26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

SUSTAPENA

100

HISTORIAN

“Euskaltzaindiak hizkuntza

politikaren ardura ez du, baina

hizkuntza politika horretan

lagungarri izan daiteke”

Nafarroako Unibertsitatean

Iruñean, Nafarroako

Unibertsitatearen Udako Ikastaroan

Andres Urrutiak parte hartu zuen

2005eko ekainaren 28an.

paketak, biltzarrak edo mintegiak antolatuz, esperientziak trukatzeko eta esperientzia

horiek gizarteari transmititzeko. Egingarri da hori. Zerbait egin dugu,

baina hori indartu egin behar da. Gure artean harremanak baditugu, eta onak,

baina harreman horiek gauzatu egin behar dira beste modu batez. Beste ardatza Europa

mailakoa da: egoera berean gauden hizkuntzen akademien artean, edo parekide

izan daitezkeen erakundeen artean, harremanak egitea. Oraindik lantzeko

dago.

Zure hirugarren helburua Euskaltzaindiaren finantziazioa sendotzea eta egonkortzea

zen. Zertan da hori?

Euskaltzaindiak bost diru iturri ditu: Eusko Jaurlaritzarekin eta hiru foru aldundiekin

dugun hitzarmen markoarekin Euskaltzaindiaren aurrekontu orokorra bermatzen

da, eta egitasmoen zati handi esanguratsu bat; bigarren multzoan, Madriletik

etortzen diren diru-laguntza orokorrak daude; hirugarrenean, proiektu zehatz

batzuetarako eta proiektu orokorretarako Nafarroako Gobernuak ematen dituenak;

laugarrenean, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikotik datozenak; eta

bosgarrenean, gure salmentak, pertsona partikularren ekarpenak, udalenak, pertsona

juridiko batzuenak…

Eskema horretan, garrantzitsuena da Eusko Jaurlaritzarekin eta diputazioekin egindako

finantziazio hitzarmena. Horren barruan komeniko litzateke hitzarmen arrunt

batetik kontratu programa batera joatea. Kontratu programa horrek helburu jakin

batzuk baditu, eta helburu jakin horien arabera jokatuko litzateke.

Une honetan baldintza ekonomiko egokietan ari da Euskaltzaindia?

Bai, baina hobetu daiteke, ez horrenbeste diruaren ikuspegitik, ez bada antolakuntzaren

eta egituratzearen ikuspegitik. Zuzendaritzak asmoa dauka ikerkuntza

proiektuak bilduko dituen ikertegiak bultzatzeko, lurraldez lurralde. Horrek ahalegin

bat eskatzen du instalazioen ikuspegitik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!