Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
6. KAUSAZKOAK

6.0. Sarrera

6. Kausazkoak

Kausazko lokailuak aztertuko ditugu hurrengo orrialdeetan. Harrigarri gerta

lekioke norbaiti nolatan duela berrehun urte, hegoaldean eta literaturan bederen,

oso erabiliak ziren batzu-hala nola, alabaina, bada- egungo egunean, zeinen

gutxik ezagutzen dituen. Beste bat, berriz, zergatik, -bizkaieraz, zegaitik

(ze)- bizi-bizirik dago oraindik hegoaldeko hiztunen artean , baina idazleek

muzin egin diote, zeren-i lehentasuna ez ezik bakartasuna emanik.

Kausa izen orokorraren pean mosofiarekin zer ikusi gutxi duten arrazoi,

motibo, aitzakia, estakuru, esplikazio eta abar direnak sartu ohi dira. Hitz

gutxitan esateko, nola 000 hala zergatik, nolatan, zer dela-eta, eta abarrei

erantzuten dion perpausak sarritan lokailu batez hasten dira. Hauei deituko

diegu kausa-Iokailu.

Zer esanik ez, menderakuntzaren sailean agertuko zaizkigula galdera horri

erantzuteko molderik gehienak. Horiek ez dagozkigu hemen eta orain; horietan

menderagailuak agertuko dira eta gu hemen lokailuez ari gara.

Gero esango dugun bezala bakoitzaz ihardutean zeren (000 zerrenl

euskalki guzietakoa izan zen, guzietan erabilia; besteak, aldiz, hegoaldean

bakarrik; bada eta alabaina ere bai, kausazko balioz.

6.1. Zeren

6.1.1. Forma eta balioa

Jatorriari dagokionez ez da dudarik: Zer galde hitzaren genitiboa da, eta

hala da oraindik Etxeparegan; hona exenplu bat

177