Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III Hortaz, esaldi kontzeptua eta perpaus kontzeptua bi gauza díra. Hizketa eta hizkuntza ere bi kontzeptu diferente diren bezala. Hizketarakoap esaldiak erabiltzen ditugu, baina gramatikaz aritzerak:oan -eta gramatikak, berriro esan, hiztunak duen ahalmenaren, hots: hizkuntzaren, deskribapen teorikoa izan nahi du- perpausez arituko gara. Solasaren oinarrizko osagarriak edo urratsak, hortaz, esaldiak dira. Esaldiak ekintza komunikatiboak ditugu, hizkuntz ariketaren -hizketarenfruitu. Perpausak, berriz, egitura sintaktikoak dira. Azken hauek dira, berez, gramatikaren langai. Baina hizketarakoan, esaldiak bata bestearekin kateaturik gertatzen diren bezala, perpausek ere elkarrekiko loturak eta erlazioak izango dituzte. Lotura hauetariko batzu gramatikaren aztergai izango dira bete betean. Beste batzu, berriz, beste nonbait aztertu beharko dira. Dena den, perpausen arteko loturaz arituko gara hemendik aurrera. 1.0.3. Perpausa, gramatikaren lehengaia Gramatikak, solasalditik abiatuz -gogoan izan hau dela egiazki gauzatzen den errealitatea- eta abstrakzio eginez, perpaus kontzeptua asmatu duo Baina, arestian esan bezala, perpausek elkarren arteko erlazioak dituzkete, esaldiek dituzten bezalaxe. Har dezagun, esaterak:o, honako adibide hau: (3) "Neure buma berriz ere presondegian ikusi nuenean, haren irudiari lotu nahi nintzaion eriosuar. Haren beroak inguratzen ninduen ametsetan eta eguargiz. EIkarri idazten genion. Gero, ez dakit ongi zer gertatu zen. Bitarteko genituen kartek eskaintzen ziguten gaia idorregia zen, agian, eta alferrik egiten genituen leherrenak asperturik eta gogaiturik utzi gintuzten azkenean. Dena den, gero eta bakanago agertzen ziren eskutitzak; azkenik, mututu ziren. Ez diot sekula txartzat hartu. Horrelaxe garabiltza bizitzak. Hura urrundu zuen eta azken batean nerau naiz, segur asko, urrutien saihestu nauena." (K. Mitxelena, "Motivo espaflol", Euskal idazlan guztiak IX, 94-95) Testu hori, idatzia den arren, solasaldi baten zati ere kontsidera daiteke. Solasaldi hori zenbait esaldiz josia agertzen zaigu. Hain josia non horietako esaldi asko nekez agertu ahalko bailirateke berekasa. Izan ere, badituzte elkarren artean halako lotura sintaktikoak eta semantikoak: erakusleak agertzen dira, juntagailuak, aditzondoak eta abar, esaldi batetik bestera garamatzatenak. Testu hori, gramatikalariaren ikuspegitik, perpausez osatua legoke eta perpaus horiek ere elkarrenganako atxikimendua erakusten dutela agertzen zaizkigu. 4

l. Perpaus elkarketa eta lokailuak Testu batek koherentea behar du izan, eta koherentzia hori zenbait faktoreren gainean oinarritzen da. Adibidez, solasgai desberdinen artean nolabaiteko erlazioa izan behar da. Gai batetik besterako pausuak, adibidez, ezin dira nolanahi eman, eta abar. Faktore horien artean, gainera, batzu gramatikari dagozkion elementuak dira. Beste batzu, berriz, ez. Hor dugu, esaterako, anafora. Anafora batek aurrekari bat eskatzen duo Aurrekari-anafora erlazio horiek sarritan perpaus berean gertatzen badira ere, beste askotan perpausaren mugak gainditu egiten dituzte. Pentsa, adibidez, (3)-an agertzen diren haren, horrelaxe, hura eta antzekoez. Horrelaxe garabiltza bizitzak perpausa, adibidez, osoa da egituraz, baina ulertuko bada, testuan gora joan behar da horrelaxe horrek zehazki zer esan nahi duen jakiteko. (3)-ko adibidetik irten gabe, hor ikusten dugu dena den bezalako esapidea ere. Honen antzekoak sarri erabiltzen ditugu esaldiak lotu nahi ditugunean: behar denean, dena den erabiliko dugu, eta beste batzutan, beste esapide batzu: nolanahi ere, hala ere, bestalde, gainera, e.a., bakoitzak bere ballo berezia duelarik. Fenomeno hauek perpausen mugak gainditu egiten dituzte. Perpausak ezin du, horregatik, askotan zentzu "osoa" beregan izan. Horregatik, hain zuzen, zentzu osotasuna sarritan aipatua izan bada ere gramatiketan perpausa definitzerakoan, bistan da ezin garela horretan oinarritu perpausa definitzeko. Hala ere, perpausa da gramatikak bere azterketarako erabiliko duen unitatea. Perpausa da gramatikak aurkitzen duen muga. Hortik gora nekez abiatuko da. Baina solasean, hizketan, ari garenean, esaldi asko jaulkitzen dira, bata bestearen ondoren eta erlazionaturik. Esana dugu gramatikak solasaldi horretan perpausak bereizten dituela, besteak beste. Baina perpausetik goragoko analisirik ez du egiten gramatikak, perpausa kontsideratzen baitu gramatikak deskribapenerako unitaterik handiena. Baina, zer dela eta ezartzen dio gramatikak bere buruari perpausaren muga, hortik gorako azterketak albora uzten dituelarik? Alegia, ez al da posible perpausak bere osagaietatik abiatuz aztertzen diren bezala testua ere aztertzea, testuaren osagaiak perpausak direlarik? Testu-Gramatikak, hain zuzen, horixe du helburu. Baina delako Testu-Gramatika honek eta perpausaren gramatikak metodologia eta oinarri teoriko desberdinak eskatzen dituzte. Dena den, bada arrazoi funtsezko bat ohizko gramatikaren zeregina perpausera mugatzeko. Izan ere, pentsa liteke perpausari berari ere gainerako hizkuntz unitateei aplikatzen zaien analisi distribuzionalaren parekoren bat aplika lekiokeela. Baina -eta hemen dago arazoa- perpaus baten osagaiek -izen 5

l. Perpaus elkarketa eta lokailuak

Testu batek koherentea behar du izan, eta koherentzia hori zenbait

faktoreren gainean oinarritzen da. Adibidez, solasgai desberdinen artean

nolabaiteko erlazioa izan behar da. Gai batetik besterako pausuak, adibidez,

ezin dira nolanahi eman, eta abar. Faktore horien artean, gainera, batzu

gramatikari dagozkion elementuak dira. Beste batzu, berriz, ez. Hor dugu,

esaterako, anafora. Anafora batek aurrekari bat eskatzen duo Aurrekari-anafora

erlazio horiek sarritan perpaus berean gertatzen badira ere, beste askotan

perpausaren mugak gainditu egiten dituzte. Pentsa, adibidez, (3)-an agertzen

diren haren, horrelaxe, hura eta antzekoez. Horrelaxe garabiltza

bizitzak perpausa, adibidez, osoa da egituraz, baina ulertuko bada, testuan

gora joan behar da horrelaxe horrek zehazki zer esan nahi duen jakiteko.

(3)-ko adibidetik irten gabe, hor ikusten dugu dena den bezalako esapidea

ere. Honen antzekoak sarri erabiltzen ditugu esaldiak lotu nahi ditugunean:

behar denean, dena den erabiliko dugu, eta beste batzutan, beste esapide

batzu: nolanahi ere, hala ere, bestalde, gainera, e.a., bakoitzak bere

ballo berezia duelarik.

Fenomeno hauek perpausen mugak gainditu egiten dituzte. Perpausak ezin

du, horregatik, askotan zentzu "osoa" beregan izan. Horregatik, hain zuzen,

zentzu osotasuna sarritan aipatua izan bada ere gramatiketan perpausa

definitzerakoan, bistan da ezin garela horretan oinarritu perpausa definitzeko.

Hala ere, perpausa da gramatikak bere azterketarako erabiliko duen unitatea.

Perpausa da gramatikak aurkitzen duen muga. Hortik gora nekez abiatuko da.

Baina solasean, hizketan, ari garenean, esaldi asko jaulkitzen dira, bata

bestearen ondoren eta erlazionaturik. Esana dugu gramatikak solasaldi

horretan perpausak bereizten dituela, besteak beste. Baina perpausetik

goragoko analisirik ez du egiten gramatikak, perpausa kontsideratzen baitu

gramatikak deskribapenerako unitaterik handiena. Baina, zer dela eta ezartzen

dio gramatikak bere buruari perpausaren muga, hortik gorako azterketak albora

uzten dituelarik? Alegia, ez al da posible perpausak bere osagaietatik abiatuz

aztertzen diren bezala testua ere aztertzea, testuaren osagaiak perpausak

direlarik? Testu-Gramatikak, hain zuzen, horixe du helburu. Baina delako

Testu-Gramatika honek eta perpausaren gramatikak metodologia eta oinarri

teoriko desberdinak eskatzen dituzte.

Dena den, bada arrazoi funtsezko bat ohizko gramatikaren zeregina

perpausera mugatzeko. Izan ere, pentsa liteke perpausari berari ere gainerako

hizkuntz unitateei aplikatzen zaien analisi distribuzionalaren parekoren bat

aplika lekiokeela. Baina -eta hemen dago arazoa- perpaus baten osagaiek -izen

5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!