Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

sintagmek, aditz multzoek eta abarrek- edo hemendik beheragoko

osagaiek, -morfemek, adibidez- zer nolako distribuzioa duten erabakitzea oso

erraza da. Hizkuntz elementu baten distribuzioa elementu hori ager daitekeen

testuinguru desberdinak dira. Horrela, testuinguru beretan ager daitezkeen

elementuek distribuzio bera dutela esango dugu eta distribuzio bera duten

elementuek kategoria bat osatuko dute. Horrela, neke handirik gabe, asma

daiteke perpausak duen egitura -jerarkia erakusten duen egitura- zein den.

Baina perpausekin ezin dugu era berean jokatu. Perpausa gramatika unitate bat

dugu, baina bere osagai guztien artean mugapen eta lotura distribuzionalak ezar

daitezkeen bitartean, bera, berez, ezin daiteke goragoko klase distribuzional

batean sartu. Alegia, perpausez osatutako perpaus ez den beste goragoko

"kategoriarik" bilatzen ezin gara hasi. Zenbait perpausez perpaus elkartuak

osatzen badira, jakina, arazorik ez da perpaus elkartu hau ere aztertzeko, baina

perpaus desberdinek osatzen duten testua perpausa ez bada, perpaus segida bat

baizik, ezin dugu perpausari aplikatu diogun analisi-metodoa aplikatu.

Distribuzio nozioa trukagarritasunean oinarritzen da eta ezin zaie aplikatu

perpausei. Izan ere, perpausa, bestelako ezein forma gramatikalen barman ez

dagoen modu 000 eratze linguistiko askea da distribuzioari dagokionez. Hor

bilatu behar da gramatikak bere buruari ezarri dion muga horren zergatia. (Ik.

Bloornfield, Language, 170)

Gure helburua, hortaz, ez da testua aztertzea, perpausa baizik. Baina

sarritan perpausetan nolabait aurreko perpausari, edo ondokoari ere bai

zenbaitetan, erreferentzia egiten dioten elementuak -aditzondoak, gehienetanaurkitzen

dira. Elementu hauek perpausaren barman agertzen direnez, gure

gramatikak jaso egin behar ditu.

Sarrera honen ondoren badakigu, hortaz, zein izango den gure aztergaia:

perpausa, hau baitugu geure gramatika azterketaren lehengaia eta oinarrizko

unitatea (ik. EGLU 1, 27 hh.).

Perpausetik beherako elementuak ez dira bere eskuko unitateak, haren

osagaiak baizik. Osagai mailakatuak, gainera. Goitik behera abiatuz, perpausa

izen sintagmaz eta aditz sintagmaz osatua dagoela esan genezake, aurrena;

gero, hauen osagai diren izena, izenlaguna, adjetiboa eta gainerako

mugatzaileak alde batetik, eta aditza, adizlagunak eta gainerako izen sintagmak,

bestetik. Eta horrela aurrera, azken osagaietaraino iritsi arte. Har dezagun,

esate baterako, geure gramatikaren lehen adibidea (EGLU 1,27 orr.):

6

(4) Liburu bat emango dizut.