26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

RESURRECCION MARIA AZKUE

Akademiaren arima

Resurreccion Maria Azkue izan zen Euskaltzaindiko lehenengo buruzagia. 1919an

izendatu zuten euskaltzainburu, eta kargu horretan egon zen 1951n hil zen arte.

Akademia bi aldiz jarri behar izan zuen abian Azkuek: sortu berritan, 1919tik aurrera,

eta gerrako etenaldiaren ondoren, 1941etik aurrera. Ospe handiko euskalaria

eta gaitasun ikaragarriko langilea izaki, Akademiaren arima izan zen urte horietan

guztietan Azkue.

1918an Oñatin Eusko Ikaskuntzaren sorrera batzarrean Euskaltzaindia eratzeko erabakia

hartu zutenean, erakundea abian jarriko zuten lehen lau euskaltzainak izendatu

zituzten: Arturo Campion, Julio Urkixo, Luis Eleizalde eta Resurreccion Maria

Azkue. Beste zortzi euskaltzain izendatu zituzten horiek hurrengo urteko irailean,

eta zuzendaritza 1919ko urriaren 5eko batzarrean hautatu zuten, bozketa bidez.

Bi bozketa behar izan zituzten euskaltzainburua aukeratzeko. Lehenengoan, Azkuek

5 boto izan zituen, Campionek 3, Raimundo Olabidek 2, eta Urkixok 1. Bigarren bozketan,

Azkuek 7, Campionek 3 eta Olabidek 1. Agintaldia bi urtekoa izango zela zehaztu

zuten eta, orduz geroztik, bi urtez behin egin zen bozketa, 1936ko gerraren osteko

etena salbu, eta beti Azkue aukeratu izan zuten, heriotzak eraman zuen arte.

Euskaltzainburu izendatu zutenerako, parekorik ez zuen lan itzela egina zeukan Azkuek

hizkuntzalaritzaren arloan. Lanik bikainena, 1905ean eta 1906an bi liburukitan

argitaratutako Diccionario Vasco-Español-Francés zen, luzaroan molde honetako

hiztegirik osoena eta aberatsena izan dena, mende bat geroago Orotariko

Euskal Hiztegia argitaratzea bukatu den arte.

Gramatika liburu bat ere argitaratua zuen ordurako, Euskal Izkindea (1891), Bilboko

Institutuko Euskal Katedrako ikasleentzat prestatua, baina gaztaroko “lehen alaba

eskasa” izan zen lan hori, Azkueren beraren hitzetan. Arlo honetako lan sakonagoa

eta sendoagoa, euskaltzainburu egin zituen lehen urteetan burutu zuen: Morfología

Vasca. Akademiaren batzarretan irakurri ohi zituen Azkuek Morfología Vascaren

atalak, aktetan ageri denez, eta gainerako euskaltzainen oharrak eta iritziak jaso

ondoren eman zuen argitara, 1923an.

Gipuzkera osotuaren alde

Euskararen batasunaren premia hasiera-hasieratik izan zuten hizpide euskaltzainek.

1921eko apirilaren 26ko batzarrean, esate baterako, “Euskeraren batasunaz” txostena

irakurri zuen Azkuek. Txosten hartan, Bilbon, Donostian, Lekarozen eta Haz-

Euskaltzainburu izandakoak

Resurreccion Maria Azkue

Euskaltzaindiaren Batzar Aretoko

koadroa

113

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!