26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

Hortaz, ez dugu juntagailu banakaririk aipatu beharrik. Konposizio

distributiboa, izan ere -horrela mintza bagaitezke- ez da juntaduraren bitartez

gauzatzen, juntagailuz edo alborakuntzaz juntaturiko perpausetan partikula

batzuk errepikatuz baizik: bai... (eta) bai; ez ... (eta) ez; dela ... (eta)

dela; zein ... zein; nahi(z) ... nahi(z)... Ez dira, ordea, errepikaturiko

partikula horiek beroriek juntadura gauzatzen dutenak, zein eta nahi(z)

juntagailuen kasuan izan ezik. Haien egitekoa beste hau da: juntadurari balio

banakaria ematea. Azken batean, banaketa zentzu hori errepikatzearen bidez eta

osagaiak korrelazioan jarriz lortzen da. Gainera, zentzu banakaria era askotako

errepikatze eta enumerazioen bidez lor daiteke. Adibidez: alde batetik ,

bestetik..., azkenik....; lehenbizi...., gero..., azkenik ;

batzu..., besteak..., etab.

Dena den, gorago esan bezala, kontsidera daiteke alborakuntza 0 juntagailu

baten bidez gauzaturiko juntadura dela:

(57) PO[ [PI] jund0] [P2]]

1.2. Lokailuak

Koherentzia duen testu baten barnean kokatuak dauden perpausen artean

harremanak gertatzen dira. Harreman hori juntagailuen edo menderagailuen

bidez gertatzen bada, lotutako perpaus horiek perpaus elkartu bat osatuko dute,

perpaus bat, nolanahi ere, eta perpaus den neurrian, gramatikaren aztergai

izango da.

Baina perpausen artean gerta daiteke beste mota bateko lotura ere, solas

mailakoa, gorago aipatu duguna bezain hertsia ez dena. Hau da, hain zuzen,

hemen aipatu nahi dugun lotura, solas mailakoa, alegia.

Sarritan perpausek bere eskuko izaten segi dezakete nahiz ager daitekeen

elementuren bat -lokailua, hain zuzen- perpaus horiek elkarrekin duten lotura

semantikoaren berri ematen diguna. Jakina, lokailu hauek perpaus elkartuetan

ere ager daitezke, bereziki juntagailuren baten arrimuan.

Jatorriz bestelakoak izanik, gerora zeregin honetara erakarritako hitzak 000

esapideak dira lokailuak gehienetan. Bestela eta halere (=hala ere),

adibidez, aditzondo dira, izatez. Eta horrela, gehienak.

18

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!