Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

4. Aurkaritzakoak artian, juan zan aren erremedixo billa baserri demoniora senarran aiskideagana, eta asarrerik gabe, izan leikian modurik onenian, esan zetsan jakifi gura ebala zergaitik bere senarra itxulitzen zan andik etxera aifi galdua eta argala (T. Etxebarria, Ibiltarixanak, 466) Halere agertzen da inoiz perpausaren amaieran, halarik ere oso gutxitan eta besteak, berriz, nekez: (182) Ez dakit merexitua dutan adixkidantza hori, bainan gogotik onartzen dut halere (Xalbador, Odolaren mintzoa, 55) (183) Gogoratzen zen gizona emaztegaiak bezperan esan ziola biharamoneko sei orduen aldean telefonatuko zuela. Ez zuen ahaztu, baina atera zen hala ere (J. Mirande, Haur besoetakoa, 11) (184) Askotan etsita gaude eztitula ifiork gere baitan ari ditugun asmakuntza aiek egonarriz irakurriko. BaI'Ia..ekin alarik ere! (X. de Lizardi, Itz-lauz, 98) 4.9.3. Juntagailu eta lokailuekin batean Juntagailuekin batera ere erabil daitezke lokailuok, bai eta bai baina-rekin batera. Halere eta halarik ere dira honetan ere ugarienak, beste biekin bakanago gertatzen delarik. Eta-ren bidez juntaturiko perpausei aurkaritza balioa ematen diete lokailuok eta baina-ren bidez juntaturikoetan, berriz, balio hori indartu eta zehaztu egiten dute. Badute lokailuok, azkenik, aipatzea merezi duen beste erabilera bat: mendeko kontzesiboari darraion perpaus nagusian txertatzen dira batzutan halere eta halarik ere lokailuak, hari indar handiagoa emateko edo: (185) Erregea Erromarrek garaito bazuten-ere, halere egundaino Erromarren letrak eta hitzkuntza ezin har-arazi zioten (J. Eteheberri (Sarakoa), Obras vascongadas, 402) (186) Kreatura ez deos eta dohakabe bat baizen ez naizen arren, halere Jainko handia! ausartzen naiz zu ene aita deitzerat (A. Barateiart, Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea, 30) (187) Nahiz adin handia zuen, halarik ere, jarraiki zitzaion lasterka (Andredena Mariaren ilhabetea, 70) Ere partikula ez daramaten perpaus kontzesiboen ondoan ere erabiltzen dira inoiz: 125

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III (188) Itsasoak ur xort bezanbat nigar isur abal baneza, enuke bala ere merezi konsola nezazun (S. Pouvreau, Iesusen lmitacionea m, 215) (189) Azukrea kario zelarik arras, balere argi azukreztatzen du (J. Barbier, Supazter chokoan, 65) 4.9.4 Beste1ako balioak Aurkaritza balio zuzena duten aldetik aztertu ditugu lokailuok orain artekoan, horixe bait dute berezko balioa. Ez da ahantzi behar, dena den, halere lokailuak bestelako baliorik ere izan dezakeela inoiz: gainera, eskerrak, behintzat eta horrelakoen pare izan daitekeela, alegia, perpausari harridura kutsuren bat ematen diolarik beti ere: (190) Artuko gaituzu? --Bai ta pozik ala ere (R. MI de Azkue, Ardi Galdua, 96) (191) Alare! Beingoan aitortu bear zenuan ez dagola ezer bazkari onik gabe (A. MI Labayen, Euskal Eguna, 64) (192) Alako aukera izan emakumiak, eta, geienetan gertatzen dan bezela, txarrenarekin gelditu zan (...) Biolinterua! Txokolaterua izan bazan alare! (T. Alzaga, Burruntziya, 85) 4.10. Haatik/hargatik, horratik/horregatik 4.10.1. Fonna eta balioa (hargatik, horregatik) Aurkaritza adierazteko erabil daitezkeen lokailuak ditugu hauek ere: jakina denez, hargatik-ek eta horregatik-ek kasu motibatiboari dagozkion balioak dituzte berez eta horrela erabiltzen dira gainera sarri askotan. Aurkaritza lokailu ere izan daitezke, ordea: 126 (193) Bidasoa bazenetz ere ez niz orhoitu: ez girea bethi Eskualerri-barnean? Hargatik, mugaz hunaindiratu bezain laster gozatu zaitala eta beritu (J. Etehepare, Beribilez, 95) (194) Aita gaIdu ginuen arte (...) artzantza izan zen ene lan nagusia, handik goiti, bargatik, denetarik zerbeit egin behartu zitzautan (Xalbador, Odolaren mintzoa, 29) (195) Zure berriak zinez poztu naute, zerbait dago, orregatik, zure eskutitzean pozpozik irakurri eztedana: Leonez diozuna (R. MI de Azkue, Ardi Galdua, 9)

4. Aurkaritzakoak

artian, juan zan aren erremedixo billa baserri demoniora senarran aiskideagana,

eta asarrerik gabe, izan leikian modurik onenian, esan zetsan jakifi gura ebala

zergaitik bere senarra itxulitzen zan andik etxera aifi galdua eta argala (T.

Etxebarria, Ibiltarixanak, 466)

Halere agertzen da inoiz perpausaren amaieran, halarik ere oso gutxitan

eta besteak, berriz, nekez:

(182) Ez dakit merexitua dutan adixkidantza hori, bainan gogotik onartzen dut halere

(Xalbador, Odolaren mintzoa, 55)

(183) Gogoratzen zen gizona emaztegaiak bezperan esan ziola biharamoneko sei

orduen aldean telefonatuko zuela. Ez zuen ahaztu, baina atera zen hala ere (J.

Mirande, Haur besoetakoa, 11)

(184) Askotan etsita gaude eztitula ifiork gere baitan ari ditugun asmakuntza aiek

egonarriz irakurriko. BaI'Ia..ekin alarik ere! (X. de Lizardi, Itz-lauz, 98)

4.9.3. Juntagailu eta lokailuekin batean

Juntagailuekin batera ere erabil daitezke lokailuok, bai eta bai baina-rekin

batera. Halere eta halarik ere dira honetan ere ugarienak, beste biekin

bakanago gertatzen delarik. Eta-ren bidez juntaturiko perpausei aurkaritza

balioa ematen diete lokailuok eta baina-ren bidez juntaturikoetan, berriz, balio

hori indartu eta zehaztu egiten dute.

Badute lokailuok, azkenik, aipatzea merezi duen beste erabilera bat:

mendeko kontzesiboari darraion perpaus nagusian txertatzen dira batzutan

halere eta halarik ere lokailuak, hari indar handiagoa emateko edo:

(185) Erregea Erromarrek garaito bazuten-ere, halere egundaino Erromarren letrak eta

hitzkuntza ezin har-arazi zioten (J. Eteheberri (Sarakoa), Obras vascongadas,

402)

(186) Kreatura ez deos eta dohakabe bat baizen ez naizen arren, halere Jainko handia!

ausartzen naiz zu ene aita deitzerat (A. Barateiart, Guiristinoqui bicitceco eta

hiltceco moldea, 30)

(187) Nahiz adin handia zuen, halarik ere, jarraiki zitzaion lasterka (Andredena

Mariaren ilhabetea, 70)

Ere partikula ez daramaten perpaus kontzesiboen ondoan ere erabiltzen dira

inoiz:

125

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!