Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
5. Ondoriozkoak

5.3.2.6. Harridura adierazten duenean bada lokailuak, orain artekoetan ez

bezala, baiezko perpausari formalki baiezkoa den beste perpaus batez

erantzuten zaio; eta ezezkoari ezezkoaz, baina honek, harridura adierazten

duelarik, esanahia baiezkoa du, 'Nola ez bada!' esango balitz bezala.

Seinalatzekoak dira gainera ezezkoetan bai hartzen duten aspektua, hots

hirugarren partizipioa, bai eta 'partizipioa + ez + adizkia' ordena:

(206) -Kanpai dorreraino igo zen

-Ausartu zen. bada, mukizu hura hori egitera!

(2CJ7) -Qinez etorri zen Donostiara

-Ibili zen, bada, hainbat kilometro bakarrik!

(208) -Ez zigun idatzi

-Idatziko ez zigun bada!

(209) -Egingo nulce ez delajaiki oraindik

-Jaikiko ez zen bada!

(210) -Ez zekien

-Jakingo ez zuen bada

5.3.2.7. Harridura ez ezik, zerbaiten nahitaez gertatu beharra ere adierazten

da bestetan. Hauetan lehen perpausa baiezkoa izanik, ezezko perpausak

'partizipioa + ez + adizkia' egitura du (aurreko puntuan ikusi berriaren pareparekoa):

(211) -Batrk eman ahalajaten du

-Harela gizenduko ez da bada

(212) -Bakarrik bizi da

-Aspertuko ez da, badal

(213) -Berrogei kilometro ibiltzen da egunoro

-Horrela nekatuko ez da, badal

Hauetan gainera, 'gizena dagoela', 'aspertuta dagoela'... presuposizioa

dago. Aldez aurretik horrelako usterik ez badago, ez da besterik gabe hotzhotzean

halako erantzunik ematen.

159