26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

(169) -Ez do borrela egin

-Nolabada?

5. Ondoriozkoa.k

Lehenean 'Nola bada'-k apustua ez irabazi izana bidezkotzat jotzen du eta

irabazi izanak, irabazi balu, emango ziokeen harridura agertzen. Ronek ere

elisioa izkutatzen du: 'Nola irabaziko zuen bada!'. Bigarrenean aldiz galdera

soila dugu eta azpian dagoen elisioa bestelakoa da, 'Nola egin du bada?',

bataren eta bestearen partizipioek erakusten duten bezala (ikus (124-133)ko

adibideetan presuposizioaz esana).

Orain arte esandakotik erraz soma daiteke ez dela batere erraza bada-ren

erabilera mota guziak biltzen eta sailkatzen. Rain da ugaria eta ñabarduraz

betea. Dena den zenbait multzotan biltzen saiatuko gara. Rasteko, badirudi sail

handi bat egin daitekeela aurreko perpausaren kontrakoa adierazten duen badarekin.

5.3.2. Aurreko perpausaren kontrako 'bada'

5.3.2.1. 'Kontrako' diogunean, bada-k bere-berea duela dirudien

ñabardura bati gagozkio; alegia, inork esanarekiko mesfidantza, ezadostasuna,

sinesgogortasuna adierazten du ia beti, baita harridura, haserrea, erronka ere

zenbaitetan. Rori horrela delarik, lehen perpausak berekin duen baieztapenak

000 ukamenak (ezezkoa denean) sorrerazten du harridura edo mesfidantza.

Baieztatu dena gehiegizkoa dela iruditzen zaionak, kontrako erronka egiten du

(17o-173)ko adibideetan, bada erabiliz:

(170) -Nik badakit hacen berri

-Esan bada!

(17l) -ürdubetean joan naiteke

-Zoazbada!

(172) -Bakarrik egingo dut

-Egizu bada!

(173) -Ez diot beldurrik

-Emaiozu, bada, lehen muturrekoa

155

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!