26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

Bi hauen parekoa dugu, geroago ikusiko dugun moduan, bederen

lokailua ere eta behintzat bezalaxe erabil daiteke, nahiz, literaturan ikusten

denez, ezezko perpausetan maizago ageri diren beste bi lokailuak:

(260) Koldo eta Miren bederen etorriko dira

(261) Koldo eta Miren bederen ez dira etorriko

Zemahi gisaz, honek ez du adierazi nahi behintzat eta bederen berdin

berdinak diren. Bi lokailu hauek alor semantiko diferenteak dituzte, eremu

handi eta zabal batean (handienean) bat egiten duten arren: bederen lokailuak

badu besteak ez duen baldintzazko kutsua. Beherago itzuliko gara puntu

honetara.

2.5.6. Bestelako erabilerak

Behintzat lokailuak baditu beste bi erabilera aipagarri: harridurazko

zenbait perpausetan ageri zaigunean eta "lehenik" edo horrelako zerbait

adierazi nahi duenean. Jakina; lokailu hau perpaus arrunt guztietan aurkituko

dugu (adierazpen perpausetan, baldintzazkoaten, aginte perpausetan, e.a.).

Zemahi gisaz, badira literaturan harridurazko perpaus berezi batzu:

70

(262) yasoko dabe deabruak, ta ondatoko dabe beingo-beingo baten infemoko sugarretan.

O zori-gogorreko bekatuak beintzat! (p.A. Afiibarro, Escu-liburua

2,37)

(263) Zu zara ene odola eta ene gauza guztien ganetiko gauzea. O odol estimagarria

beintzat! (p.A. Afiibarro, Escu-liburua 2, 120)

(264) Inaziok, Santa Teresak, San Yoan Kolunbanok, beste milla ta milla askogaz

batera, egiaztoko dabe nik difiodan gauza au. Bai beintzat, liburu santuak dira

zeruko su ederra biotzean biztuteko su-arri ta kaltzeru alawkoak; dira su ori azi

ta eokiteko su-garria (J.A. Uriarte, Dialogues basques, 22)

(265) Orra emen zelan mundoko gauzarik balijotsuenak zor jakezan aberetxu batzubei.

Bai beintzat. Nok esango leoke erregeen ta erregii'len apaindurijak onei zor

jakezala?

(266) -Jakin baneutsan nor zan, beragaz neu batu? Ez behintzat, bai lenago mutill

zar igartu (p. Arrese Beitia, Ama euskeriaren [iburu kantaria, 273)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!