26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ekin indarberritu egin zen Akademia: Ipar Euskal Herriko euskaltzainak berriro

deitzen hasteaz gain, euskaltzain berriak izendatu zituzten, hemezortziko taldea

osatu arte.

Odolberrituta Euskaltzaindia lehengoa izaten hasi zenean, hain zuzen, joan zen Azkue.

1951ko azaroaren 9an hil zen, 87 urte zituenean.

Musikari, idazle, folklorista…

Hizkuntzalari eta euskaltzain izan ez balitz ere, euskal kulturaren arloan izen handia

izango luke Azkuek: idazle, hizlari, irakasle, musikagile, folklorista… Sormen

eta bilketa lan izugarria egin zuen Azkuek bere bizialdian, eta ondare paregabea

utzi, hainbat alorretako ikertzaileei.

Lekeition jaio zen, 1864an. Ama mundakarra zuen eta aita, Eusebio Maria Azkue

poeta, lekeitiarra. Itsas-ikasketak egin zituen herrian, 14 urterekin Bilbora joan

zen batxilergoa ikastera, eta ondoren Gasteiza eta Salamancara teologia eta filosofia

ikastera. 1888 urtean apaiztu zen.

Urte berean, Bilboko Institutuko euskara erakusteko katedrarako lehiaketa irabazi

zuen, besteak beste Sabino Aranari eta Miguel Unamunori gailenduta. Bilbo hartu

zuen bizileku, geroztik. Bilboko Institutuan irakasle ari zelarik, haurrentzako euskarazko

ikastaldiak ere antolatu zituen, aurrena Jardines kaleko ikastetxean, eta

1896tik aurrera, Balentin Berrio-Otxoa ikastetxearen sorkuntza bultzatuta. Euskal

Izkindea gramatika ez ezik, irakurgaiak, ortografia proiektuak eta euskara ikasteko

metodoak sortu eta argitaratu zituen, Institutuko ikasleentzat batik bat. Garai hartan

bultzatu zituen euskarazko bi aldizkari ere: aurrena Euskalzale (1897-99), eta ondoren

Ibaizabal (1902-03).

Literatura lanik ere idatzi eta argitaratu zuen, garai hartan eta

gerora: besteak beste, Bein da betiko (1893), Tsirristadak

(1899), Ardi galdua (1918) edota Latsibi (bizi zen artean argitaragabea,

Euskaltzaindiak 1989an argitaratua).

1904 urtean Azkuek irakaskuntza eta Bilbo utzi zituen, aldi

baterako, eta Europan ibili zen bost urtez, lehenik Tours-en

(Frantzia), bi urte luzetan moldiztegian bere hiztegi nagusia

argitaratzeko probak zuzentzen, eta ondoren Belgikan eta

Alemanian, musika ikasketak egiten. Ordurako beste hainbat

konposizio eginak zituen musikagile gisa, hala nola Vizcaytik

Bizkaira (1895), Eguzkia nora (1897), Sasi eskola (1897) eta

beste hainbat, eta Alemaniatik etorrita bi opera konposatu

eta taularatu zituen: Ortzuri (1911) eta Urlo (1914). Opera

horiek, azkenak batik bat, ez zuten batere arrakastarik izan.

Musikagile ez ezik musika biltzaile ere izan zen. Hiztegia egiteko

herriz herri bilketa lanean ibili zen urteetan, kantuak,

ohiturak, ipuinak, herri olerkiak eta folklorearekin zerikusia

zuten bestelako hamaika kontu ere bildu zituen. Cancionero

Popular Vasco izan zen bilketa lan horretako emaitza nagusietakoa,

1.800etik gora kanturen bilduma erraldoia, 1922 eta

1925 artean argitaratua.

Euskalerriaren Yakintza izan zen bilketa lan emankor haren

beste fruitua. 1932an hasi zen urte askoan bildutako materiala

atontzen, eta 1935etik 1947ra bitartean argitaratu zituen

Euskaltzainburu izandakoak

BARRIZTU LEITEKELA USTE IZANIK

Azkueri omenaldia

Bi egunetako omenaldia egin zitzaion

Azkueri Bilboko Arriaga antzokian:

aurreneko zatia 1956ko abenduaren

30ean eta bigarrena 1957ko

urtarrilaren 6an.

1941eko apirilaren 28an egin zuen Euskaltzaindiak

gerra osteko lehenengo batzarra. Hara aktan nola jaso

zituen Azkueren azalpenak:

“Azkue jaunak batzar onen zioa ta elburua adierazoten

ditu. Diño, igaroko jazoerak, euskaltzain biren eriotzeak

eta beste batzuren erbesteratzeak izan dirala-ta,

Euskaltzaindiaren batzarrak eta lanak eragotzita egon

direala ia bost urte oneitan, noiz ta zelan barriz birrasi

zitekeazan ikusten etzala. Baina ‘Junta de Cultura de la

Excelentisima Diputacion de Vizcaya’-k adierazo

dautsala egoki litekeala Euskaltzaindia barriztu ta bere

lanetan ekitea, orretarako berak be diruz, urtean bost

mila peseta emonaz, lagunduko leukeala-ta. Orregaitik

eta orretarako deitu dautsie bizi direan ta berton

dagozan lenagoko euskaltzainai eta beste batzar

onetara etorri direan jaunai, eurokaz ta izentau leikezan

beste batzukaz Euskaltzaindia barriztu leitekela uste

izanik. […] Beraz, erabagiten dabe, bein-beineko ta

oraingoz, Euskaltzaindia jaun oneikaz eratua izan

dedila: lengoak, Azkue, Urkijo ta Intzagarai jaunak;

barriak Gerra, Zamarripa, Irigoyen eta Oleaga”.

115

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!