Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-IlI (157) Eskuaraz mintza, eta bertzalde ikas eskuara (J. Hiriart-Urruty, Mintzaira. Aurpegia. Gizon, 218) (158) Garbia ez balinbada, nola atrebitzen zare predikatzerat? -Iftaziok ez du ihardesten. -Eta bertzalde, nondik du zure lagunak planta gabeko arropa hori? (p. Laphitz, Bi saindu hescualdunen bizia, 95) (159) Hala hala da, eta lana ere bururatuxea dugu, ene ustez. -Bai, eta bertzalde, gauerdik ez ginduzke bidean atxeman behar (J. Barbier, Supazter chokoan, 121) Esan dezagun, azkenik, baina juntagailu eta berriz lokailuarekin ere ikusten dela zenbaitetan. Zenbaitetan ere-rekin ere: (160) Bai orixe! Bestaldetik, berriz, naiko eskasak ziran lenago ere gariak-eta, etzetorren andik galkuntza aundirik (T. Agirre, Uztaro, 132) (161) Aren esanetara zeuden Bafieztar guziak. Bestaldetik, berriz, zefiek baretu Guraiatarren aldekoak? (N. Etxaniz, Euskal antzerkiak. Kontu-kontari, 58) (162) Gu ez gira Platon bezain fida gure sortzezko jiteari: beldur gira bekatuak gure begia itsu edo goibel, mundu huntan gireno. Bainao, bertzalde, biziki ausartago gira girixtinoak (J. Zaitegi, Platon'eneko atarían, 919) (163) Erakutsi dugu jadanik hori gezurra dela... Baioao, bestalde, nungo teologiak dauku buman sararazi sakramentu baten hartzeko gizonak behar duela, lehenik, eta bere baitarik grazia horren gai bilakatu? (p. Narbaitz , San Frantses Jatsukoa, 175) (164) Animalien erregeak zilhoan eri zauntzanak bere azpíko guzieri ordena zaien igorri: arraza ziren guziek, adardun, adargabeek, bidal zetzaten gorthera monarka bisitatzera, deputatu hautatuak; zauzkala segurthatuak berak, baita are segidak, lehoifi hitzaren azpian; aurkituren zutela han karifio eta begitarte: segurantza ere bertzalde hortz eta atzaparren kontra: ez baitzen hau gauza alferra (L. Goyhetehe, Fableac edo aleguiac, 122) Euskara mintzatuan 'gainera' eta 'bertzalde' biak batera ere usu aurkitzen ditugu: 56 (165) Hori oso gizon aberatsa da. Gainera bertzalde erranen dizuet, zuen jakineko, hemengo auzapeza dela

2.4. Halaber (orobat, berebat) 2. Emendiozkoak 2.4.1. Azkuek bere hiztegian sartu zuenetík hartu du hedadura jatorriz ekialdeko euskalkietakoa zen lokailu honek: euskalliteratura ikustea aski da konturatzeko batez ere lapurteraz izan dela erabilia hasiera hasieratik, mendebalean ia ia agertzen ez delarik historian zehar. Egungo euskara idatzian, ordea, oso erabilia da. Fonnari begiratuz badirudi "hala" adizlagun modalak eta "ber" morfemak ("berriz", "berrehun", "berregin", "bera", "berau", eta horrelako hitzetan ageri den partikula berak alegia) osatzen dutela. Ez da harritzekoa, honaz, halaber lokailua emendiozkoa izatea, aurreko perpausean esandakoari zeozer gehiago gaineratzeko erabiltzen baitugu. Nolabaitere itzultzekotan "gauza bera", "gisa berean", "modu berean" edo horrelako zerbait esan na4i luke honek: (166) Zorakeria da bizitza luzea desiratzea; zorakeria da halaber etorkizuneko bizitzaz ezoroitzea Kontura gaitezen perpaus honetan ederki ordezka daitekeela ere lokailuaz: (167) Zorakeria da bizitza luzea desiratzea; zorakeria da ere etorkizuneko bizitzaz ez oroitzea (l68) Zorakeria da bizitza luzea desiratzea; zorakeria da etorkizuneko bizitzaz oroitzea ere Esan bezala, perpaus hori honela interpretatzen dugu: (l69) Zorakeria da bizitza luzea desiratzea; gauza bera etorkizuneko bizitzaz ez oroitzea Alegia, zorakeria batí ("bizítza luzea desiratzea"-ri) beste zorakeria bat gaineratzen diogu ("etorkizuneko bizitzaz ez oroitzea"). Horregatik esan dugu lokailu honek zuzenean eransten diola beste zerbait aldez aurretik esandakoari. 2.4.2. Lokailu hau lotura ezartzen dion perpausaren hasieran joaten ahal da: (170) Ezkurretik ezagun da haritz larraiftekoa, bere fruiturik sagarra, bai beretik fikoa. Halaber da ezagutzen beretik herioa, ezen lastimagarria uzten du hatz ondoa (J. Eteheberri (Ziburukoa), Manual Devotionezcoa, 43) 57

2.4. Halaber (orobat, berebat)

2. Emendiozkoak

2.4.1. Azkuek bere hiztegian sartu zuenetík hartu du hedadura jatorriz

ekialdeko euskalkietakoa zen lokailu honek: euskalliteratura ikustea aski da

konturatzeko batez ere lapurteraz izan dela erabilia hasiera hasieratik,

mendebalean ia ia agertzen ez delarik historian zehar. Egungo euskara idatzian,

ordea, oso erabilia da. Fonnari begiratuz badirudi "hala" adizlagun modalak

eta "ber" morfemak ("berriz", "berrehun", "berregin", "bera", "berau", eta

horrelako hitzetan ageri den partikula berak alegia) osatzen dutela. Ez da

harritzekoa, honaz, halaber lokailua emendiozkoa izatea, aurreko perpausean

esandakoari zeozer gehiago gaineratzeko erabiltzen baitugu. Nolabaitere

itzultzekotan "gauza bera", "gisa berean", "modu berean" edo horrelako

zerbait esan na4i luke honek:

(166) Zorakeria da bizitza luzea desiratzea; zorakeria da halaber etorkizuneko bizitzaz

ezoroitzea

Kontura gaitezen perpaus honetan ederki ordezka daitekeela ere lokailuaz:

(167) Zorakeria da bizitza luzea desiratzea; zorakeria da ere etorkizuneko bizitzaz ez

oroitzea

(l68) Zorakeria da bizitza luzea desiratzea; zorakeria da etorkizuneko bizitzaz oroitzea

ere

Esan bezala, perpaus hori honela interpretatzen dugu:

(l69) Zorakeria da bizitza luzea desiratzea; gauza bera etorkizuneko bizitzaz ez

oroitzea

Alegia, zorakeria batí ("bizítza luzea desiratzea"-ri) beste zorakeria bat

gaineratzen diogu ("etorkizuneko bizitzaz ez oroitzea"). Horregatik esan dugu

lokailu honek zuzenean eransten diola beste zerbait aldez aurretik esandakoari.

2.4.2. Lokailu hau lotura ezartzen dion perpausaren hasieran joaten ahal

da:

(170) Ezkurretik ezagun da haritz larraiftekoa, bere fruiturik sagarra, bai beretik fikoa.

Halaber da ezagutzen beretik herioa, ezen lastimagarria uzten du hatz ondoa (J.

Eteheberri (Ziburukoa), Manual Devotionezcoa, 43)

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!