Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-m

(63) Ez dut agurtu, bada ez dut ezagutu.

(64) Lehorte handia dago, bada aspaldian ez du euririk egin.

Horietan bada-k garbiro adierazten du zergatik bata aspertu den, zergatik

besteak halakoa agurtu ez duen eta zergatik lehorte handia dagoen. Eta bada

horien balioa eta honako beste hauena desberdina dela aski bistan dago, hauena

ondoriozkoa baita:

(65) Aspertu egin naiz, bada; zer nahi duzul

(66) Ez OOt agurtu, bada; izorra dadilal

(67) Lehorte handia dago, bada; zuk nahi duzuna esango duzu!

Badira, halere, bi bada horiek bi diren dudanjartzen dutenak. Hala OEH-k

aitortzen du batetik "...actúa como relacionante entre frases (ilativa), como

introductoria de explicativas,..." -guk ondoriozko eta kausazko edo

esplikaziozko deitzen ditugunak, alegia-, baina bestetik dio: "En realidad, tanto

el valor causal como el consecutivo que se le atribuyen carecen de base

formal..." (658)

Mitxelenak berak kausazko bada denik ukatzen duela irudi dakioke norbaiti:

"bada ¿puede ser causal? Desde el punto de vista vasco, parece claro que

bada, beraz son part(culas coordinativas como baina, ordea..... Yo no veo

que bada hori zure eskuan dago y beraz hori zure eskuan dago sean

diferentes. (L. Villasante, Sintaxis de la oración compuesta...156. , orripeko

oharrean).

Azken hitz horiek argitzen digute Mitxelenaren hitzen zinezko esanahia;

Villasantek zioenaren kontra Mitxelenak uste du, eta arrazoiz gainera,

Axularren (398) hitz horietan -"bada hori zure eskuan dago"- (horietan eta

ez beti eta nonahi), bada ondoriozkoa dela, ez kausazkoa (Villasantek berak

"Pues bien" ondoriozkoaz itzuli zuen pasarte hori, hain zuzen), horrenbestez,

bada beste perpaus batzutan kausazkoa izan daitekeela ukatzeko asmorik gabe.

Baina pasarte horretan bakarrik ez, Axularren guztietan bada ondoriozkoa da,

ez kausazkoa, gure ustez, piska bat aurrerago ikusiko dugunez.

Beste arrazoiaz den bezainbatean, hots "formazko oinarria" falta omen dela

bata ondoriozkoa eta bestea kausazkoa dela esateko, aitortu behar da aldez egia

188