26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5.6. Honenbestez, Horrenbestez, Hainbestez

5. Ondortozkoak

Lokailu hauen formaz den bezainbatean, aski da esatea hiru izenorde

erakusleen singularreko genitiboaren (honen-,horren-, (haren » hain-)

kasuak direla lehen osagaia. Bigarrena, aldiz, beste- ezaguna, kasu

instrumentalaren markaz horniturik. Ager daiteke, halere, kasu komitatiboaren

markaz ere; hots, honenbesterekin, hainbestenarekin eta abar:

(310) Egun berean bost mitin eman zituen eta hainbestenarekin ahotsik gabe

geratu zen.

(311) -Nerekin dituzte gizon horiek beren egitekoak, neronek ikusiko dut zer galdetzen

darotedaten.

HaiDbertzenarekin joan zitzaioten beren artera, eta bere mintzo eztiarekin

galdetu zioten zer gaizki egin zioten bada harren hil izateko: eta hori bera aski

izatu zen (B. Joannateguy, Sainduen Bicitzea, 167)

(312) Paganoek etsitu zuten noizpeit martir sainduaren erretzen ikustea. Orduan

burrego batek, iganik egur melaren gainera, sarthu zion ezpata bihotzean. Eta

hainbertzenarekin haren arima saindua hegaldakatu zen Jesus jaunaren

besoetarat (B. Joannateguy, Saínduen Bicitzea, 161)

(313) Aldeko ithurrian xurga xurga edanik, badut uste lo kuluxka bat ere egina nuela,

noiz eta ere iruditu baitzitzautan, burrunba mutu ilhun bat, urrun urrundik

heldu, entzuten nuela. Xutitu nintzen, eta, hainbertzenarekin, burrunba

sumatu nuen nere ganik hurbilago (J. Barbier, Ipuinak, 148)

Hori bakarrik ez; -beste- gabe izan daiteke bigarren osagaia -bat eta

ifarraldean horrelakoak, -beste dutenak baino erabiliagoak dira; alegia,

hunenbat, horrenbat, hanbat. Azken hau komitatibo kasuan, hanbateki,

da ifarraldeko autore zaharrek gehiena erabiltzen zutena, zuberotarrek bederen.

Lokailu zaharra eta halatan-ekin batera zubereraz (Tartasen hizkeraz, esate

baterako) ondoriozko lokailu bakarra ia-ia, beraz ez bait du erabiltzen eta

bada oso gutxi:

(314) Laur pundu hoiek akaba artian eztirozu entzun bertzé izenik bekhatoria eta

adeskidia baizi. Egin ezazu possiblé bada zuré profeitia libro hontan ikusiren

000 entzunen duzun konseillu hunez (Tartas, Onsa hiltceco bidia, 59)

173

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!