26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Grwnatika. Lehen Urratsak-IlI

b. Hautakariak

Hautakari direlako hauek, nolabait, aurreko perpausaren kontra jartzen

duten aukera 000 hautabide bat aurkezten dute. Hona hemen, multzo honetan

sartu beharrekoak: Bestela, bertzenaz, ezpabere, ezpere(n),

osterantzean, gainerontzean, gaineratikoan, e.a.

Juntagailuena baino askoz ere zabalagoa eta irekiagoa da, dena den,

sailkapen hau. Sail bakoitzeko hitz eta esapideen zerrenda aisa luza daiteke,

horretara jarriz gero; eta baita sail berriak aurkitu ere, beharbada. Izan ere,

esapidetzat hartu ditugunak eta egiazki lokailutzat eman ditugunen artean muga

non ezarri ez dago oso garbi. Bestalde, zenbait lokailu multzo batean baino

gehiagotan sar daitekeela dirudi, sarritan multzo desberdinen artean dagokeen

muga ez baita guztiz finkoa. Hurbilketa lasai gisa baizik ez da hartu behar,

beraz, goian emandako sailkapen hau. Izan ere, sailkapenak berak baino

interes handiago duela uste dugu aipatu lokailu hauek dituzten ñabardurak eta

balio desberdinak ahalik eta xehekien emateak. Eta horretan saiatuko gara, hain

zuzen, lan honen hurrengo ataletan.

c. Aurkaritzakoak

Oraingoan, lokailuak aurreko perpausarí buruz bigarrenak duen

kontrakotasuna markatzen duela esan liteke.

Alabadere, alabaina, aitzitik, aldiz, barren, berriz,

bizkitartean, bien bitartean, bitartean, dena dela, dena den,

haatik, halere, hala ere, hala ta guztiz ere, hala ta ere, horratik,

ordea, ostera, alta, alta bada...

Hauei, goian egin dugun bezala, baina gehitu beharko litzaieke,

juntagailu ezezik lokailu ere izan baitaiteke.

d. Ondoriozkoak

Perpaus bat aurrekoak baieztatzen duenaren ondorío dela aditzera emateko

erabiltzen ditugun lokailuak agertuko zaizkigu hemen: bada, beraz, beraz

honelatan, hortaz, horrenbestez, halaz eta, orduan, ...

Erakusleren bat tartean duten beste zenbait esapide ere, hala nola:

horregatik, hori dela eta, hori dela medio eta abar ere zeregin bereko

esapideak ditugu, baina hauen gardentasuna hain handia izaki eta osagai duten

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!