Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskal Grwnatika. Lehen Urratsak-ill Adibide guzti hauetan, behintzat-en ezkerrekoaldean ageri dena mintzagaia den arren, galdegaia gauza anitz izan daiteke: 'txit harrera ona' eta 'ondo'. 2.5.3. Zenbatasuna Oso arrunta da behintzat lokailua zenbatasuna adierazteko erabi1tzen ditugun aditzondo eta zenbatzaileen inguruan agertzea: (249) Oek nai ta ez bezala izango dituzte, geienez beintzat, tentazio ta eragozgarri andiak, ala infemuko etsaien aldetik, nola mundukoenetatik (J.A. Moguel, Confesioe ta comunioco eracasteac, 235) (250) Zazpigarrena, prestaera ederrarekin artzen duanaren biotzean ixurtzea, askotan beintzat, bere gozotasun miragarriak, animako pakea, eta atsegin-kontentu garbiak (J.B. Aguirre, Eracusaldiac 1, 398) (251) Garatz 000 negozio andiak erabilli dabezan giwnak, ola-jaunak, lantegi-jabeak, askok beintzat, aldi laburrean irabazi gizen-gizenak egin ebezan; aberats andi, aberats okitu egin ziran, eta onelan lurreko ondasunik geienak esku gitxitan bato (J. Eguzkitza, Gizarte-Auzia, 24) (252) Bai, amar... 000 asko beintzat, ardi, beor moxal ta otso danak nastean, batabestearen atzetik leiaz, garo salletan aurrera itxuturik, otarietan barruna zarrapaztaka,... (D. de Aguirre, Garoa, 157) Esan dezagun laburtzeko, bada, behintzat lokailua pareka daitekeela batzutan segurik-ekin eta bederen-ekin ere: adibide horietan OOozein lokailu jar daiteke. Dena dela, azkeneko honek baditu 'behintzat'-ek biltzen ez dituen esanahiak. 2.5.4. Presuposizioa Lokailu hauen erabilerak, beti bezala, zerikusi handia du hiztunaren eta entzulearen presuposizioekin. Esaldi bera gerta liteke onargarri 000 ulertezina, hiztunaren presuposizioa ere aldatzen denean. Horrela, jo dezagun ondoko hau: 68 (253) Aprobatu bat behintzat aterako du

2. Emendiozkoak Hor ulertzen dugu, gure presupozioa da, aprobatua baino gehiago ere atera daitekeela, bestela ez bailuke zentzurik perpaus horrek. Ikus dezagun beste honako hau: (254) Matrikula behintzat aterako du Egoera arrunt batean ulertezina litzateke perpaus hori. Jo dezagun, ordea, ikasketak bukatu berri dutenen altean aukeratzen ditugula hoberenak eta haien artean banatu nahi ditugula sariak. Eta sari horiek bi direla: "Ikasketen Sari Berezia" (hoberenentzat) eta "Matrikula", besterik gabe (bigarren gelditzen direnentzat). Orduan, testuinguru horretan (matrikula baino sari hoberik onartzen dugulako presuposizioan), goiko esaldi hori zuzen legoke. Ez dezagun ahaztu, norbait edozein azterketatara aurkezten denean zero behintzat seguro daukala. Ber gauza suertatuko zaigu bestela ere: (255) Everest behintzat igoko du Guretako, seguraski ere, normalean Anbototik 000 Gorramenditik pasatzen ez garenondako, ez du ez, perpaus horrek zentzu gehiegirik. Hala ere, gu izan beharrean Himalaia aldera abiatu den mendizale batek esaten baldin badigu, eta mendizale horren asmoa baldin bada Everest-ekin batera Lothse eta Annapürna ere igotea, orduan, eta orduan bakarrik, perpausa bere tokian egongo litzateke. 2.5.5. Behintzat eta honen kideak Behintzat, ordea, ez da euskalki guztietan ezaguna eta lokailu honen lekuan zenbait euskalkitan segurik da erabiltzen dena, horrela bereizten direlarik mendebaleko (behintzat) eta ekialdeko (segurik) euskalkiak. Hortaz, goiko adibide horietan berdin berdin erabil daitezke bi lokailuak, bata zein bestea, pare parekoak direlako: (256) Koldo eta Miren behintzat etorriko dira (257) Koldo eta Miren behintzat ez dira etorriko (258) Koldo eta Miren segurik etorriko dira (259) Koldo eta Miren segurik ez dira etorriko 69

Euskal Grwnatika. Lehen Urratsak-ill

Adibide guzti hauetan, behintzat-en ezkerrekoaldean ageri dena

mintzagaia den arren, galdegaia gauza anitz izan daiteke: 'txit harrera ona' eta

'ondo'.

2.5.3. Zenbatasuna

Oso arrunta da behintzat lokailua zenbatasuna adierazteko erabi1tzen

ditugun aditzondo eta zenbatzaileen inguruan agertzea:

(249) Oek nai ta ez bezala izango dituzte, geienez beintzat, tentazio ta eragozgarri

andiak, ala infemuko etsaien aldetik, nola mundukoenetatik (J.A. Moguel,

Confesioe ta comunioco eracasteac, 235)

(250) Zazpigarrena, prestaera ederrarekin artzen duanaren biotzean ixurtzea, askotan

beintzat, bere gozotasun miragarriak, animako pakea, eta atsegin-kontentu

garbiak (J.B. Aguirre, Eracusaldiac 1, 398)

(251) Garatz 000 negozio andiak erabilli dabezan giwnak, ola-jaunak, lantegi-jabeak,

askok beintzat, aldi laburrean irabazi gizen-gizenak egin ebezan; aberats

andi, aberats okitu egin ziran, eta onelan lurreko ondasunik geienak esku

gitxitan bato (J. Eguzkitza, Gizarte-Auzia, 24)

(252) Bai, amar... 000 asko beintzat, ardi, beor moxal ta otso danak nastean,

batabestearen atzetik leiaz, garo salletan aurrera itxuturik, otarietan barruna

zarrapaztaka,... (D. de Aguirre, Garoa, 157)

Esan dezagun laburtzeko, bada, behintzat lokailua pareka daitekeela

batzutan segurik-ekin eta bederen-ekin ere: adibide horietan OOozein lokailu

jar daiteke. Dena dela, azkeneko honek baditu 'behintzat'-ek biltzen ez dituen

esanahiak.

2.5.4. Presuposizioa

Lokailu hauen erabilerak, beti bezala, zerikusi handia du hiztunaren eta

entzulearen presuposizioekin. Esaldi bera gerta liteke onargarri 000 ulertezina,

hiztunaren presuposizioa ere aldatzen denean. Horrela, jo dezagun ondoko

hau:

68

(253) Aprobatu bat behintzat aterako du

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!