Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III Hor, lanaren testuinguruak erakusten digunez, ez du esan nahi beste zerbaitez gain jakin ere badakigula, baizik: eskolatu eta ikastolatu hitzak ere zer diren badakigula. Hortaz, zalantzarik egon ez dadin, esan dezagun hiru sail bezala egingo ditugula lokailu honen erabileran: 1. Sintagma baten ondoan jartzen dugunean. Euskaldun guztiontzat berdin. 2. Aditz nagusiaren ondoan dugunean. Euskaldun guztiek interpretazio arrunta, ekialdekoek bigarren interpretazio bat ere bai. Ikus gorago eman adibide eta esplikazioak. 3. Aditz laguntzailearen ondoan dugunean. Oro har ekialdean bakarrik erabilia, oso anbiguoa gerta daiteke: interpretazio arrunta, bigarren interpretazioa eta baita edozein sintagmari lotzeko aukera ere (hirugarren interpretazioa). Nolanahi ere, anbiguetate hau bigarren kasuan ere gertatzen da, ere lokailuaren ondoan sintagma bat baino gehiago suertatzen denean. Beraz, badirudi perpausaren esanahia aski ukitua geratzen dela ere hori 'lekuz kanpo' ikusi bezain laster. Ikus, esaterako, ondoko adibide hau: (73) Aitor dezagun bada euskara orain arte, Euskal Herriko eskoletarik kanpo atxoo izan dugula, hori baita Herrian Herriko mintzaira hiltzera kondenatzea. Ikusi ere da horrelakorik munduan barna "koloniak" deitzen ziren eskualdeetan eta izan du gaitz horrek ondoriorik, ondorio odoltsurik" (Herria 2068) Nola interpretatu behar dugu hori? Hiru interpretazioak dira posible: "kontu guzti hau ez da bakarrik buman daukagun ideia bat, ikusi ere da...". Besterik gabe esan dezakegu "horrelakorik" sintagmarekin doakeela, bigarren interpretazioan ("horrelakorik ere ikusi da kolonietan, alegia... ")? Edo, hirugarren interpretazioan, "koloniak deitzen diren eskualdeetan ere ikusi dela horrelakorik" ulertu behar da hor? Aipa dezagun, azkenik, oso arrunta ez den arren, zenbaitetan indarturik (ba-rekin 000 ez-ekin) ageri dela aditz laguntzailea: 44 (74) Jakin ez ezen, irakurri ere badet oarrez... (Larramendik Mendibururi egin zion kartan) (75) (...) aurki adituko dira ta geienak dagoaneko aditzen ere badira (Larramendik Mendibururi egin zion kartan)

2. Emendiozkoak 2.1.7. Izan ere, baditu beste erabilera batzu lokailu honek. Zenbait kasutan, oso arrunta da perpauseko osagai guztiak ezabatzea, lokailuarekin doan sintagma eta lokailua bera izan ezik (batzutan "bai" edo "ez" erants dakioke lokailuari ondoren, batez ere mendebalean egiten delarik hau): (76) - Pero gaur etorriko omen da - Jone ere (bai) Hala ere, hor aukeran eman ditugun arren "Jone ere" nabiz "Jone ere bai", biak erabiltzen baitira, euskalkien arabera, ez dira bi itzuliak pare parekoak: bai horrek aditz sintagma ordezkatzen du, biak batera ageri ezin direlarik: (77) Jone ere etorriko omen da (78) *Jone ere bai etorriko omen da 2.1.8. Orain arte ikusi ditugun adibideetan ez bezala, zenbait kasutan ere lokailua perpaus koordinatu baten barruan agertzen ahal zaigu. Azkeneko esaldia bera har dezagun lekuko: (79) Pero gaur etorriko omen da eta Jone ere (bai). Koordinazioan ageri den bigarren perpausaren baiezkotasuna azpimarratzeko bai erabil daiteke (egin dugun oharra kontuan hartuz, jakina), adibide horretan bezala edo juntagailuaren ondoren jarriz, itzuli hauek sortzen direlarik orduan: (80) Pero gaur etorriko da eta bai Jone ere Gauza berbera suertatzen da ezezkoetan ere: (81) Pero ez da gaur etorriko eta ez Jone ere Kontua da, ordea, juntagailuak eta baiezko nabiz ezezkotasuna markatzeko erabiltzen dugun partikulak eIkarren artean duten ordena aldaturik ere ager dakigukeela: (82) Pero gaur etorriko da, bai eta Jone ere (83) Pero ez da gaur etorriko, ez eta Jone ere 45

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

Hor, lanaren testuinguruak erakusten digunez, ez du esan nahi beste

zerbaitez gain jakin ere badakigula, baizik: eskolatu eta ikastolatu hitzak ere zer

diren badakigula.

Hortaz, zalantzarik egon ez dadin, esan dezagun hiru sail bezala egingo

ditugula lokailu honen erabileran:

1. Sintagma baten ondoan jartzen dugunean. Euskaldun guztiontzat berdin.

2. Aditz nagusiaren ondoan dugunean. Euskaldun guztiek interpretazio

arrunta, ekialdekoek bigarren interpretazio bat ere bai. Ikus gorago eman

adibide eta esplikazioak.

3. Aditz laguntzailearen ondoan dugunean. Oro har ekialdean bakarrik

erabilia, oso anbiguoa gerta daiteke: interpretazio arrunta, bigarren

interpretazioa eta baita edozein sintagmari lotzeko aukera ere (hirugarren

interpretazioa). Nolanahi ere, anbiguetate hau bigarren kasuan ere gertatzen

da, ere lokailuaren ondoan sintagma bat baino gehiago suertatzen denean.

Beraz, badirudi perpausaren esanahia aski ukitua geratzen dela ere hori 'lekuz

kanpo' ikusi bezain laster. Ikus, esaterako, ondoko adibide hau:

(73) Aitor dezagun bada euskara orain arte, Euskal Herriko eskoletarik kanpo atxoo

izan dugula, hori baita Herrian Herriko mintzaira hiltzera kondenatzea. Ikusi

ere da horrelakorik munduan barna "koloniak" deitzen ziren eskualdeetan eta

izan du gaitz horrek ondoriorik, ondorio odoltsurik" (Herria 2068)

Nola interpretatu behar dugu hori? Hiru interpretazioak dira posible:

"kontu guzti hau ez da bakarrik buman daukagun ideia bat, ikusi ere da...".

Besterik gabe esan dezakegu "horrelakorik" sintagmarekin doakeela, bigarren

interpretazioan ("horrelakorik ere ikusi da kolonietan, alegia... ")? Edo,

hirugarren interpretazioan, "koloniak deitzen diren eskualdeetan ere ikusi dela

horrelakorik" ulertu behar da hor?

Aipa dezagun, azkenik, oso arrunta ez den arren, zenbaitetan indarturik

(ba-rekin 000 ez-ekin) ageri dela aditz laguntzailea:

44

(74) Jakin ez ezen, irakurri ere badet oarrez... (Larramendik Mendibururi egin zion

kartan)

(75) (...) aurki adituko dira ta geienak dagoaneko aditzen ere badira (Larramendik

Mendibururi egin zion kartan)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!