Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III (60') p[ PI[Joxepak astoa nahi zuen] juntg[eta] n[Anttonik, berriz, autoa eskatzen zuen]] Baina lokailua bera, berekasa, ez da gauza perpaus elkartu bat osatzeko, honako adibide honetan ikus daitekeen bezala: (61) Joxepak astoa nahi zuen. Anttonik, berriz, autoa eskatzen zuen. Hemen bi perpaus lokabe baititugu. Hortaz, perpausak juntatuak badaude, (60)-an bezala, juntadura aurrera eramaten duena ez da guk lokailu deitzen dugun hori, eta juntagailua bera baizik. Horrek esan nahi du perpaus elkartu bat osatzeko juntagailuren bat behar dela -eta lehenago defenditu dugun bezala, alboratze hutsa bera juntagailurik gabeko juntadura da, 000 nahiago bada, 0 juntagailuz lortzen den juntadura- eta juntagailu honezaz gainera lokailua agertzen bada, lokailu hori zerbait gehitua izango litzateke. Juntagailurik ez bada -alborakuntzako 0 juntagailua barne-, lokailua gora behera, perpaus lokabeen, bere eskukoen, aurrean aurkituko gara: hori da (61)-ek erakusten diguna. 2.- Baina berez juntagailu direlakoek berek ere izan dezakete leku perpaus lokabe baten hasieran, hots: aurrekoarekin perpaus elkartu bat osatzera iritsi gabe. Har dezagun, adibidez, honako hau: (62) "Ez zen, noski, lagun-arteko berriketarik, niganako agertzen zuen halako urrikí hotza baizik. Eta berriz giltzapean uzteko puntuan, honelako zerbait esan zidan: -Beno, beste bat arte. Ez zekiat ze arraiogatik sartzen zareten horrelako istiluetan. Ea jasoko duan urte mordoxka hori ez den gehiegizkoa gertatzen. A, lehengoa ahaztu zaidak, jakina, eta haren kondizionala... Eta hitz biluzi hauek gelditu zitzaizkidan, egun haietako irain eta zakarkeria guztien ondoren, gogoan josiak." (K. Mitxelena, "Motivo español", Euskal ldazlan guztiak IX, 92). Hor -idazleak hautatu duen idazteko moduak aski nabarmenkiro erakusten digunez- eta-rekin hasten diren bi perpausak, elkarren artean nolahalako lotura badute ere, ez daude perpaus elkartu bat osatzeko moduan. Testuaren hariak behar ez den etenik izan ez dezan, horrelakoak beharrezko gertatzen dira askotan. Eta, eta bezala, beste zenbait gailu -askotan "makulu" ere gertatzen direnak- erabili ohi ditugu. 20

1. Perpaus elkarketa eta lokaUuak Ez esanabiaren aldetik:o harreman nabi bezain estuak ez are juntagailuaren erabilerak: berak ere, ez dute, hortaz, besterik gabe, perpaus elkartua dagoenik ziurtatzen. Nola lotu dituen hiztunak, hortxe dago kontua. Hona hemen Axularrek eskaintzen dizkigun mila adibideetariko bat: (63) "oo. Lehenbizikorik arima baren ondoan zebiltzan Deabruak musikatzeintu, eskamiatzeintu, irriz iokatzeintu. Eta gero hartzen du arima hura, besarkatzen du, lainkoaren aitzinera eramaiten du, erraiten dioela lainkoari: launa, huna non den zuk gomendiotan eman zenerautan arima: manatu nenduzun begira nezala: begiratu dut, sendorik eta salborik bihurtzen deratzut. Errezibi ezazu bada, eta emozu huni zure 1000, eta niri ere, neure trabailluaren golardoa, eta pagamendu. Ordea baldin arima hura ilkitzen bada, (...) orduan utzten du bere Aingiru begirailleak..." (p. de Axular, Guero, 358). Paragrafoaren hasiera hasieran ageri da eta juntagailua. Eta gauza bera gertatzen da ordea lokailuarekin. Berez juntagailu litzatekeenak eta lokailuak, biek, funtsean zeregin bera betetzen dute, hortaz: testuari zor zaion koherentzia ematea. Beraz, biak lokailu direla esan dezakegu, eta-k berak ere ez baitu lortzen -paragrafoen artean dagoen idatzizko eta intonaziozko etena frogaperpaus elkartu bat osatzea. Nola egituratu duen hiztunak esaldien arteko erlazioa, halako intonazioa erabiliko du eta halako eten-pausak egingo ditu. Perpausaren amaierari intonazio jakin bat dagokio eta hori erabiliz gero, perpausa hortxe amaitzen dela esan nahi du, hurrengoarekin perpaus elkarturik sortzen ez dela, alegia. Bestelako intonazioa ematen zaionean, berriz, perpausa oraindik amaitu ez dela esan nahi da eta hurrengoarekin bat egiten duela. Intonazioaren egitekorik behinenetako bat, hain zuzen ere, hizketa zein eta nolako unitateetan egituratu den markatzea da, unitate horien arteko erlazio sintaktikoen adierazgarri. Eta ez perpaus mailako unitateei dagokienean bakarrik, baita haren osagaiei dagokienean ere. Beste unitateen kasuan bezala, perpausaren amaierako muga ere intonazio jakin batek adierazten duo Hori dela eta, ondoan ematen ditugun adibideek intonazio diferentea dute: aurrena bi perpaus diferenteri dagokiena da beti ere eta bigarrena perpaus elkartu bati dagokiona, zeinek bere azterketa berezia duelarik. (64) a. Egin ezazu esaten zaizuna, adiskideo Eta ez zara damutuko. b. Egin ezazu esaten zaizuna, adiskide, eta ez zara damutuko. 21

1. Perpaus elkarketa eta lokaUuak

Ez esanabiaren aldetik:o harreman nabi bezain estuak ez are juntagailuaren

erabilerak: berak ere, ez dute, hortaz, besterik gabe, perpaus elkartua dagoenik

ziurtatzen. Nola lotu dituen hiztunak, hortxe dago kontua. Hona hemen

Axularrek eskaintzen dizkigun mila adibideetariko bat:

(63) "oo. Lehenbizikorik arima baren ondoan zebiltzan Deabruak musikatzeintu,

eskamiatzeintu, irriz iokatzeintu.

Eta gero hartzen du arima hura, besarkatzen du, lainkoaren aitzinera eramaiten

du, erraiten dioela lainkoari: launa, huna non den zuk gomendiotan eman

zenerautan arima: manatu nenduzun begira nezala: begiratu dut, sendorik eta

salborik bihurtzen deratzut. Errezibi ezazu bada, eta emozu huni zure 1000, eta

niri ere, neure trabailluaren golardoa, eta pagamendu.

Ordea baldin arima hura ilkitzen bada, (...) orduan utzten du bere Aingiru

begirailleak..." (p. de Axular, Guero, 358).

Paragrafoaren hasiera hasieran ageri da eta juntagailua. Eta gauza bera

gertatzen da ordea lokailuarekin. Berez juntagailu litzatekeenak eta lokailuak,

biek, funtsean zeregin bera betetzen dute, hortaz: testuari zor zaion koherentzia

ematea. Beraz, biak lokailu direla esan dezakegu, eta-k berak ere ez baitu

lortzen -paragrafoen artean dagoen idatzizko eta intonaziozko etena frogaperpaus

elkartu bat osatzea.

Nola egituratu duen hiztunak esaldien arteko erlazioa, halako intonazioa

erabiliko du eta halako eten-pausak egingo ditu. Perpausaren amaierari

intonazio jakin bat dagokio eta hori erabiliz gero, perpausa hortxe amaitzen

dela esan nahi du, hurrengoarekin perpaus elkarturik sortzen ez dela, alegia.

Bestelako intonazioa ematen zaionean, berriz, perpausa oraindik amaitu ez dela

esan nahi da eta hurrengoarekin bat egiten duela. Intonazioaren egitekorik

behinenetako bat, hain zuzen ere, hizketa zein eta nolako unitateetan egituratu

den markatzea da, unitate horien arteko erlazio sintaktikoen adierazgarri. Eta ez

perpaus mailako unitateei dagokienean bakarrik, baita haren osagaiei

dagokienean ere. Beste unitateen kasuan bezala, perpausaren amaierako muga

ere intonazio jakin batek adierazten duo

Hori dela eta, ondoan ematen ditugun adibideek intonazio diferentea dute:

aurrena bi perpaus diferenteri dagokiena da beti ere eta bigarrena perpaus

elkartu bati dagokiona, zeinek bere azterketa berezia duelarik.

(64) a. Egin ezazu esaten zaizuna, adiskideo Eta ez zara damutuko.

b. Egin ezazu esaten zaizuna, adiskide, eta ez zara damutuko.

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!