26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Perpaus elkarketa eta lokaUuak

1.2.1. Lokailuak, testu mailako lotura bideratzeko tresnak

1.- Testu bat osatzerakoan, perpausak nolabait elkarrekin 'josi' egiten

ditugu, horretarako lokailu deitzen ditugun gailu gramatikal batzuez baliatuz.

Lokailu hauek nolabaiteko ñabardura ezartzen diote perpaus batek bestearekin

duen erlazioari:

(58) Saia zaitez lanean, giwna, bestela, miseria gorrian biziko zara beti.

(59) Igandea zela bazekien. Lan egin behar. balere.

Kasu hauetan, perpaus lokabeak ditugu begien aurrean:

(58') a. Saia zaitez lanean, gizona.

b. Bestela, miseria gorrian biziko zara beti.

(59') a Igandea zela bazekien.

b. Lan egin behar (zen), halere.

Baina perpaus pare horietako bakoitzeko bigarrenean ageri den lokailuak

(bestela eta halere) perpaus horrek aurrekoarekin nolabaiteko lotura,

erlazioa, duela esaten digu. Solas mailan perpaus horrek aurrekoarekin nolako

lotura duen adieraziko digu, hortaz, lokailuak. Rorregatik hautatu dugu

lokailu izena bera ere, testu batek behar duen lotura, koherentzia, bideratzeko

tresnak baitira.

Perpausak, beraz, askotan, aurreko perpausekiko erlazioa markatzen duen

hitz edo partikularen bat eramaten duo Rorrela, elkarren segidan datozen

perpausek perpaus elkartua ez osatu arren, bien arteko lotura adieraztera dator

lokailua.

Baina lokailu deitzen ditugunak bere eskuko izaten segitzen duten

perpausen artean ezezik, perpaus elkartuetan ere ager daitezke, perpaus

juntatuetan bereziki:

(60) Joxepak astoa nahi zuen eta Anttonik, berriz, autoa eskatzen zuen.

Remen agertzen den berriz horrek eta juntagailuz juntatutako bi perpaus

horien arteko nolabaiteko kontrakotasuna markatzen digu. Rain zuzen, lokailu

hori faltako balitz, adieraziko ez litzatekeena:

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!