Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III (89) Diru aslco galdu du eta ez dio, halere, askorik inporta. Alborakuntzaren arrimura ere etor daitezk:e: (90) Nik amaitu dut nere lana, zuk, beraz, ez duzu zer eginik. (91) Diru asko galdu du, ez dio, halere, askorik inporta. Bigarren perpausari dagokion elementua da beti ere lokailua eta ez du berak juntadurarik gauzatzen. Juntagailurik baldin bada, juntadurari ñabardura jakin bat eransten dion elementua izango da lokailua; bestela, berriz, alborakuntzari erantsiko dio ñabardura hori. Elementu hauei ezarri dizkiegun deiturek, hortaz, honako oinarri hau dute: lokailuak testu mailako lotura (semantikoa, funtsean) gauzatzen dutenak lirateke. Perpaus elkarketa, berriz, juntagailuz eta menderagailuz gauzatzen da. Denak ere koherentziaren zerbitzutan daudelarik. Jakina, juntagailuaz gainera lokailua ere ager daiteke. Hori da hain zuzen lokailuen eta juntagailuen arteko bereizk:eta egin ahal izateko erabil daitekeen erizpide nagusienetarikoa. Zeren juntagailu bi ezin bait dira juntadura batean metatu: *eta edo, *eta ala, *baina edo... Zenbait juntagailuri, egia da, eta eransten zaie ondotik: edota, baizik eta, nahiz eta.... Horrelakoetan, ordea -antzeko kasu guztietan bezala- emendiozko balioa galdu egiten du eta juntagailuak, aurrekoaren indargarri edo bilakatuz. b.- Perpausak lokabeak ere izan daitezk:e, perpaus elkartu izatera iritsi gabe. Orduan lokailuak perpaus batetik besterako "hariari" bide ematen dio, hemen ere goragoko ñabardura erantsiz: (92) a Haizea dabil. Beraz, ez naiz hondartzara joango. b. Haizea dabil. Ez naiz, hala ere, hondartzara joango. Biperpaus hauek, biak, guztiz normalak dira, lehen begiratuan ezetz badirudi ere. Aski dugu egoera desberdinak pentsatzea. Esate baterako (92a)-n suposa dezakegu, haizea ibiltzea ez dela hondartzara joan ahal izateko egoerarik aproposena, eta horregatik, hautatzen dut beraz bidezko lotura: bigarren perpausa lehenbizikoaren ondorioa bait da. (92b) adibidean, berriz, eman dezagun wind-surj zalea naizela eta, horrenbestez, haizea behar dudala neure kirola egin ahal izateko. Egoera horretan, noski, hala ere aurkitzeak ez gaitu batere harritzen. Hortaz, presuposizioak eta abarrak tartean sartzen direlarik, pragmatikaren munduan erabat murgilduak aurkitzen gara lokailuak direla medio. 30

1. Perpaus elkarketa eta lokaUuak C.- Eta azk:enik, berezjuntagailu direnak ere nolahalako lokailu gisa aritzen ahal dira, bi perpausen arteko gramatika-Iotura -perpaus elkartu bat osatuzgauzatzen ez badute ere, hiztunak bien arteko erlazioa nola ikusten duen esaten digutelarik. Hortaz, edo perpaus lokabeetan agertuko zaizkigu -aurrekoarekin duen harreman semantikoaren berri ematen digutelarik- edo jadanik "juntatuak" ­ juntagailu bidez nahiz alborakuntzaz juntatuak- dauden perpausen arteko harremanaren xehetasunen bat eskaintzera etorriko zaigu lokailua. 31

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

(89) Diru aslco galdu du eta ez dio, halere, askorik inporta.

Alborakuntzaren arrimura ere etor daitezk:e:

(90) Nik amaitu dut nere lana, zuk, beraz, ez duzu zer eginik.

(91) Diru asko galdu du, ez dio, halere, askorik inporta.

Bigarren perpausari dagokion elementua da beti ere lokailua eta ez du berak

juntadurarik gauzatzen. Juntagailurik baldin bada, juntadurari ñabardura jakin

bat eransten dion elementua izango da lokailua; bestela, berriz, alborakuntzari

erantsiko dio ñabardura hori. Elementu hauei ezarri dizkiegun deiturek, hortaz,

honako oinarri hau dute: lokailuak testu mailako lotura (semantikoa, funtsean)

gauzatzen dutenak lirateke. Perpaus elkarketa, berriz, juntagailuz eta

menderagailuz gauzatzen da. Denak ere koherentziaren zerbitzutan daudelarik.

Jakina, juntagailuaz gainera lokailua ere ager daiteke. Hori da hain zuzen

lokailuen eta juntagailuen arteko bereizk:eta egin ahal izateko erabil daitekeen

erizpide nagusienetarikoa. Zeren juntagailu bi ezin bait dira juntadura batean

metatu: *eta edo, *eta ala, *baina edo... Zenbait juntagailuri, egia da,

eta eransten zaie ondotik: edota, baizik eta, nahiz eta.... Horrelakoetan,

ordea -antzeko kasu guztietan bezala- emendiozko balioa galdu egiten du eta

juntagailuak, aurrekoaren indargarri edo bilakatuz.

b.- Perpausak lokabeak ere izan daitezk:e, perpaus elkartu izatera iritsi gabe.

Orduan lokailuak perpaus batetik besterako "hariari" bide ematen dio, hemen

ere goragoko ñabardura erantsiz:

(92) a Haizea dabil. Beraz, ez naiz hondartzara joango.

b. Haizea dabil. Ez naiz, hala ere, hondartzara joango.

Biperpaus hauek, biak, guztiz normalak dira, lehen begiratuan ezetz

badirudi ere. Aski dugu egoera desberdinak pentsatzea. Esate baterako (92a)-n

suposa dezakegu, haizea ibiltzea ez dela hondartzara joan ahal izateko egoerarik

aproposena, eta horregatik, hautatzen dut beraz bidezko lotura: bigarren

perpausa lehenbizikoaren ondorioa bait da. (92b) adibidean, berriz, eman

dezagun wind-surj zalea naizela eta, horrenbestez, haizea behar dudala neure

kirola egin ahal izateko. Egoera horretan, noski, hala ere aurkitzeak ez gaitu

batere harritzen. Hortaz, presuposizioak eta abarrak tartean sartzen direlarik,

pragmatikaren munduan erabat murgilduak aurkitzen gara lokailuak direla

medio.

30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!