Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

(138) Eurla da. Haizea. gainera. Beraz, ez dago mendirajoaterik

(139) Jakin behar da, gainera, hori egia dela

2.3.2. Lekuari dagokionez, lokailu hau ia ia nonahi agertzen ahal zaigu:

perpausaren hasieran batzutan, edozein osagairen ondoren bestetan

(galdegaiaren ondoan salbu, jakina) eta perpaus amaieran ere, beti aukeran,

ondoko adibide guzti hauek frogatzen duten bezala. Hona hemen, esaterako,

perpaus hasieran ageri zaigunean:

(140) Ez diteke ez lumaz, ez margoz, ez argazkiz, etxe-barne-ikuskizun ori bizikiago

ikus-arazi. Zein erraz ta neurriz datorkion bear-mintzoa. Bestalde, badezu or

olerkari-aztarnik ere (X. de Lizardi, Itz-lauz, 15)

(141) Hanitxek bazakien Haritehabalet apez zela Bestalde, lotsarik gabe, berak hori

erraiten zian goraki (J.B. Constantin, Haritchabalet (...) gainean, 27)

(142) Aita maitea, ez da egun arrain aro. Bertzalde, arrain guti da itsaso huntan, eta

ez dugu lehen aldia hutsik gohazila (p. Laphitz, Bi saindu hescualdunen bizia,

216)

(143) Benateri, aphaletik: to, gure neska horrek, potreta ttiki hau hiri emateko esan

dautak! Hitz bat baduk barnean. Bertzalde, postaz ethorri dituk bi letra. Toitzik

(p. Larzabal, Iru ziren, 94)

(144) Ez badut begitartez aitaren eiterik, bertzalde badut asko hacen heinekorik:

kasko berdin gogorra bonetaren petik, zango ttipi berdina, bideko ernerik (M.

Etehamendy, Bertsoak, 71)

Ondoko adibide guzti hauetan, berriz, perpausaren barnean ageri da, dela

aditzaren ondoren, dela beste edozein osagairen ondoren, edo perpaus

azkenean ere:

54

(145) Bristi, brasta, bazoan, bide pollitari behera, gaztena-ondoen itzaletik haitz

ederren itzalera, bere buruarekin irriz. Bethi irriz ari zen, bestalde, Z8roko

zapataina! (1. Barbier, Supazter chokoan, 29)

(146) Aberearen sen eta grifletatik geien aldendu dena, eta orregatik arriskurik

aundienean dagoena Egia da, bestalde, diote, abere denetan interesanteena ere

ba-dela (L. Villasante, Kristaufedearen sustraiak, 65)