Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III Sarritan lokailu deitu ditugun hauek mintzagaiaren eta iruzkinaren artean kokatzeko joera dute. Nolanahi ere, galdegaiaren eta aditzaren artean ez ditugu normalki aurkituko, salbuespenak aurki badaitezke ere. Badakigu lokailu hauetako askoren berezko kategoria aditzondoa dela, baina lokailu gisa lan egiten dutenean, badirudi perpausean mintzagaiaren arrimura biltzen direla, eta berak ere mintzagai bihurtzen direla. Hartu duten beren mintzagai leku horretatik, hain zuzen, ezartzen dute aurreko perpausari buruz daukagun erlazioaren ñabardura semantikoa. Adibide bat jartzeko, pentsa dezagun bestela bezalako batekin gertatzen denaz. Hau berez aditzondoa da, modua adierazten duen aditzondoa. Era honetako aditzondoei berez dagokien lekua galdegaiarena izan ohi da : (73) Nik artairinez egiten ditut opilak, baina Anttonik bestela egiten ditu. Perpaus honetan Anttonik pastelak nola egiten dituen esaten zaigu. Hala ere, Anttoniren opilgintza zehazkiago nolakoa den jakin nahi bada, aurreko perpausera jo beharra dago. Bestela hori artairinez adizlagunarekin nolabait erlazionatua dago eta horrela jakin dezaket Anttonik nola egiten dituen opilak. Artairinez, nolabait, bestela-ren aurrekaria izango litzateke. Horri esker, badakigu Anttoniren opilak egiteko errezetan ez dela artairinik sartzen. Har dezagun orain beste adibide hau: (74) Taloa artairinez egin behar duzu, bestela, ez zaizu onda aterako. Hemen bestela-k bigarren perpauseko lehen lekua hartu du, mintzagaiarena nolabait. Leku honetatik, bestela-k ez du zehazki artairinez adizlagunarekin ikustekorik, perpaus osoarekin baizik. Horregatik, hain zuzen, perpaus horrek onar dezakeen parafrasia baldintza kutsukoa da, bestela-k nolabait perpaus oso bat ordezkatzen duelarik: (75) Taloa artairinez egin behar duzu. horrela egiten ez baduzu, ez zaizu onda aterako. Eta hau, esan behar da, lokailutzat hartu ditugun askorekin gertatzen da, batez ere nola halako anafora balioa dutenekin (hortaz, horratik, hala ...). 26

1. Perpaus elkarketa eta lokailuak 1.3. Lokailu etajtmtagailuen arteko harremanak eta bereizkuntzak Remen lokailuentzat sail berezi bat sortu badugu ere, badakigu sarritan arazoak gerta daitezkeela lokailuen eta juntagailuen arteko bereizketa egiterakoan. Ror bilatu behar da juntagailuen sailean beste hainbat hitz eta partikula sartu izana euskal gramatiketan. Esanahiaren erizpideari jarraikiz egin izan da hori batez ere, eta ez, hitz edo partikula horien egitekoa benetan perpausak "juntatzekoa" ote den aztertuta. Rorrela, juntagailutzat hartu izan dira maiz inola ere perpausak juntatzeko zeregina betetzen ez duten hitz asko. Bi bidetatik gertatu da hori: a) Lokailuen kasua dugu, hasteko. Rauek, izan ere, berez testu mailako elementuak, hau da, perpausetik perpauserako loturari ñabardura jakina emateko erabiltzen direnak badira ere, juntagailutzat hartu izan dira inoiz, esanahiari dagokionean juntagailuen pareko eta baliokide izan daitezkeelako. Baina juntagailuaren baliokidea da, esate baterako, ordea lokailua, biak aurkaritzari baitagozkio. Rorregatik, ez da harritzeko gure gramatiketan juntagailuen sailean aurkitzea. Batzuen eta besteen egitekoa desberdina da, ordea. Lokailuek (aitzitik, aldiz, bada, berriz, halere, ordea, etab.) berez perpaus diferenteen artean dagoen loturari marka berezi bat ezartzen diote. Berariaz ez dute, juntagailuek bezala, perpaus elkarturik osatzen jadanik juntatuak dauden nahiz lokabeak diren perpausen arteko erlazioari ñabardura bat ezartzen baizik. Eta, horrexegatik, juntagailuak metatu ezinak diren bitartean, lokailuak erraz etor daitezke juntagailuen arrimura, debeku handirik gabe, haiek indartzeko edo: *eta baina, *baina edo eta horrelakoak normalean ezinak diren bitartean, eta aldiz, eta ordea, baina halere, eta beraz, eta gisa horretakoak onargarriak dira guztiz: (76) Mikel zintzoa dela esan didate. Zu, aldiz, bihurri samarra zarela mundu guztiak daki. (77) Mikel zintzoa da eta zu, aldiz, bihurri samarra Azken adibide honetan aldiz lokailuak ez du juntadura burutzen. Hori, izan ere, eta juntagailuak egiten duo Lokailua horren arrimura etorri da, aurkaritzari dagokion ñabardura eranstera. Era berean, alborakuntza hutsez juntaturiko perpausetan ere erabil daiteke lokailua: 27

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

Sarritan lokailu deitu ditugun hauek mintzagaiaren eta iruzkinaren artean

kokatzeko joera dute. Nolanahi ere, galdegaiaren eta aditzaren artean ez ditugu

normalki aurkituko, salbuespenak aurki badaitezke ere. Badakigu lokailu

hauetako askoren berezko kategoria aditzondoa dela, baina lokailu gisa lan

egiten dutenean, badirudi perpausean mintzagaiaren arrimura biltzen direla, eta

berak ere mintzagai bihurtzen direla. Hartu duten beren mintzagai leku

horretatik, hain zuzen, ezartzen dute aurreko perpausari buruz daukagun

erlazioaren ñabardura semantikoa. Adibide bat jartzeko, pentsa dezagun

bestela bezalako batekin gertatzen denaz. Hau berez aditzondoa da, modua

adierazten duen aditzondoa. Era honetako aditzondoei berez dagokien lekua

galdegaiarena izan ohi da :

(73) Nik artairinez egiten ditut opilak, baina Anttonik bestela egiten ditu.

Perpaus honetan Anttonik pastelak nola egiten dituen esaten zaigu. Hala

ere, Anttoniren opilgintza zehazkiago nolakoa den jakin nahi bada, aurreko

perpausera jo beharra dago. Bestela hori artairinez adizlagunarekin nolabait

erlazionatua dago eta horrela jakin dezaket Anttonik nola egiten dituen opilak.

Artairinez, nolabait, bestela-ren aurrekaria izango litzateke. Horri esker,

badakigu Anttoniren opilak egiteko errezetan ez dela artairinik sartzen.

Har dezagun orain beste adibide hau:

(74) Taloa artairinez egin behar duzu, bestela, ez zaizu onda aterako.

Hemen bestela-k bigarren perpauseko lehen lekua hartu du,

mintzagaiarena nolabait. Leku honetatik, bestela-k ez du zehazki artairinez

adizlagunarekin ikustekorik, perpaus osoarekin baizik. Horregatik, hain zuzen,

perpaus horrek onar dezakeen parafrasia baldintza kutsukoa da, bestela-k

nolabait perpaus oso bat ordezkatzen duelarik:

(75) Taloa artairinez egin behar duzu. horrela egiten ez baduzu, ez zaizu onda

aterako.

Eta hau, esan behar da, lokailutzat hartu ditugun askorekin gertatzen da,

batez ere nola halako anafora balioa dutenekin (hortaz, horratik, hala ...).

26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!