Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskaltzaindiak lege aitorpen osoa du Hego Euskal Herrian, baina Frantzian onura publikoko erakundea da. Zer neurritaraino asetzen du Euskaltzaindia aitorpen horrek? Euskaltzaindia Frantzian aitortua izan da, berrikitan, orain dela urtebete Euskararen Erakunde Publikoarekin sinatu duen hitzarmenaren bitartez. Hona etorri ziren prefeta eta abar. Orain, Euskaltzaindia aitortua izango dela Frantzian hemen aitortua den moduan? Horretarako urte batzuk pasatuko dira, Frantziako mentalitatea oso ezberdina baita. Irabazi asmorik gabeko elkarteen estatusa dugu. Ofiziala ez bada, nahiko harreman sendoa dugu Euskararen Erakunde Publikoarekin. Nahiko genuke beste ofizialtasun bat eskuratu, baina nahiko genuke ere euskara ofiziala izatea Iparraldean, eta horretarako adierazpenak egin ditugu behin baino gehiagotan. Harreman gorabeheratsuak izan ditu Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuarekin. Orain zer moduz? Harremanak ondo daude, egonkortuta, badago elkarrekiko errespetua, joko zelaia markatua dago. Komeniko litzateke hitzarmen horretan aurrerapauso batzuk ematea, eta beharbada komeniko litzateke Nafarroako euskalgintzako eragile kulturalak horretan ere inplikatzea. Ez da izango bide erraza, Nafarroan dauden ezaugarriak kontuan hartuta, baina egin beharra dago. Euskaltzaindiak hor bitartekaritza eta arartekotasun lana egin behar du. Eusko Jaurlaritzan aldaketa garrantzitsua gertatu berri da, Patxi Lopezek lehendakaritza hartzearekin. Eragin diezaioke ezertan Euskaltzaindiari? Egokitu beharko du Euskaltzaindiak egoera berrira? Pertsonen izateko erak eta tenoreak beti ezberdinak izaten dira. Beraz, pertsona ezberdinak ditugu aurrean eta pertsona ezberdinekin hitz egin beharko dugu. Euskaltzaindiak bere konpromisoei eutsiko die, pentsatzen dut gobernu berriak ere gauza bera egingo duela. Euskara gure gizarte honetan balio bat da. Ez dut espero inongo kontrako politikarik. Hizkuntzaren normatibizazioa izan da Euskaltzaindiaren lanaren ardatza sortu zenetik eta, bereziki, Arantzazuko Biltzarretik. Lan horietan aurrera egin duen Aro berria Hitzarmena herri erakundeekin Euskaltzaindiak 2005eko urriaren 7an hitzarmen berria sinatu zuen Eusko Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundiekin. EITBrekin hitzarmena Euskaltzaindiak eta EITBk lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2007ko urtarrilaren 23an. ELKARLANA “Euskaltzaindiak jakin egin behar du botere publikoekin batera lanean aritzen eta, aldi berean, euskalgintzan dabilen jendearekin” 101

102 HISTORIAN EKTrekin hitzarmena Euskaltzaindiak eta Euskarazko Komunikazio Taldeak lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2008ko urriaren 31n. ARAUGINTZA “Euskaltzaindia eskertuta dago: eman dituen orientabideak, kritikak kritika, ondo hartzen ditu gizarteak” eta egingo duen neurrian, Akademiak etorkizunean beste lehentasun batzuk izango dituela uste duzu? Beste akademia eredu bat izango da? Lan hori oraindik bukatu gabe dago. Eta ez dago bukatzear. Normatibizazio lana ez da sekula santan amaitzen. Beste gauza bat da erritmoa zer nolakoa den. 1968an behar-beharrezkoa zen normatibizazio lana egitea. Modu beharbada gogor batean beharrezkoa zen arau berria ateratzea eta gureratzea. Marko hori badugu, normatibizazioak joko zelaia ematen digu. Euskaldunok badakigu joko zelai horren barruan jokatu ahal dugula. Baina, jakina, joko zelai horretan badira batzuk aurrean jokatzen dutenak eta beste batzuk atzean jokatzen dutenak. Batzuek, esaterako, lege gotorren itzulpenak egingo ditugu, beste batzuek olerkiak egingo dituzte, beste batzuek testu esperimentalak, eta beste batzuek irakaskuntzaren testuak… Euskaltzaindiak egingo balu araukeria, besterik gabe araua-araua… alferrik jokatuko luke. Euskaltzaindiak markoa eman behar du, joko zelaia zehazten jarraitu behar du. Euskaltzaindiaren irizpideek, oro har, harrera ona dutela uste duzu? Euskaltzaindiak nahiko harrera ona izan du. Jendeak arauak eta gomendioak bete izan ditu. Oso zabal eta oso abegikor jokatu du gizarteak Euskaltzaindiarekin. Euskaltzaindia eskertuta dago: eman dituen orientabideak, kritikak kritika, ondo hartzen ditu gizarteak. Beste batzuek esango dute: ez, orain grafia ez da errespetatzen, gazteen euskalkikeria hor dago… Baina hori belaunaldiaren arazoa da askoz gehiago, hizkuntzaren normatibizazioaren arazoa baino.

102

HISTORIAN

EKTrekin hitzarmena

Euskaltzaindiak eta Euskarazko

Komunikazio Taldeak lankidetza

hitzarmena sinatu zuten 2008ko

urriaren 31n.

ARAUGINTZA

“Euskaltzaindia eskertuta dago:

eman dituen orientabideak,

kritikak kritika, ondo hartzen ditu

gizarteak”

eta egingo duen neurrian, Akademiak etorkizunean

beste lehentasun batzuk izango dituela uste duzu? Beste

akademia eredu bat izango da?

Lan hori oraindik bukatu gabe dago. Eta ez dago bukatzear.

Normatibizazio lana ez da sekula santan amaitzen.

Beste gauza bat da erritmoa zer nolakoa den. 1968an behar-beharrezkoa

zen normatibizazio lana egitea. Modu

beharbada gogor batean beharrezkoa zen arau berria ateratzea

eta gureratzea. Marko hori badugu, normatibizazioak

joko zelaia ematen digu. Euskaldunok badakigu

joko zelai horren barruan jokatu ahal dugula. Baina, jakina,

joko zelai horretan badira batzuk aurrean jokatzen

dutenak eta beste batzuk atzean jokatzen dutenak. Batzuek,

esaterako, lege gotorren itzulpenak egingo ditugu,

beste batzuek olerkiak egingo dituzte, beste batzuek testu esperimentalak, eta beste

batzuek irakaskuntzaren testuak… Euskaltzaindiak egingo balu araukeria, besterik

gabe araua-araua… alferrik jokatuko luke. Euskaltzaindiak markoa eman behar

du, joko zelaia zehazten jarraitu behar du.

Euskaltzaindiaren irizpideek, oro har, harrera ona dutela uste duzu?

Euskaltzaindiak nahiko harrera ona izan du. Jendeak arauak eta gomendioak bete

izan ditu. Oso zabal eta oso abegikor jokatu du gizarteak Euskaltzaindiarekin. Euskaltzaindia

eskertuta dago: eman dituen orientabideak, kritikak kritika, ondo hartzen

ditu gizarteak. Beste batzuek esango dute: ez, orain grafia ez da errespetatzen,

gazteen euskalkikeria hor dago… Baina hori belaunaldiaren arazoa da askoz gehiago,

hizkuntzaren normatibizazioaren arazoa baino.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!