Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-IlI

3.1. Bestela I Bertzenaz

Formaz eta sortzez, aditzondo ditugu bi lokailu hauek. Ik:usten ahal denez,

beste eta ·Ia modu atzizkiaz osaturikoa da bestela ("bestelan", "bertzela") eta

bertze-ren forma gehi "-n" eta kasu instrumentalaren marka, bertzenaz

("bestenaz").

Formaz ezezik, balioaz ere aditzondo izan daiteke bestela eta,

horrelakoetan, perpausaren barruan zuzenean aditzari lotua doa. "Beste modu

batera" esan nahi du, hain zuzen, ondoko adibide hauetan ikus daitekeenez:

(3) bestela ezin badut, oinez joango naiz

(4) ariketa hori bestela egin behar duzu

Beste batzutan, ordea, esapide-Iokailu bilakatzen zaigu, beste hainbat

aditzondo bezala. Eta, orduan, inguratzen duten perpauseko aditz sintagmatik

eta gainerako elementuetatik aparte doa, normalean horietarik eten batek -idatzia

denean, komak- bereizten duelarik.

Bertzenaz berriz, lokailu lexikalizatu bezala bakarrik erabiltzen da

lapurteraz.

Lokailu diren aldetik, bi egiteko bete ditzakete hitzok:

a.- Gehienetan, aurreko perpausaren aditzari dagokion balizko esanahia

dute, beti ere halako baldintza bat 000 dagoela ezkutuan seinalatuz. Ronela:

(5) eguzkia bada, hondartzarajoango gara Bestela, etxean geldituko gara

(6) haurrek hamarretako joan behar dute ohera. Bestela, oso nekaturik jeikitzen dira

biharamonean

Adibide horietan ikusten denez, bestela lokailua perpaus oso baten

laburduratzat har genezake: "bestela gertatuko balitz", "eguzkirik ez bada",

"hamarrak ondoren joaten badira", e.a. Beste modu batera esanda: "aurreko

perpausak esaten duena betetzen ez bada" esapidearen laburdura litzateke,

alegia. Euskalliteraturan oso arrunta da erabilera hau eta idazleen artean behin

eta berriz aurkitzen da:

80