Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
Euskal Gramattka. Lehen Urratsak-ill

Horko bada hori, begiratu batera besterik dirudien arren, ez da inola ere

"zeren... bat da kofesatzea"-ren parekoa, ez du aurrean esanaren arrazoia

adierazten. Ez, silogismo baten premisa txikia da (latinez atqui, gazteleraz es

asi que esaten dena); horregatik dator gero beraz, ondorioa adieraziz

ondoriozko lokailuez aritzean esan genuen bezala. Ez da beraz kausazkoa,

baizik ondoriozkoa.

Ikus beste hau ere:

(72) Gaizki hiltzearen zara beldur. eta ez gaizki bizitzearen. Bada ezin hil daiteke

gaizki. ongi bizi izabJ dena (p. de Axular. Guero. 144)

Hor ere gauza bera, ongi begiratzen bada. Bada hori ez da zeren-en

pareko, baizik Axularrek berak batzutan erabiltzen duen "Orai bada"-rena.

Bestela esan: badari darraikiona ez da aurrean esandakoaren arrazoia,

esplikazioa edo kausa, beste honen antzeko zerbait baizik: " ez gaizki

bizitzearen. Ba(da) jakizu gauza bat: ezin hil daiteke gaizki ", eta abar.

Hemen, bada-z hasten den perpausak ondorioa adierazten du nolabait, baina

aurkaritza kutsuren bat ere badute agian.

Etxepareren honetan, esate baterako:

(73) Eztut egin gaizkirik ukheitiko perilik I ezetare zerengatik behar dudan auzirik. I

Bada. neure maitia. nik diotsut egia. (B. Dechepare. Linguae Vasconum

Primitiae. 181).

Gizasemearen egia esatea nola izan daiteke emaztekiak dioenaren arrazoia?

Hortaz ez da bada hori kausazkoa, baizik gaur horrela esango genukeena:

Ba(da) zuk nahi duzuna esan, baina... Aitortu dugu, halere, eta aitortzen dugu

zenbait arrazoinamendu luzeren ondoko bada oso iluna gertatzen dela askotan,

non ez baitakizu idazleak zer esan nahi duen: "esandako hori egia da, bada

(=zeren, zergatik, ezen...)..." ala beste hau: "esandako guzti hori egia da.

Bada (=hortaz, beraz, orain bada)...

6.4.2. Tokia

Bada kausazkoaren lekua bigarren perpausaren -arrazoia ematen

duenaren- hasiera edo lehen-Iehena da. Eta horretan bereizten da

-batzutan!- bada ondoriozkotik, hau maiz, han esan genuen bezala,

perpausean barrentzen baita. Beraz, ondoriozkoa nahiz hasieran nahiz barnean

190