Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III (40) Zergatik huts egin duzu bada trena? (41) Zergatik huts egin duzu beraz trena? Noiz erabiltzen da bata eta noiz bestea? Zertan datza bien arteko diferentzia, biak erabiltzen dituztenen artean, noski? Demagun trena huts egin eta joan behar zuen bilerara iritsi ez denari nagusiak gero kontuak eskatzen dizkiola. Hark bere burua zuritu eta benetako arrazoia izkutatu nahirik, gezurretan esaten diola hasieran: 'Bai, bai; garaiz atera naiz etxetik'. Eta nagusiak orduan, ez bait dio sinesten, honela diotsala: (42) Bai? Eta zergatik huts egin duzu bada trena? Azkenerako ordea, bere burua galdua ikusirik, aitortzen diola ezinbestean nagusiak susmatzen zuen egia, hots ohetik berandu jaiki zela, eta nagusiak orduan: (43) Al Zergatik huts egin duzu beraz trena? Hor garbi ageri da beraz-ek adostasuna bezala bada-k kontrakoa adierazten duela (000 gutxienez azalpen nahasia eman eta azken arrazoia ondo ulertu ez dela 000 antzekoa). Adostasuna eta batez ere oraingoz orokorki kontrakoa deritzaguna zertan datzan ondoko orrialdeetan ikusiko dugu. Alde berbera dutela uste dugu hori bezalako beste bikote hauek ere: (44) Zergatik diozu bada, kristau zarela? (45) Zergatik diozu beraz, kristau zarela? (46) Nork esan zizun bada, etortzeko? (47) Nork esan zizun beraz, etortzeko? Testu guztietan hori horrela dela baieztatzea gehiegi litzateke, agian. Are, izango dira bataren ordez bestea lasai erabiliko luketela esango dutenak, eta ez da harritzeko, bi lokailu horien arteko diferentzia oso melarra bait da. Halaz ere uste dugu orohar bada ezadostasuna eta beraz adostasuna seinalatzeko erabiltzen direla Ondoko orrialdeek erakutsiko digute hori hala den ala ez. 140

5.2. Beraz 5.2.1. Fonna eta balioa 5. Ondoriozkoak Jatorriz bera erakusle indartuaz eta -z kasu-markaz osatua dagoen lokailu honek badu, arestian aipatu bezala, bere eremu propioa, bada-k (oraingoz bien arteko alderaketaz ari bait gara) nekez bete lezakeena Beraz erabili ohi da ondorioa delakoa ia garbiro eta osoro aurreko perpausean esana dagoenean eta deus berririk handik atera ez baina ia gauza bera beste hitz batzurekin esaten denean. Adibidez: (48) -Lau senide hil eta hamar bizi gara -Beraz, hamalau izan zarete (49) -Hogei mila duro nituen eta zazpi eralgi ditut -Beraz, hamairu dituzu oraindik (50) -Hamarretan hil zen eta ni hamabietan iritsi nintzen -Beraz, ez zenuen bizirik ikusí Gehienetan dedukzio bat adierazten du, buma gehiegi nekatu gabe esanetik edonork aise atera dezakeena: (51) -Konpondu didate autoa -Beraz, etorriko zara (52) -EtorrÍko dela esan dit -Beraz, hitz egin duzu berarekin (53) -Asko gizendu da -Beraz, ikusi duzu Horien antzekoak dira Orixeren hauek: (54) -1 Aresora eraman indutela ta etxean azi zutena il egin zitzaiela (...): amaika ongi elduak eta bat eldugabe yaioa. -Beraz, anaia badugula linboan? (Orixe, Quito-n arrebarekin, 40) 141

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

(40) Zergatik huts egin duzu bada trena?

(41) Zergatik huts egin duzu beraz trena?

Noiz erabiltzen da bata eta noiz bestea? Zertan datza bien arteko diferentzia,

biak erabiltzen dituztenen artean, noski?

Demagun trena huts egin eta joan behar zuen bilerara iritsi ez denari

nagusiak gero kontuak eskatzen dizkiola. Hark bere burua zuritu eta benetako

arrazoia izkutatu nahirik, gezurretan esaten diola hasieran: 'Bai, bai; garaiz

atera naiz etxetik'. Eta nagusiak orduan, ez bait dio sinesten, honela diotsala:

(42) Bai? Eta zergatik huts egin duzu bada trena?

Azkenerako ordea, bere burua galdua ikusirik, aitortzen diola ezinbestean

nagusiak susmatzen zuen egia, hots ohetik berandu jaiki zela, eta nagusiak

orduan:

(43) Al Zergatik huts egin duzu beraz trena?

Hor garbi ageri da beraz-ek adostasuna bezala bada-k kontrakoa adierazten

duela (000 gutxienez azalpen nahasia eman eta azken arrazoia ondo ulertu ez

dela 000 antzekoa). Adostasuna eta batez ere oraingoz orokorki kontrakoa

deritzaguna zertan datzan ondoko orrialdeetan ikusiko dugu.

Alde berbera dutela uste dugu hori bezalako beste bikote hauek ere:

(44) Zergatik diozu bada, kristau zarela?

(45) Zergatik diozu beraz, kristau zarela?

(46) Nork esan zizun bada, etortzeko?

(47) Nork esan zizun beraz, etortzeko?

Testu guztietan hori horrela dela baieztatzea gehiegi litzateke, agian. Are,

izango dira bataren ordez bestea lasai erabiliko luketela esango dutenak, eta ez

da harritzeko, bi lokailu horien arteko diferentzia oso melarra bait da. Halaz ere

uste dugu orohar bada ezadostasuna eta beraz adostasuna seinalatzeko

erabiltzen direla Ondoko orrialdeek erakutsiko digute hori hala den ala ez.

140

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!