26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Perpaus elkarketa eta lokatluak

garen, 000 norbaitek gogoa beste nonbait duenean gerta daitezk:een hutsegiteez.

Horiek denek, nonnalk:i beren helburu komunikatiboa bete dezakete, baina

gramatika ikuspegi batetik begiratuta, perpaus okertzat hartuko genituzk:e, 000,

nolanahi ere, perpaus izatera iristen ez direla esan genezake. Eta alderantziz,

izan daitezk:e benetako perpausak, gramatikaren inongo erregelarik urratzen ez

dutenak, baina haien luzera 000 konplexutasunagatik, adibidez, komunikazio

normalean nekez onartuko genituzk:eenak eta, horrenbestez, esan ere nekez

esango genituzk:eenak. Adibidez:

(1) Joseba gizon zarpail hark aurkezbJ zizkizun haurrekin zihoan emakume arga! hark

buruan zeramatzan asmo guztiak kanporatzeko gai izango zela hain erraz

komentzituko gintuelakoan agureak esan zibJen kontu haiek denak inork sinisbJ

balitu ere, ez dut uste historian zehar izan diren hainbeste eta hainbeste

zorigaitzen erantzuleen aipamena egiteko prest leudekeenetariko inortxok ere

beste horrenbeste egingo lukeenik.

Bestelako onartezinak ere gerta daitezk:e. Esaterako, honako adibide hauek

perpausak izango lirateke gramatikarentzat, eta perpaus zuzenak, gainera, baina

solasaren ikuspegitik aski desegokiak direla esango genuke:

(2) a. Jaun txit argia, kaixo!

b. Arratsaldeko hamaikak eta erdiak ziren.

Perpaus diren aldetik, berriro esan, ez dute inongo gramatika erregelarik

urratzen bi perpaus hauek, baina esaldi gisa aski desegokiak gertatzen direla

ezin uka. Non da desegokitasun horren sustraia? Ez, noski egituraren

konplexutasunean, ez eta egiturari dagokion arauren bat urratzean ere.

Arrazoia, (2a)-n da "jaun txit argia" alde batetik eta "kaixo" bestetik, nekez

uztar daitezkeela, hizketa maila desberdinetakoak baitira: bata hizkera

fonnalekoa eta bestea, guztiz lagunartekoa. Hala ere, (2a)-ko katea hori,

gramatikaren ikuspegitik, honek ezartzen dituen egiturari buruzko arauak

errespetatzen dituen aldetik, perpaus gramatikala dela esan daiteke. Alegia,

katea hori desegokia bada ez da gramatika arazoengatik, beste zerbaitegatik

baizik. Beraz, gramatikatik at egongo litzateke desegokitasun horren berri

ematea. (2b) perpausa ere esaldi desegokia da, baina ez inolako sintaxi arauik

hausten duelako, munduaren ezaguerari dagokion zerbaitegatik baizik. Alegia,

arratsaldeko 11.3o-rik ez baita.

Eman dezagun batek "Zeinen gau ederra!" esaten duela eta hamar bider

errepikatzen duela leku eta garai desberdinetan. Bistan da hor hamar esaldi

desberdin gertatzen direla, nahiz eta perpaus bakarra eta bera izan.

3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!