26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-IlI

1.1.4.- Juntaduraren egitekoa

Juntadura ez da perpausetara mugatzen. Juntagaiak, izan ere, bai perpausak

eta bai bestelakoak ere izan daitezke: perpaus lokabeak -(38)- zein mendekoak ­

(39)-, baina baita sintagmak -(40)- edo honen osagaiak ere -(41)-:

(38) Atertu du eta banoa kalera.

(39) Beranduegi dela eta etxera doala esan digu lagunak.

(40) Miren eta Pero etorri zaizkigu.

(41) Itsasoko eta lehorreko langileak zeuden han.

Juntagailutik juntagailura aldeak badira horretan: (40) eta (41) bezalako

perpausetan, esate baterako, eta erabil badaiteke ere, ez dirudi baina aurkaria

erabil daitekeenik. Izenondo eta izenlagunen artean, ordea, aurki daiteke:

(42) Liburu on baina garesti bat erosí nuen.

Juntadura bere zabalean hartuta, dena den, honako hau esan daiteke: maila

bereko unitateak elkartzen direlajuntagailuen bitartez: izen sintagmak ("liburu

handi hori eta mahai gaineko luma"); aditzondoak ("atzo eta gaur");

adjetiboak ("mutil langile eta alai hura"), eta abar. Unitate horiek

perpausak badira, juntaduraz sortzen den egitura ere perpausa izango da,

perpaus elkartua:

(43) Po[ PI[Gizon askok lanik ez du] eta n[beste askok duen lana utzí nahí luke] ].

1.1.5. Alboratze hutsezko juntadura

a.- Hizki edo partikula jakin eta berezirik erabili gabe burutzen den

juntadurari esaten diogu alborakuntza. Hau da, izenak berak aski argi

adierazten duenez, perpausen alboratze hutsez gauzatzen dena da alborakuntza:

16

(44) Oso argia da Miren, asko daki

(45) Beranduegi da, etxera noa.

Perpausak ezezik, sintagmak ere albora daitezkeela dirudi:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!