima Diputacion de Vizcaya’-k adierazo dautsala egoki litekeala Euskaltzaindia barriztu ta bere lanetan ekitea, orretarako berak be diruz, urtean bost mila peseta emonaz, lagunduko leukeala-ta. Orregaitik eta orretarako deitu dautsie bizi direan ta berton dagozan lenagoko euskaltzainai eta beste batzar onetara etorri direan jaunai, eurokaz ta izentau leikezan beste batzukaz Euskaltzaindia barriztu leitekela uste izanik. […] Beraz, erabagiten dabe, bein-beineko ta oraingoz, Euskaltzaindia jaun oneikaz eratua izan dedila: lengoak, Azkue, Urkijo ta Intzagarai jaunak; barriak Gerra, Zamarripa, Irigoyen eta Oleaga”. 115

116 EUSKALTZAINAK Resurreccion Maria Azkue lau liburukiak, bestela galdu egingo litzatekeen euskal folkloreari eta etnografiari buruzko bilduma aberatsa. Istripu baten ondorioz hil zen Azkue. 1951ko urriaren 22an, etxera zihoala, Nerbioi ibaira erori zen. Bizirik atera zuten uretatik baina, urak kutsatuta zeudenez, larri gaixotu eta azaroaren 9an hil zen. Resurreccion Maria Azkue (1864-1951) Euskaltzain oso: 1918-1951 Euskaltzainburu: 1919-1951 Idazlanetako batzuk: Euskal Izkidea (1891), Bein da betiko (1893), Tsirristadak (1899), Diccionario Vasco-Español-Francés (1905-06), Ardi galdua (1918), Cancionero Popular Vasco (1922-25), Morfología Vasca (1923), Gipuzkera osotua (1935), Euskalerriaren Yakintza (1935-47), Latsibi (1989).

116

EUSKALTZAINAK

Resurreccion Maria Azkue

lau liburukiak, bestela galdu egingo litzatekeen euskal folkloreari eta etnografiari

buruzko bilduma aberatsa.

Istripu baten ondorioz hil zen Azkue. 1951ko urriaren 22an, etxera zihoala, Nerbioi

ibaira erori zen. Bizirik atera zuten uretatik baina, urak kutsatuta zeudenez, larri

gaixotu eta azaroaren 9an hil zen.

Resurreccion Maria Azkue (1864-1951)

Euskaltzain oso: 1918-1951

Euskaltzainburu: 1919-1951

Idazlanetako batzuk: Euskal Izkidea (1891), Bein da betiko (1893),

Tsirristadak (1899), Diccionario Vasco-Español-Francés (1905-06),

Ardi galdua (1918), Cancionero Popular Vasco (1922-25), Morfología Vasca (1923),

Gipuzkera osotua (1935), Euskalerriaren Yakintza (1935-47), Latsibi (1989).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!