26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Emendiozkoak

Hor ulertzen dugu, gure presupozioa da, aprobatua baino gehiago ere atera

daitekeela, bestela ez bailuke zentzurik perpaus horrek. Ikus dezagun beste

honako hau:

(254) Matrikula behintzat aterako du

Egoera arrunt batean ulertezina litzateke perpaus hori. Jo dezagun, ordea,

ikasketak bukatu berri dutenen altean aukeratzen ditugula hoberenak eta haien

artean banatu nahi ditugula sariak. Eta sari horiek bi direla: "Ikasketen Sari

Berezia" (hoberenentzat) eta "Matrikula", besterik gabe (bigarren gelditzen

direnentzat). Orduan, testuinguru horretan (matrikula baino sari hoberik

onartzen dugulako presuposizioan), goiko esaldi hori zuzen legoke. Ez

dezagun ahaztu, norbait edozein azterketatara aurkezten denean zero

behintzat seguro daukala. Ber gauza suertatuko zaigu bestela ere:

(255) Everest behintzat igoko du

Guretako, seguraski ere, normalean Anbototik 000 Gorramenditik pasatzen

ez garenondako, ez du ez, perpaus horrek zentzu gehiegirik. Hala ere, gu izan

beharrean Himalaia aldera abiatu den mendizale batek esaten baldin badigu, eta

mendizale horren asmoa baldin bada Everest-ekin batera Lothse eta Annapürna

ere igotea, orduan, eta orduan bakarrik, perpausa bere tokian egongo litzateke.

2.5.5. Behintzat eta honen kideak

Behintzat, ordea, ez da euskalki guztietan ezaguna eta lokailu honen

lekuan zenbait euskalkitan segurik da erabiltzen dena, horrela bereizten

direlarik mendebaleko (behintzat) eta ekialdeko (segurik) euskalkiak.

Hortaz, goiko adibide horietan berdin berdin erabil daitezke bi lokailuak, bata

zein bestea, pare parekoak direlako:

(256) Koldo eta Miren behintzat etorriko dira

(257) Koldo eta Miren behintzat ez dira etorriko

(258) Koldo eta Miren segurik etorriko dira

(259) Koldo eta Miren segurik ez dira etorriko

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!