Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Zaharrak berri: Euskaltzaindiak, ekinean jarraitu Lehen so batez liburu honetara hurreratzen den irakurleak berebiziko tentazioa izan dezake, letren eta irudien artean iragan hutsa soil-soilik ikusteko. Badira orrialde hauetan halakoak. Badira, bestalde ere, osterantzeko ahaleginak, Euskaltzaindia zer izan den, zer den eta zer izan daitekeen egoki azaltzeko eta gizarteratzeko. Hasiera-hasieratik eman zitzaion enkargua Joan Mari Torrealdairi “bere” liburua egin zezan, eta honek Imanol Murua nahi zuen berarekin. Liburu hau, hortaz, ez da Euskaltzaindiaren liburu ofiziala, ezpada bi kazetari euskaldunek, Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Muruak, Euskaltzaindiari buruz eskaintzen diguten ikuspegia, erakundeak laurogeita hamar urte betetzen dituenean. Kazetari saiatu eta trebeak izanik, eta halako lanetan eskarmentu handikoak gainera, begi-bistakoak dira lan honen barruan batera erabili behar izan dituzten metodologia eta teknikak. Hartara, historia gorabehera, hamaika istorio kontatu dizkigute haiek, erakunde handiaren izenetik hasi eta barne ibilbidearen magalera joan arte. Iragana ez ezik, oraina ere izan dute esku artean egileek, eta hortxe islatu dute, bizibizirik, aldaketa- eta eraberritze-garaian dagoen akademia. Aurpegi berriak nabarmenduko ditu irakurleak, egitasmo berriak ere bai, eta, zer esanik ez, gogo bizia, erakundeak egin asmo dituen proiektuak gauzatzeko. Testu laburrak, dokumentu ugari, irudi-tartekatze egokiak, batzordez batzorde eta egitasmoz egitasmo taxutuak eta xehatuak... Horra hor Euskararen Akademiaren egitura, laurogeita hamar urteko ibilbidea erakusten duena. Ibilbide horretan ere, argi-ilunak eta on-gaitzak, giza erakunde orori dagozkion bezalaxe. Gizakien fruitua izanik, horra Euskaltzaindiaren bestelako aberastasuna, urte luzeen ostean ondua eta mamitua. Horra euskaltzainak, osoak, ohorezkoak eta urgazleak. Horra Euskaltzaindiaren langileak, zeregin isil askoren ondorioz Euskaltzaindiaren bizimodua eta egunerokotasuna bermatzen dituztenak. Egitura, pertsonak, eta, esan dezadan bidenabar, baliabide teknikoak eta materialak, horiek ezinbestekoak baitira egun Euskararen Akademiak egin behar duen lana burutzeko, hots, Iker eta Jagon sailetan sakontzeko, eta, aldi berean, euskararen goi mailako ikerketa eta gizarteratze-lana bideratzeko. Ez da Euskaltzaindia horretan bakarra. Ezta ere oso desberdin, inguruan diren hizkuntzen akademiei buruz ere berri ematen baita orrialde horietan. 9

10 Hala egin du Euskaltzaindiak laurogeita hamar urte hauetan. Horren lekukotza ere nonahi utzi du, egun errealitate bizi diren ekimenetatik hainbatetan: AEK, bertsolaritza, UEU, ikastolak... Badira biografia baten kate-begiak, hemen egoki jasoak. Hala egin nahi du aurrerantzean ere. Horren erakusle ere bada liburu hau, itxia baino, gonbit irekia baita, modu gozo eta adierazgarri batean erakutsi nahi dituena aspaldiko erakunde baten izaera eta egitateak, asmo eta esperantzak. Aspaldiko erakundea esan dut; ez, ordea, zahartutakoa edota ahitua. Izatez, gazteturik eta eraberriturik dator oraingoan Euskaltzaindia, eta halaxe jarraitu nahi du, euskalgintzarekin elkarlanean, eta euskaldunoi eta euskaltzaleei eskertuta, laurogeita hamar urte hauetan eman dioten/diguzuen laguntza eta begirunearengatik. Zalantzarik ez izan: liburu honetan duzue horren frogarik agerikoena; Euskaltzaindiak bere horretan dirau, konbentzituta modu horretan egiten diela euskarari eta euskal kulturari zerbitzurik behinena. Andres Urrutia euskaltzainburua

10

Hala egin du Euskaltzaindiak laurogeita hamar urte hauetan. Horren lekukotza ere

nonahi utzi du, egun errealitate bizi diren ekimenetatik hainbatetan: AEK, bertsolaritza,

UEU, ikastolak... Badira biografia baten kate-begiak, hemen egoki jasoak.

Hala egin nahi du aurrerantzean ere. Horren erakusle ere bada liburu hau, itxia

baino, gonbit irekia baita, modu gozo eta adierazgarri batean erakutsi nahi dituena

aspaldiko erakunde baten izaera eta egitateak, asmo eta esperantzak.

Aspaldiko erakundea esan dut; ez, ordea, zahartutakoa edota ahitua. Izatez, gazteturik

eta eraberriturik dator oraingoan Euskaltzaindia, eta halaxe jarraitu nahi du,

euskalgintzarekin elkarlanean, eta euskaldunoi eta euskaltzaleei eskertuta, laurogeita

hamar urte hauetan eman dioten/diguzuen laguntza eta begirunearengatik.

Zalantzarik ez izan: liburu honetan duzue horren frogarik agerikoena; Euskaltzaindiak

bere horretan dirau, konbentzituta modu horretan egiten diela euskarari

eta euskal kulturari zerbitzurik behinena.

Andres Urrutia

euskaltzainburua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!