26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

(60') p[ PI[Joxepak astoa nahi zuen] juntg[eta] n[Anttonik, berriz, autoa eskatzen

zuen]]

Baina lokailua bera, berekasa, ez da gauza perpaus elkartu bat osatzeko,

honako adibide honetan ikus daitekeen bezala:

(61) Joxepak astoa nahi zuen. Anttonik, berriz, autoa eskatzen zuen.

Hemen bi perpaus lokabe baititugu.

Hortaz, perpausak juntatuak badaude, (60)-an bezala, juntadura aurrera

eramaten duena ez da guk lokailu deitzen dugun hori, eta juntagailua bera

baizik. Horrek esan nahi du perpaus elkartu bat osatzeko juntagailuren bat

behar dela -eta lehenago defenditu dugun bezala, alboratze hutsa bera

juntagailurik gabeko juntadura da, 000 nahiago bada, 0 juntagailuz lortzen den

juntadura- eta juntagailu honezaz gainera lokailua agertzen bada, lokailu hori

zerbait gehitua izango litzateke. Juntagailurik ez bada -alborakuntzako 0

juntagailua barne-, lokailua gora behera, perpaus lokabeen, bere eskukoen,

aurrean aurkituko gara: hori da (61)-ek erakusten diguna.

2.- Baina berez juntagailu direlakoek berek ere izan dezakete leku perpaus

lokabe baten hasieran, hots: aurrekoarekin perpaus elkartu bat osatzera iritsi

gabe. Har dezagun, adibidez, honako hau:

(62) "Ez zen, noski, lagun-arteko berriketarik, niganako agertzen zuen halako urrikí

hotza baizik. Eta berriz giltzapean uzteko puntuan, honelako zerbait esan zidan:

-Beno, beste bat arte. Ez zekiat ze arraiogatik sartzen zareten horrelako

istiluetan. Ea jasoko duan urte mordoxka hori ez den gehiegizkoa gertatzen. A,

lehengoa ahaztu zaidak, jakina, eta haren kondizionala...

Eta hitz biluzi hauek gelditu zitzaizkidan, egun haietako irain eta zakarkeria

guztien ondoren, gogoan josiak." (K. Mitxelena, "Motivo español", Euskal

ldazlan guztiak IX, 92).

Hor -idazleak hautatu duen idazteko moduak aski nabarmenkiro erakusten

digunez- eta-rekin hasten diren bi perpausak, elkarren artean nolahalako

lotura badute ere, ez daude perpaus elkartu bat osatzeko moduan. Testuaren

hariak behar ez den etenik izan ez dezan, horrelakoak beharrezko gertatzen dira

askotan. Eta, eta bezala, beste zenbait gailu -askotan "makulu" ere gertatzen

direnak- erabili ohi ditugu.

20

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!